XABIER MAKAZAGA
ataramiñe
EUSKAL ERREPRESALI ATU POLITIKOEN
LITERATUR A KO ADERNO AK
wwwJiteraturakoadernoak.org
EGILEA
Xabier Makazaga
2003tik Bruselan errefuxiatua.
AZALAREN EGILEA
Oier Gonzalez Bilbatua
2005ko uztailaren 29an Frantzian atxilotua.
20 1 I ko apirilaren 29tik kalean da.
www.literaturakoadernoak.org
@ COPYLEFT
Publikazio hau copyleft erakoa da. Beraz, bere edukiak zabaldu, aipatu eta hi-
tzez hitz kopiatu daitezke, osorikzein zatika.edozein medio erabiliz eta edozein
helburu lortzeko, ohar hau mantentzen eta jatorria aipatzen den bitartean.
ISBN: 978-84-940593-2-2
LEGE GORDAILUA. DEPOSITO LEGAL DEPOT LEGAL
SS- 1629-20 12
Sasian
Barna
XABIER MAKAZAGA
>,
ataramiñe
EUSKAL ERREP RES ALI ATU POLITIKOEN
LITERATURA KOADERNOAK
www.literaturakoadernoak.org
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Hitzaurrea
Jendarmeek bigarren aldiz atxilotu eta komisariako lau egunak
pasatu ondoren, lehen espetxealdian izandako toki berean sar-
tu ninduten, La Santeko D blokean. Bertan, oso berri txarrak
nituen zain: Gurutze Iantzi urnietarra hil berria zen Guardia
Zibilaren kuartel batean, torturen eraginez bihotzekoak jota.
Beste lagun bat hilzorian zegoen. Bertsio ofizialak zioenez,
poliziek atxilotu eta Indautxuko komisarian zeukatela, bere
burua leiho batetik bota omen zuen.
Gurutze ez nuen ezagutzen. Bai, ordea, Xabier Kalparsoro
zumaiarra, hilzorian zen burkidea. Sasian ezagutu genuen
elkar hilabete batzuk lehenago, eta halako egoerei maiz egin
behar izanagatik aurre, beti bezain gogorra egin zitzaidan.
Borrokaren latza!
Ondorengo urte parean, ETAk ekintza garrantzitsuak egin
zituen, edo saiatu zen egiten; bereziki, 1995ean. Gregorio
Ordoñez, Aznar eta erregearen kontrakoak izan ziren esan-
guratsuenak eta, azken bietan kale egin arren, maila operatibo
ikusgarria erakutsi zuen.
Gatazka politikoa konponbidean jartzeko bere konpromi-
so tinkoa ere bai, bi negoziazio-marko proposatzen zituen
Alternatiba Demokratikoa ezagutzera emanez. Bata, ETA
erakundea eta espainiar Estatuaren artekoa, Autodeterminazio
eskubidea ezagutua izan zedin. Bestea, Euskal Herriko eragi-
leen artekoa, mugarik gabeko prozesu demokratikoari ekiteko.
Kalean giroa bero zegoen. Batzuk, lazo urdina jantzita, ETAk
bahituriko Aldaia enpresaria askatzeko eskatuz. Besteak, au-
rrean, "Euskal Herria Askatu!" oihukatuz. Aldi berean, erre-
presioa nabarmen areagotu zen. Ertzaintzaren parte hartze
oso garrantzitsuarekin, gainera. Tolosako hilerrian GALen
lehen biktimak izandako Joxi Zabala eta Joxean Lasaren seni-
deak egurtu ondorengo egunean, Rosa Zarra pilotakada batez
hilzorian utzi zuten, adibidez.
GAL aferari zegokionez, Lasa eta Zabalarena argitzen hasi
besterik ez zen egin orduan. Talde horrek bere gain harturiko
lehen ekintzaren ingurukoak izan ziren urte haietan bazterrak
astindu zituztenak. Etakide batekin nahasiriko Segundo Marey
frantziar herritarraren bahiketan PSOEko hainbat buruzagik
izandako ardura zuzena begi bistan geratu baitzen.
Eskandalu hura eta PSOEren beste trapu zikin batzuk hai-
zatzeari esker irabazi zituen PPk 1996ko martxoko espainiar
hauteskundeak, eta giroa are gehiago berotu zen, bateko zein
besteko mobilizazioekin. Tartean, Donostiako Artzain Onean
presoen alde txandakako gose greba mugagabea, presook gure
aldetik hainbat borrokaldi burutzen genuen bitartean.
Testuinguru horretan bururatu zitzaidan nobela bat idaztea.
Etakideek sasian bizi zuten errealitatea ahalik eta hobekien is-
latuko zuen fikziozko nobela bat, hain zuzen ere. Nazka-nazka
eginda bainengoen ez hankarik ez bururik ez zuten hainbat
gauza irakurtzeaz ETArekin loturiko ia liburu eta nobela guz-
tietan. Ezjakintasunetik idatziak batzuetan, maltzurkeia hutsez
gehienetan.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Bizi berri genituen urte gorabeheratsu haietan bospasei hi-
labeteko denbora tarte bat aukeratu, eta kapituluz kapitulu
eraiki nuen eleberria, bitarte hartan benetan gertaturikoak eta
fikzioa nahasiz. Hogei kapitulu behar izan nituen guztira.
Bukatu ahala eman nien irakurtzera espetxeko burkideei.
ETAren tradizioa beti izan da barne funtzionamenduari buruz
ezer ez kontatzearena, ezta barra-barra esaten ziren gezur ga-
lantei aurre egiteko ere, eta haiek ez zuten batere argi ikusi nire
egitasmoa.
Nik neritzon garrantzitsua zela errealitate hura ezagutaraz-
tea eta nobelan esaten nituenak soberan zekizkiela Poliziak.
Burkideek horri pisu handiko arrazoi bat kontrajarri zioten.
Nik nonbait ondo kontrola nezakeen zer esan eta zer ez, baina
halako gauzak argitaratzeri argi berdea emanez gero, arrisku
handia ikusten zuten. Azkenean, bertan behera utzi nuen argi-
taratzen saiatzeko asmoa.
Handik aurrera, aurreko urtetan baino are abiada biziagoan
etorri ziren munta handiko gertakariak: HBko mahai nazio-
nala kartzelaratu zuten Alternatiba Demokratikoa zabaltzea-
gatik, Egin egunkaria itxi, Miguel Angel Blancorena, Lizarra-
Garaziko hitzarmena...
Urteak joan ziren eta 2001 ean bete nuen frantziar Estatuan
ezarria zidaten kondena. Ordurako, gogotik borrokatu ondo-
ren, irabazia genuen Espainiaratuak ginenok torturatuak ez
izatea, eta Portbouko mugan nire zain zeuden guardia zibilek
ez ninduten ukitu ere egin. Aske geratu nintzen.
Ondorengo bi urteak ene herrian gozatu ahal izan nituen,
Zarautzen, baina azkenean, hogeita bi urte lehenago bezalaxe,
berriro ere torturaren ikaraz alde egiteko erabakia hartu behar
izan nuen. Bruselara etorri eta hementxe bizi naiz geroztik.
Torturaren gaia jorratu dut gehienbat hemen, tartean hiru
liburu idatziaz gai horri buruz, eta halako batean bururatu
zitzaidan jada ez zegoela arrazoirik kartzelan aspaldi idatzi-
tako nobela hura argitaratzen ez saiatzeko. Eguneratzea era-
baki nuen eta hara emaitza: hasierako hogei kapitulutatik ha-
maseira laburtu eta epilogo bat gehitu.
Batasunak Anoetako belodromoan 2004ko azaroan egindako
proposamenaren ondorengoan kokaturiko epilogoa, hain zu-
zen ere. "Orain Herria, orain bakea"k hamar urte lehenago
ETAren Alternatiba Demokratikoak irekitako bidea, bi nego-
ziazio-markorena, garatu eta zehaztea baitzuen helburu. Eta
alternatiba haren aipamenarekin emana nion bukaera kartze-
lan duela hamabost bat urte idatzitakoari.
Anoetako proposamen hark ekarri du ezker abertzalea gaur
egun bizi dugun egoerara. Lizarra-Garaziko hitzarmena ber-
tan behera geratu zenetik hain beharrezkoa zen esperantzari
leiho berri bat irekiz, apartheid politikoa gainditu eta aurrera
egin baitzuen eraikuntza nazionalean.
Geroztik, hamaika gorabehera izan da Euskal Herrian, eta
batzuetan etsipenak gaina hartu zion esperantzari. Guztiz al-
derantziz gertatu da, ordea, "Zutik Euskal Herria" txostenak
ezker abertzaleko gehiengo handi baten babesa jaso zuenetik.
Gero eta indar handiagoz, gainera.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Horregatik ikusten dut gero eta hurbilago Zarautza buelta-
tu ahalko naizen eguna. Lehenik oporretan, Bruselan ezagutu
dudan neskalagun alemanak eta biok Bruselan bizitzen jarrai-
tzeko asmoa baitugu oraingoz. Gero, Elkek euskara ikasi on-
doren, betirako.
Gaur egun espetxean, sasian edo ni bezala erbestean diren as-
paldiko lagun guztiekin batera, Euskal Herri askean izango
ahal da!
Brusela, 20l2ko iraila
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Gauerdia. Hiru etakideek gogo biziz itxarondako eguna iritsia zen.
Goizaldeko ordu batean jarria zieten mugalariarekiko hitzordua, eta
haren laguntzarekin espainiar zein frantziar Estatuek inposaturiko
muga zeharkatzeari ekingo zioten mendiz Hegoalderantz.
Hamazortzi urte lehenago, Franco diktadorea ohean hil berritan,
Segoviako kartzelatik ihes egindako lagunek alderantzizko zentzuan
zeharkatu nahi izan zuten muga berbera. Lagundu behar zien muga-
laria ez zen agertu, eta gogotik ordaindu zuten hitzorduak kale egin
izana.
Baldin eta mugalariaren laguntza izan balute, espetxetik ospa egin
berri haiek erraz zeharkatuko zuketen muga. Beren kabuz, ordea,
zeharo galdu eta noraezean ordu luzeak eman ostean, ia denak guar-
dia zibilen atzaparretan erori ziren, banan-banan edota taldeka.
Hiru etakideek ederki zekiten haiek egindakoa: dum-dum balak era-
biliz, Oriol Marti izeneko anarkista katalana akabatu eta Isasi etaki-
deari zauri larriak eragin; gainerakoak era basatian torturatu...
Txirrita eta Korta etakideak ere urte berean erori ziren haien tiro-
pean zerraldo. Geroztik, ez zuten besterik hil muga mendiz igaro-
tzen, atxilotuak ere oso gutxi izan ziren, eta horrenbestez hiruek
behin eta berriro esana zioten euren buruei mugalarien laguntza iza-
nik ez zitzaiola beste munduko beldurrik izan behar halako muga-
pasoei.
Hamar urte lehenago, baina, poliziak hotz-hotzean akabatu zituen
pasoa itsasoz amaitzear ziren lau militante autonomo, eta 1984an
Pasaiako portuan gertaturiko segada hura iltzatua geratu zitzaien
buru-bihotzetan.
Horregatik, ezin iskin egin beldurraren atzapar luzeari eta, lasaitu
alde, kartetan eman zituzten afalosteko orduak arduraduna heldu
bitartean. Soilik gauerdia gainera etorri zitzaienean utzi zioten jolas-
teari. Une hartan, haren zain zeuden hark bezperan laga zituen gela
berean.
— Urtzik ez ahal digu kale egingo! — Santi kezkati zegoen, arduradu-
na gauerdia baino lehen agertzekotan geratu, eta hamabiak jotzean
oraindik azaldu ez zelako.
— Bera den bezain zorrotza izanik, harritzekoa litzateke — Anjelek ez
zuen batere kezkagarritzat atzerapentxo hura.
— Niri ere zorrotza iruditzen zait, baina... -Santik hamaikagarren
begirada urduria egin zion erlojuari.
— Baina ez zu bezainbestekoa, noski — Anek ez zuen galtzen utzi
burkidea zirikatzeko aukera hura.
Bezperan etxe hartara ekarri zituenean, bidearen azken muturrean
arduradunak begiak itxiarazi egin zizkien, eta ez zekiten non ziren.
Nolanahi ere, baserriaren susmoa hartzen zioten etxeari. Ez zebiltzan
oker. Atariraino autoz heltzea ahalbidetzen zuen baserri isolatua zen,
bai, eta hala izanik, segurtasun-neurri hura hartzea beste zenbaitetan
baino askoz ere errazago egin zitzaien.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Arrazoi ezin hobea zuten hain tentuz jokatzeko. Mugatik gertu
samar zegoen etxea izanik, erakundeak estimu handian zuen etxe
hura, eta huraxe zen, izan, torturaren bidez haren berri erauziko ez
zieten ziurtasun osoa izateko bide bakarra.
— Hemen da! — Santik lasaitu ederra hartu zuen motor baten burrun-
ba entzutean, ordu hartan zarata hura Urtziren autoarena besterik
ezin baitzen izan.
— Dena prest? — Urtzi izan zen, bai, gelara sartu eta ohiko galdera
egin ziena.
— Zigarreta bat pipatzeko astirik ba al dut? — galdegin zuen Anek.
— Autoan erreko duzu, neska! — haserretu zitzaion Santi.
— Ez, ez, hobe hemen erretzea. Autoz egin beharreko bidea laburra
da, eta denboraz oso ongi gabiltza.
Bezperan, Urtzik argi utzi zien, gehienbat arlo hartan batere espe-
rientziarik ez zuen Aneri zuzenduz, pasoan ez zutela erretzerik iza-
nen:
— Zigarreta gauez oso urrundik ikusten ahal da, eta ez hori bakarrik,
baita usaindu ere horretarako gaitasuna izanik. Bada, bi arrisku horiek
saihesteko, badakizue zein den erremedioa, ez?
Arduradunak ohiko zuen bere aholku eta aginduak errealitatean oi-
narrituriko adibidez laguntzea. Egun hartan ere eutsi egin zion ohi-
tura hari.
— Bidearen lehen zatian lagunduko dizuen mugalariak, Larrunek,
txapela kentzeko moduko usaimena du, eta ez zaio oharkabean joa-
nen inguruko tabako erretzailerik. Horretarako, ordea, nahitaezkoa
da zuetariko inork ez pipatzea.
Zioenaren indargarri, talde batek Larruni esker egindako eskapada
kontatu zien.
— Auskalo zeren peskizan izanen ziren jendarme madarikatu haiek
ezkutuan zain. Kontrabandoa zuten beharbada jomugan, baina, hala
izanik ere, mugalariak arriskua "usaindu" ez balu — oso keinu adie-
razgarria egin zuen hatz bat sudurrera eramanez— , akabo! Taldea
ziplo eroriko zen zepoan. Eskerrak gure Larrunek maisuki egin
zien iskin. Denak geldiarazi, eta beste bide batetik ekarri zituen.
A ze artista!
Ikastaroan ere ederki azpimarratu zieten ez erretzearena. Bertan,
burua estalia zuen kide batek hamaika gauza interesgarri azaldu ziz-
kien hainbat arlo ukituz. Tartean, muga-pasoari buruzkoak:
— Arropek ez dezatela ibiltzerakoan zaratarik egin, eta ahalik ilune-
nak izan daitezela. Oinetakoak, egokiak... eta eginak! Erosi berriak
ez, otoi! Pipa eta granada, gerrian zorro banatan ongi babestuak,
galtzeko arriskua saihesteaz gain, behar izanez gero erraz ateratzeko
moduan...
Aholku haiek guztiak gogoan, sartu bezalaxe irten ziren laurak ba-
serritik: begiak itxita eta, bidean estropezurik ez egiteko, arduradu-
naren aholkuei adi. Auto barruan ere halaxe jarraitu zuten, harik eta
Urtzik begiak irekitzeko baimena eman zien arte:
Sasian Barna
Xabier Makazaga
— Laster helduko gara. Dena prest izan.
Arduradunak detaile oro egoki prestatuak zituen autoa bide bazte-
rrean aparkaturik ez uzteko: gelditu, mugalaria bertan zela erakusten
zion seinalea ikusi, eta hirurei erraietatik atera zitzaien «zorte on!»
hunkitu bat zuzenduz zein bide-zidor hartu behar zuten erakutsi
zien.
Urtzik autoarekin aurrera egin ahala, mugalariak bere atzetik joateko
gonbitea luzatu zien. «Hau al da Larrun famatua?!» esan zion harri-
tuta Anek bere buruari, Iparraldean egindako festa batean ezagutu
baitzuen bospasei urte lehenago, eta bere poza kanporatzekotan izan
zen, baina ez zuen halakorik egin: «Hobe burkideek honen berri ez
badute. Atxilotzen bagaituzte, inork ez dugu mugalaria ezagutzen,
eta kito!».
Auskalo Larrunek bere aldetik Ane ezagutu zuenetz. Ez zion bede-
ren halakorik aipatu txoko babestu batera eraman zituen bitartean.
Berehala iritsi ziren bertara.
— Bidea laburra izanen da. Eta erraza: aldapa bakarra — mugalaria
eman beharreko azalpenak ematen hasi zitzaien.
Hitzordua gauerditik aurrera jarri zieten une beretik, nabaria egin
zitzaien bidearen laburra, luzea izatekotan lehenago ekin beharko
baitzioten bideari. Laburtasunak, haatik, ez zien ezeren garantiarik
ematen, laburrenak izaten baitira maiz pasorik arriskutsuenak.
Larrunen babesak bai eman ziela konfiantza, oso handia zinez, eta
berori lagun ekin zioten bideari mugalariaren atzetik. Ordubeteren
buruan, inongo ezustekorik gabe, mendi gainean ziren, ordurako
jendarmeen arriskutik nolabait at.
Handik aurrera, guardia zibilak izango zituzten etsai nagusi, eta leku
hartantxe eman behar zien Larrunek lekukoa Hegoaldeko mugalariei.
— Zuhaizti horretan izanen dituzue zain.
— Eta ez badaude? — Aneri ez atzera ez aurrera gelditzeko beldurra
egin zitzaion.
— Lasai, kasu horretan, edota atzera egin beharrean aurkitzen baza-
rete, hemen izanen nauzue goizeko bost eta erdiak arte.
— Mila esker, Larrun! — Aneri bihotz-bihotzetik irten zitzaion.
Baita beste bi etakideei ere, besarkada bero bat emanez agurtu zu-
tenean.
— Zorte on, lagunok! — are sakonagotik jalgi zuen mugalariak bere
desio sentitu hura.
Larrun atzean uztearekin batera, urduri jarri ziren. Ez soilik haren
babesa galtzearen ondorioz, baita guardia zibilei beldur galanta zie-
telako ere. Ederki zekiten zer-nolako astakeriak egiteko gai ziren, eta
haien atzaparretan eror zitezkeela pentsatze hutsak hotzikara eragi-
ten zien.
Arboladian sartu bezain laster ezagutu zituen Santik bidearen bi-
garren zatian laguntza emango zieten mugalariak, ordurako egina
Sasian Barna
Xabier Makazaga
baitzen paso bat biekin. Berehala esan zien burkideei haien lanean
oso finak iruditu zitzaizkiola. Lasaitu egin ziren hirurak.
Santirengan hain oroitzapen ona utzitako bi mugalari haiek neska-
mutil gazteak ziren; Aneren adinekoak gutxi gora-behera.
— Ez ditugu batere berri onak -mutilak hartu zuen lehenik hitza— :
mugimendu gehiegi dago behealde horretan.
Biak gorantz zetozela jendea ikusi omen zuten abelburu batzuekin.
Kontrabandoan zebiltzan nonbait.
— Ia ziur gaude ikusi egin gaituztena — neskaren ahotsak kezka isla-
tzen zuen— . Ezagutu ziur ezetz, urrunegi baikinen, baina gure mugi-
menduez ohartu, mugalari lanetan gabiltzala susmatu eta txakurrak
jakinaren gainean jarri badituzte...
Mugalarien iritziz, gaueko lan hartan ibiltzen ziren gehienek guardia
zibilekin inongo traturik ez bazuten ere, ez omen zegoen fidatzerik.
Dena den, ez zuten arrisku handirik ikusten biak bakarrik bueltan
jaisteko, inguruko bazter guztiak primeran ezagutzen baitzituzten.
Paraje hura arrotz egiten zitzaion hirukote bat onik pasaraztea, haa-
tik, arriskutsua zatekeen.
— Ba, hori besterik ez bada, ez dut ikusten atzera egiteko adina moti-
bo dagoenik — Santik azkar asko hartu zuen bere erabakia.
Muga onik zeharkatuz gero, egun hartan bertan taldeko laugarren
kidearekin elkartu ahalko zen: Ines bere neskalagunarekin. Muga-
pasoa bertan behera utziaz, ordea, Inesengandik urrun jarraitu be-
harko zuen. Eta elkar ikusi gabe emandako bi hilabeteak izugarri
luzeak egin zitzaizkion.
— Ez diogu ezinbestean atzera egin beharra duzuenik, baina zalan-
tzak ditugu — mutilak ederki azaldu zuen mugalarien ikuspuntua— .
Gogoratu iaz gertatu zenaz.
Denek zuten gogoan urtebete lehenago jazotakoa. Iparraldeko bur-
kideek txoko batean utzitako lehergai mordoa eskuratzera joandako
bi mugalari poliziaren zelata batean jausi ziren. Bada, tortura latzen
bidez haiei material hura non utzi behar zuten erauzi ondoren, ia
Madrileko taldea harrapatzeraino heldu zen atxiloketa-kate luze bati
ekin zioten.
— Beharbada hobe izango da atzera egitea — Aneri zalantzaren harra
egin zitzaion.
— Atzera?! Halako zerbait gertatzen den bakoitzean kikilduko ba-
gina...
— Nola kikildu?! Hemen ez da inor kikildu!! — Anjelek zakar kendu
zion hitza Santiri, ez baitzuen batere gustuko izan haren aipamena.
— Nik ez dut halakorik esan.
— Beno, beno, ez gaitezen haserretu — Anek errotik moztu zuen lis-
kar hasiera hura.
Ika-mika baztertuz, eztabaidari behar bezala heldu, eta Santik bere
argudioak eman zituen. Arina iruditu omen zitzaion mugalarien
Sasian Barna
Xabier Makazaga
kezkaren zergatia, ez baitzen segurua ezta kontrabandistek ikusi zi-
tuztenik ere.
— Jo dezagun baietz, ohartu direla. Eta zer? Nola asmatu behar dute
mugalariak zaretela? Eta bueltan jaisteko asmoa duzuela? — argudiatu
zuen Santik.
Kontrabandista haiek salatariak izateko aukera, bestalde, zeharo
ahula zen. Beste kontrabandista mota bat zen beraientzat oso arris-
kutsua, eta ez gaueko lanean mendia zapaltzera behartuak zeuden
haiek. Droga kontrabandoan zebiltzanak, adibidez. Are gehiago
Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuartelean buru zen Galindoren
babesarekin bazebiltzan.
— Eta salatariak izatekotan, nekez izango dira beren buruak salatze-
ko adina motzak -jarraitu zuen Santik.
Gau hartan erorketarik balego, susmo guztiak haiengana zuzenduko
liratekeelakoan zegoen. Eta horren jakinean, salaketarik egin aurre-
tik bi aldiz pentsatuko omen zuten.
Arrazoibidean barna, tupustean duda-muda bat erne zen Santiren-
gan, bere kuttunarekin lehenbailehen egon nahiak garrantzi handia
izan baitzuen egina zuen hautuan. Maitasunak itsuturik, burkideak
arriskura bultzatuko ote zituen? «Ez horixe!». Aurrera egiteko arra-
zoiak zeharo sendoak ziren bederen, eta erraz lasai zezakeen horre-
tan bere kontzientzia.
Zalantza eta guzti, arrazoibideari eutsiz, Santik ederki azaldu zien
berarentzat garrantzitsuena zen azken argudioa:
— Gainera, pasoa bertan behera uzteak ekar ditzakeen arazo eta
arriskuak askoz ere handiagoak izan daitezke aurrera eginez topa
ditzakegunak baino.
Azken arrazoi haren indarra zela-eta, inork ez zion kontrako auke-
ra defendatzeari ekin. Aho batez erabaki zuten aurrera egitea. Hori
bai, lehenik mugalariek mendian behera jaitsi, eta inguruari begirada
sakona eman beharko zioten, badaezpada ere.
Eman zioten, bada, eta berri onekin itzuli ziren: ez zen inongo arras-
torik ez abelburuena, ez kontrabandistena, eta guardia zibilen susmoa
hartzeko moduko ezer ez zuten topatu. Bidea garbi zegoen itxuraz.
Hala izanik, mugalarien azken aholkuak entzun ondoren, mendian
behera abiatu ziren. Haiek agindutako geldialdi bakarra egin zuten.
Sasi-alarma bat besterik ez zen izan, eta berehala jarraitu zioten bi-
deari. Ez zen aditzen ezta zakurren zaunka urrunen oihartzunik ere.
Ordubete eskasean mugako arriskutik aldenduak ziren.
Santik sekulako lasaitua hartu zuen, burutik kendu ezinik baitzebi-
len zenbaterainokoa izan zitekeen bere erantzukizuna segada batean
eroriko balira.
— A ze gogoa dudan Inesekin izateko!!
— Baita guk ere! — Anjelek keinu maltzurtxoa luzatu zion Aneri.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Aldi berean, bere neska-lagunaz, Oihanaz, oroitu zen. Elkarrekin
errefuxiatu zirenez geroztik, maiz suertatzen zitzaien luzaz banatu-
rik egon behar izatea. Frantziar Estatura bueltatu arte behintzat, ez
zuten elkar ikusterik izango.
Anek, burkidearen keinua ikusirik, barretxoa egin zuen, baina une
hartan bere barne-kezkak ez zion txantxari toki askorik uzten, espai-
niar Estatura ekintzak egitera zihoan lehen aldia baitzen.
Muga-pasoaren ostean, oso bide luzea zuten oraindik egiteke erakun-
deak finkatu helburua gauzatu arte. Lehen urrats hura erraz egin
zuten mugalarien babesean. Eta ondorengo bide luzea? Handik au-
rrera zailtasun ugarik egingo baitzien seguruenik oztopo. Nolanahi
ere, haiek gainditzeko behar adina kemen, esperientzia eta irudimen
zutelakoan, itxaropentsu zekusaten etorkizuna.
II
Inesek espainiar Estatuan alokaturiko apartamentura iristean Santik
esan zion ia aurreneko gauza gezur bat izan zen. Bazekien muga-pa-
soa zer moduz joan zen galdetuko ziona, eta erantzuna prest zuen:
«Primeran! Ez nuen uste trenez hain erraza izango zenik» erantzun
zion alai, ondoren, hitz haiek ihes egin izan baliote bezala, berehala
damu-keinu bat eginez.
Taldekideen artean erabakitako koartada trenarena zenez, balizko bi-
daldi hartako xehetasun garrantzitsuenak ikasiak zituzten. Atxilotzen
bazituzten, torturapean koartadari eustea oso zaila izango zena jaki-
nagatik, muga-paso faltsuarena sinesgarri egiteko modua landua zu-
ten bederen, eta hainbat hobe Inesek gezurtxo hura sinetsiko balu.
Trenarena kantatu zuen lehen etakideari kostatu zitzaion, kostatu
zitzaionez, torturatzaileak horretaz konbentzitzea, eta tortura latze-
nak justu egia esandakoan jasan zituen. Ez baitzioten sinetsi nahi
muga hala igaro zuenik.
Orduko hartan, polizien ezagutzan ez zegoen halako muga-pasorik
eta guztiz sinesgaitza egin zitzaien, baina azkenean onartu behar
izan zuten ez zegoela kristaurik gezurrari eutsiz hainbesteko oina-
zeri aurre egingo zionik.
Geroztik, trenarena haien ezagutzan zegoen, eta koartada gisa osa-
tzen erraza zen. Horregatik aukeratu zuten etakideek, eta horregatik
saiatu zen Santi gezurtxo hura sinestarazten Inesi.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Handik aurrerakoa, biek elkarrengandik urrun emandako hilabete
pare hartan amesturikoa izan zen: hain ziren elkarren gose, desio
itzel hark gaina hartu ziola orori. Gero bai, gero kontatu zizkioten
elkarri kontatu beharreko guztiak. Jakin-mina ase ezinik, luzaz jar-
dun zuten berriketan goizeko ordu txikitan nekeak irabazi zituen
arte.
Biharamunean ekarri zituen Santik apartamentura beste bi etaki-
deak taldeko lehen bilera egitera. Inesek alokaturiko apartamentua
baitzen talde-bilerak egiteko aukeraturikoa. Ezin bestela izan, se-
gurtasun arrazoiengatik Santik eta Inesek ez baitzuten izango beste
bien etxebizitzaren berri.
Aurreneko bilera haren ondorengo egunak helburuaz emanak ziz-
kieten informazio urriak zuzenak zirela ziurtatzeko erabili zituzten.
Hasteko, haren autoaren blindajeari buruzkoak: ekintza agian armak
erabiliz gauzatu ahalko zuten esperantza izpitxoren bat bazuten,
izan; autotzar hura ikusi bezain laster zapuztu zitzaizkien azken ilu-
sio apurrak. Lehergailuz egitea beste erremediorik ez zuten izango.
Non, ordea? Argi zegoen helburuak erabili ohi zituen ibilbideetako
gune egokiren batean egin beharko zutena. Hala bada, ia hilabete
eskaini zioten ibilbide guztiak ez ezik ordutegiak ere ongi aztertzea-
ri, igandero laurak Inesen apartamentuan bilduz ekintzaren gorabe-
herak eztabaidatzeko, eta asmo berberarekin elkartuak ziren igande
hartan ere.
Bilera hasi aurretik eta denen artean prestaturiko bazkari ederra das-
tatu ondoren, mus partidatxo bat jokatzeari ekin zioten. Ohitura za-
harrei atxikiz, harrikoa egitea galtzaileen bizkar geratu zen, eta etxe-
ko bikoteak galduz gero Santiri egokitzen zitzaionez lan hura, egun
hartan berak egin behar izan zuen.
Sukaldekoa bukatu eta salara itzultzean, han ziren lagunak mahaia-
ren inguruan jesarrita eztabaidari ekiteko gertu. Halakoetan ohi zu-
tenez, irratiaren soinua altu samar jarrita zegoen.
— Harrikoa egitea gustuko duzu, ala? — Ane zirikatzaile zebilen.
— Musean galtzea baino gogokoago bai behintzat — Inesek ere bere
eztenkadatxoa bota zion.
— Ez dut esango galtzaile ona naizenik, baina horretan laurok ber-
dintsu, ez?
— Horretan beharbada bai -Anjeli luzatu zion begirada Anek-. Ez,
ordea, harrikoa egiteko orduan! Gure etxean ez da hemen bezala
boluntariorik agertzen.
— Hasi gara berriro! — kexatu zen Anjel.
— Has gaitezen behingoz ekintzarekin — moztu zuen Santik.
Ia hilabetez helburuaren atzetik izan ostean, hark erabiltzen zituen
ibilbideak eta orduak gutxi gora-behera finkatuak zituzten. Horrez
gain, erakundeak bidalia zien jada lehergaia, eta hura urrundik eztan-
da eginarazteko aparatuak. Gainerako guztia erosi ahal zuten. Prest
zeuden, beraz.
— Badakizue lehergailuei ez diedala batere estimurik, baina beste ir-
tenbiderik ez badago... — Santik airean utzi zuen esaldia.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
— Lasai, ni lehergailuekin ongi moldatzen naiz-eta — hura zen, izan,
Anjelen espezialitatea.
Ongi gogoan zeukaten Francoren oinordeko Carrero Blanco almi-
rantearen aurkako ekintza burutzeko etakideek karga lur azpian jarria
zutena. Baita, haatik, hura mamituriko garaietan poliziei ez zitzaiela
burutik pasatu ere egiten erakundea antzeko zerbait burutzeko gai
zenik, eta hogeita bat urteren buruan ikaragarri areagotu zituztela
segurtasun-neurriak. Erokeria zatekeen, beraz, hala burutzen saia-
tzea. Bonba-autoaren aukera baizik ez zitzaien geratzen.
— Dena prestatzeko lokalen bat beharko dugu — ohartarazi zien Anek.
— Garajeak alokatzea oso arriskutsua da — Santik berehala eman zion
erantzuna. Nahiko zakar eman ere.
— Kale gorrian prestatzea ere ez da arrisku makala! — kexatu zen
Anjel.
— Nik aloka dezaket — proposatu zuen Inesek.
— Ezta pentsatu ere — haserretu zen Santi— . Txakurrek oso zorrotz
kontrolatzen dituzte lokalak: badakite beharrezko ditugula, eta gai-
nera apartamentuekin baino errazagoa zaie jarraipena egitea.
— Oraingoz alokatuko ez badugu ere, aukerak aztertu behintzat azter-
tu beharko genituzke — Anek oso argi zekusan garajearen beharra.
— Lokal ditxosozko horiek direla-eta, erorketa gehiegi ezagutua naiz.
Ezetz biribila da nirea! -Santi sutan jartzen zenean ederki nabaritzen
zitzaion, eta ez zuen askorik falta.
— Beno, beno, ez gaitezen horregatik haserretu. Moldatuko gara ka-
lean. Bai, Anjel?
— Konforme esan beharko.
Nahiz eta taldean arduradun izendaturik ez zegoen, denek hartzen
zuten oso kontuan Santiren eskarmentu handia. Erakundean urte
gehien zeramana izateaz gain, talde ilegaletan behin baino gehiago-
tan ibilia ere bazenez, denak fidatzen ziren haren iritziez. Ez zuten
batere argi, baina, bonba-autoa kale gorrian egitea garajea alokatzea
bezain arriskutsua ez ote zen.
— Ekintza egiteko tokiarena ahalik ongien azaldu beharko diguzu,
Anjel — ohartarazi zion Santik eztabaida hura behingoz atzean uzte-
ko asmoz.
Halako ekintza-motetan bera zen adituena, eta gustura eman zi-
tuen azalpen guztiak, lehenik eta behin azpimarratuz hiri handietan
oso leku gutxik izan ohi dituztela bonba-autoaz baliatzeko derrigo-
rrezkoak zitzaizkien ezaugarriak.
Hasteko, hautaturiko tokian helburuak nahitaez bonba-autoaren on-
do-ondotik igarotzera behartua izan behar omen zuen. Hori, autoa
ongi aparkaturik uztekotan bederen, errail bakarreko karriketan lor
zezaketen; beste inon ez.
Lehen baldintza hura egokiro betetzen zuten gehientsuenak kale es-
tuak ziren, ordea, eta bigarren baldintza bat bete beharrak ia beti
balio gabe uzten zituen halako tokiak. Espazio zabala beharrezko
baitzitzaien, helburua bonba-autoaren pare-parean pasatzen zen une
Sasian Barna
Xabier Makazaga
berean karga leherraraziko zuenak zauririk jaso ez zezan, eta karrika
estu batean halako tokirik topatzea ia beti ezinezkoa zen.
— Gogoratu, perpendikularrean nahiko urrun kokaturik egoteko
aukera eman beharko digula lekuak.
— Zenbateraino urrun? -galdegin zion Santik.
— Ahalik eta urrunen, noski.
— Baina zenbat metrotara gutxienez?
— Alde handia dago karga norbera dagoen aldera zuzenduta ezarri
ala beste aldera.
Ihes egin ahalko zuten ziurtasun osoa izatekotan, distantzia hori beti
ahalik eta luzeena izatea komeni zitzaien. Gehienetan, haatik, nahi
baino hurbilagotik egitea beste irtenbiderik ez zuten izaten.
Karga aktibatuko zuen lagunak eztandaren ondorioz odolezko zau-
riak jasoko balitu, ospa egitea oso gaitz bihurtuko zitzaiokeen, eta
posibilitate hori oso gogoan hartu beharra zuten, etakide bati baino
gehiagori gertatu baitzitzaion halakorik.
Anjelek ezin zien inolaz ere distantzia haren formularik eman. Ez
zegoen halakorik. Norberak kalkulatu behar zuen zenbateraino
arriska zezakeen.
— Eta albotik pasa daitekeen jendearena nola neurtu behar da?
Isilune bat egin zen, Santik puntu zailena ukitu baitzuen. Ekintza
garbiak egitearen garrantzi handiaz zeharo jabetuta bazeuden ere,
hiri handietan ez baitzen batere erraza halakorik lortzea.
— Ahalik eta ekintza garbiena egiten saiatu. Hori da eman daitekeen
formula bakarra.
Gaia zinez korapilatsua zen. Karga aktibatzeko seinale-igorlearen
pultsadoreari sakatuko zionak ingurumaria lipar batean aztertu be-
harko zuen eta, eztandaren ondorioak neurtzea zeharo zaila izanik,
erabakia bere bizkar hartu.
Anjelek azaldu zienez, baziren leku ugari beste baldintza guztien
arabera halako ekintzetarako egokiak, baina inguruan mugitzen zen
jendearengatik erabili ezinezkoak. Beste batzuetan, une egokiak eta
zalantzazkoak tartekatzen zirenez, zortearen menpe egon behar.
Azkenik, garbitasuna ziurtatuta egoten zen toki gutxi batzuk ere ba
omen ziren.
Etakideek beti azken haien atzetik ibili arren, gehienetan tartekoekin
konformatu beste erremediorik ez zuten izaten.
— Gainera, etsaiak badaki erasoak gauzatu ahal izateko zer-nolako
baldintzak bete behar dituzten tokiek, eta aspalditik hartuak ditu
ekintzen aukerak saihesteko neurri asko.
Anjelen azalpen mamitsu haiei esker denek ulertu zuten zeharo zaila
izango zela bonba-autoa ongi aparkatuta uzteko aukera emango zien
ahulguneren bat topatzea. Dena den, zailtasun guztien gainetik to-
Sasian Barna
Xabier Makazaga
patuko zutelakoan, hurrengo egunetarako betebeharrak banatzeari
ekin zioten.
Dagoeneko zehaztuak zeuzkaten gutxi gora-behera helburuak erabili
ohi zituen ibilbide eta ordutegiak. Haiek ahalik hobekien zehazteak
zuen erabateko lehentasuna. Lortu ahala, ibilbide guztiak behin eta
berriro egin beharko zituzten, gora eta behera, ahulguneren baten
bila. Han bazen, bai, laurentzat nahi adina lan.
Hura dena ongi lotu ostean, Santik berak bakarrik ezagutzen zuen
militante legal bati buruz hitz egin zien. Taldeari laguntza emateko
prest zegoen lagun hark Josu zuen izena, burkideei Eba izeneko nes-
ka zela esan bazien ere, eta lehenengo hitzorduan segurtasun-neurri
guztiak azaldu zizkion. Besteak beste, atxilotuko balute zer "kanta"
zezakeen, eta zer gorde behar zuen kosta ahala kosta.
Aurrerantzean biltzeko erabiliko zuten taberna eta bertara sartu
aurretik Josuk egin beharko zuen segurtasun-ibilbidea ere erakutsi
zizkion.
— Legalak euskal prentsako zatiak lor ditzake — aipatu zien Santik
halako batean.
— Hori ez al da arriskutsua? — harritu zen Anjel.
— Ebak esan dit inongo arazorik gabe eskuratuko dituela.
— Norena izan da ideia? — Aneren ustez afera hura ez zegoen batere
argi.
— Zer galdera mota da hori?! — haserretu zen Santi.
Ustekabean egoera deseroso batean harrapatu dutenaren haserrea
izan zen hura, Anek pare-parean jo baitzuen: Santi bera izan zen
legalari kazeta-zatiena aipatu ziona, eta ez alderantziz.
Apartamentuan ez zegoen inolako apaingarri edo oroigarri euskaldu-
nik, haien artean gazteleraz jardun behar izaten zuten beti badaezpa-
da ere, irrati eta telebista arrotzetakoak irentsi beharrean zeuden...
Aire faltaz ez itotzeko arnasbide bakarra zuten, euskal abeslarien
kaseteak. Haiei ere uko egitea gehiegizkoa iruditu zitzaien, eta maiz
entzuten zituzten. Bolumena oso tentuz egokituz, hori bai.
Ulergarria zen, beraz, segurtasun-neurriekin hain zorrotza zen
Santik kasu hartan arrisku hura hartu izana, merezi zuela iruditu bai-
tzitzaion. Eta Josuk kazeta-zatiak inongo arazorik gabe eskuratuko
zituela esan zionez...
— Santi, normala da legalak erraz lortuko dituela esatea — Anjel, eten
txiki bat egin ostean, zuzenean joan zen gakora— . Arriskua neurtze-
ko gai ote da, ordea?
Hura zen, izan ere, Santik argitu gabe utzi zuena. Euskal Herriko
prentsa lehenbailehen irakurri-nahi haren eraginez, ez zion galdetu
nola eskuratu behar zituen eta, beharbada, Josuk, militante berri ge-
hienen moduan eskakizunari baiezkoa emateko irrika biziz, ez zuen
haiek lortzeak ekar zezakeen arriskua egoki hausnartu.
— Ebak egunkari-zatiak ekartzearen aurka bazaudete, esan eta kito!!
— burkideen galdera haiek zeharo haserretu zuten.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
— Nik diodan bakarra da legalari ongi azaldu behar zaizkiola arrisku
horiek, eta den-dena aztertu ondoren biok aurrera egitea erabaki-
tzen baduzue, aurrera! -Ane mindu egin zen Santiren jarrera itxia
ikusita.
— Guk ere gustura irakurriko ditugu, Santi, baina gai horretan arin
samar jokatu duzula onartu beharko zenuke; ez al duzu hala uste?
— Anjeli ere ez zitzaion batere gustatu haren jarrera.
— Beno, tira, konponduko dut hau Ebarekin.
Taldekideen arrazoien funtsaz konturatu eta atzera egin zuen Santik.
Gaiaz aldatzea izan zen bere irtenbidea: Bilboko jaietan urtebete le-
henago ertzain bat jipoitu omen zuten hamazazpi herritarren kon-
trako epaiketa jarri zuen mahai gainean.
Gai hari buruz aritu ziren Anek eta Anjelek, afaltzen geratzea ezi-
nezko zitzaienez, alde egin behar izan zuten arte. Etxeko bikotea
bakarrik geratu bezain laster Ines samur-samur zuzendu zitzaion
Santiri:
— Jaten eman al diezu Plixti eta Plaxtari?
Santi armairu gainean zegoen arrainontzi biribil txikira hurbildu zen.
Inesek egindako oparia zuen, eta ordurako ederki ohartua zen zinez
asmatu zuela, bertako bi arraintxoak hain lasai igeri ikustean bera ere
lasaitu egiten baitzen.
— Oraintxe emango diet — arraintxoen elikagaia hartu eta apur bat bota
zien. Biziki maite zuen ikustea nola irensten zuten dena berehala.
— Gaur ez zara oso fin ibili — esan zion Inesek maitekiro.
— Badakit ez naizela batere ongi portatu — onartu zuen Santik— .
Urduri nabil, eta errazegi ateratzen naiz nire onetik.
Erantzunak biziki poztu zuen Ines. Ordu batzuk lehenagoko ipur-
terre hark ez zuen zerikusirik berak hainbeste maite zuen pertsona
atseginarekin. Estuago atxiki zitzaion haren besarteari.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
III
Kanpoan hotz egiten zuen, eta ez zegoen kafetegiko beira haietako
lurrin-geruzaz bestaldean zegokeen ezer ikusterik. Ines eta Santi ga-
ragardo bana edaten ari ziren, mahai batean aurrez aurre. Mahaitik
paperezko ezpain-zapi mordoxka hartuta, kristaleko gandua ken-
tzeari ekin zioten, patxada osoz.
Gaua eroria zen ordurako, eta Gabon bezpera izanik, urte sasoi ho-
rretan ipini ohi diren izar eta bonbillatxoen argiak ikusten ziren han
eta hemen.
Toki aproposa hautatu zuelakoan, Santi gustura zegoen bere burua-
rekin. Ordu hartan beti egoten zen lekua kanpora begiratzeko ego-
kiak ziren mahaietan, eta kalean ez zen ia jenderik ibiltzen. Horrek
lana polito errazten zion, lehenengo solairu hartatik oso ongi ikusten
baitzen Josuk egin beharreko segurtasun-ibilbidea, eta horrenbestez
nahiko erraz ziurtatu ahalko zuen haren atzetik poliziarik ez zeto-
rrela.
Legala arratsaldeko zazpi eta erdietan agertzekoa zenez, zazpietatik
aurrera eskanerrari adi egoteko eskatu zien Santik beste bi etaki-
deei. Eta ezer arrarorik susmatuz gero kafetegira deitzeko. Neurrien
kontu harekin pasatzen ari zela iruditu zitzaien arren, hura bederen
hartzen erraza zela-eta, ez zuten bestelako aipamenik egin. Hala ere,
Santiren zorroztasunaz nazkatzen hasiak ziren.
— Minutu pare bat besterik ez da falta — Inesek begiratu azkar bat
egin zion ordulariari.
— Abisatuko dizut azaltzen denean, bai?
— Polita al da? — galdetu zion Inesek tupustean.
— Nola? -harritu zen Santi, Josu baitzuen buruan.
— Ebaz ari natzaizu.
— A! — burura etorri zitzaion aurrenekoa bota zuen— . Ez zu bezain
ederra, jakina.
Lasai eserita itxaroteko arazorik ez bazuten ere, minutuak aurrera
joan ahala Santi urduri jartzen hasi zen. Bost minutu baino gehia-
goko edozein atzerapen guztiz ulertezina egiten zitzaion, eta bost ez
ezik hamar ere joan zirenean sutan jartzekotan zegoen.
— Zortziak hogei gutxi pasatuta eta arrastorik ez!
— Eskatuko al dugu beste garagardo bana?
— Ez, ez, azaldu arte adi egon beharra dugu.
Legalari eskaturiko egunkari-zatiez oroitu zen: «Behin egingo zerbait
fundamentu eskasez eta, hara! Josuk ez beza horren harira inongo
arazorik izan behintzat!» pentsatu zuen, mutu.
Erorketa gehienak huskeriengatik izaten zirela etorri zitzaion gogo-
ra: «Horixe besterik ez dugu behar; kontrolen batean kazeta-zatiak
topatu eta susmagarri egin zaielako atxilotu izana».
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Itzelezko erraztasuna zuen besterik gabe sekulako pelikulak egiteko:
«Izenez ezagutzen ez banau ere, argazkien bidez identifika nazake,
eta orduan...».
Halako batean, artean urrun zetorren gizonezko batek uxatu zizkion
burutazio gaizto haiek guztiak. Gizonezkoa hurbildu ahala ziurtasun
osoa izan zuen. Bai, Josu zen.
— Hor da — ohartarazi zion Inesi— . Bazen ordua!
— Ordu laurdeneko atzerapena ez da makala, ez.
— Kristorenak entzun beharko ditu!
— Zabal hartu, otoi. Neurtu zure haserrea, bai?
Azken hitz haiek erdizka baino ez zituen entzun Santik, kristalaz
bestaldean gertatzen ari zenari zeharo adi baitzegoen. Josuk eskuan
zekarren zorro marroi hartan izango ziren seguruenik kazeta-za-
tiak.
Santik aurreneko hitzordu hartan aipatua zion erakusleihoaren au-
rrean pare bat minutuz begira egon, eta ezkerreko kalea hartu zuen.
Dena oso normal joan zen; normalegi ia, horrelakoetan ohikoa
baitzen xehetasun susmagarri txikiren bat igartzea inguruan. Hori
bai, gehienetan berehala egiten zitzaien begi-bistako halako susmoak
norberaren uste ustelak besterik ez zirela, eta zaindu beharreko bur-
kideak ez zuela inortxo ere segika.
Egun hartan ez zen halako sasi-alarmarik izan. Garbi baino garbiago
zetorren legala. Banatzeko ordua zuten. Garagardoak lehenagotik
ordainduak zituzten, eta zuzenean irten ziren kalera. Legala ingu-
ruko taberna batean izango zuen zain Santik. Harantz luzatu zituen
pausoak.
Taberna arrunta zen, eta Josuk ere halakoxe itxura zuen, han, bazte-
rreko mahai batean eserita.
— Zer moduz? -alboan jesarri zitzaion Santi.
— Nahiko ongi. Eta zu? — atzerapenaz jabetuta, uzkur samar hitz egin
zion legalak.
— Gogaituta — ahotsa apaldu zuen— , zure zain egoteaz.
— Barkatu, Pako — hala esan zion Santik izena zuela legalari— .
Trafikoaren errua izan da.
Santik gogoan hartu zuen Josuk esandakoa. Beharbada bai, aurrera-
tuta etortzea izan zen legalaren asmoa, eta trafikoa sekulako oztopo
bilakatu zitzaion. Bazekien, haatik, dezente lehenago iristeko plana
eginez gero, nekez gertatzen zela halako atzerapenarekin ailegatzea.
Egun hartan ez bezala, askotan kale gorrian itxaron behar izaten zu-
ten, eta halakoetan atzerapenak beti izaten ziren arazo-iturri nabar-
mena. Hura ongi azpimarratu ondoren, azken aldian gaizki loturiko
gaiari heldu zion.
— Ekarri al dituzu egunkari-zatiak?
Sasian Barna
Xabier Makazaga
— Bai, noski — Josuren begia nabarmen alaitu zen— . Zorroan ditut.
— Eta... -Santi hitzak bilatzen ibili zen unetxo batez- nola lortzen
dituzu, ba, euskal kazetak?
— Oso erraz — gustura asko eman zizkion azalpenak— . Maiz joaten
naiz Euskal Herrira gurasoen etxera. Han gordetzen dizkidate es-
presuki neuk nahi ditudan kazeta guztiak.
Zeharo lasaitu zen Santi, ez baitzuen hark ezer arraroren kutsurik.
Argi zegoen militante izan aurretik egin ohi zuen berbera egiten zue-
la legalak. Ez zegoen han arriskutsutik ezer, eta kazeta-zatiak esku-
ratzearena bertan behera uzteko moduko arrazoirik ez zegoela iritzi
zion.
Egunkari-zati haiek leiho zabalarena egingo zuten, giro hartan gela
itxi batean inora irten ezinik balego bezala sentitzen baitzen askotan,
klaustrofobiak jota dagoenaren pare. Haiek irakurtzean leihoan bar-
na Euskal Herriko airea sartzen sentituko zuen, bizikor eta atsegin,
itolarri hura baretuz.
— Emango al dugu itzuli txiki bat? — proposatu zion Josuri.
— Hotz egiten du kanpoan.
— Ba nik aire berria behar dut. Hemengoa oso kutsatuta dago.
Ez zen haize freskoa Santik behar zuen bakarra. Lasai hitz egiteko
toki hobearen falta ere bazuen, hango kutsadura ez baitzen zigarre-
tek sortua soilik. Taberna hura nahiko egokia zen txoko batean be-
larri zorrotzen menetik urrun samar egoteko, baina adi ibili beharra
izaten zuten beti. Eta inork ezer arrarorik entzun ez zezan saiatu
behar hartan dezente nekatzen ziren.
Kale gorriak ere bazituen, ordea, bere alde txarrak. Bi gizonezko
izan ordez, neska-mutilak izanda errazago molda zitezkeela otu zi-
tzaion orduan. Irtenbide hura sakonki aztertuko zuela agindu zion
bere buruari, legalaz Ines edo Ane arduratuko balira hobe zateke-
ela pentsatzen zuen bitartean. Bai, aztertu beharra zeukan hitzordu
hura taldeko emakumezkoren baten eskuetan uztea komeni ote zen:
«Josu beste inork ez ezagutzea hobe, baina...».
Atzerapenagatik izandako haserrealdia zeharo baretuta zuen ordu-
rako. Ordaindu eta kalera irten ziren biak.
— Beste lekuren bat bilatu beharko dut hitzorduetarako.
— Bai, gaur jende gehiegitxo zegoen.
— Hurrengorako pentsatuko dut non egin.
Bere artean, Santi tokiz aldatzea ez ezik pertsonaz aldatzea ere ma-
mitzen ari zen jadanik: «Inesi hitz egin behar diot. Bai, bera izan
daiteke egokiena. Hurrengoan biok batera etorri, eta aurrerantzean
bera ardura dadila».
Karrikan behera zihoazen bitartean bere zereginez hitz egin zion
Josuri. Ordura artekoan ez zen haren laguntza zuzenaren beharra
izan taldean eta, helburua ezagutu beharrik ez zuelakoan, beste lan
batzuk agindu zizkion. Ez ziren garrantzizko gauzak, arriskutan sar-
Sasian Barna
Xabier Makazaga
tu gabe bete zitzakeen zereginak baizik, benetako larrialdietarako
erre gabe gorde nahi baitzuten legala.
Hura ongi lotu zutenerako erlojuaren orratz txikiak bederatzietako
muga igaroa zuen. Iritsia zen Josuri adio esateko tenorea.
— Banatu egin beharko dugu.
— Dagoeneko? — Josuk begiradatxo bat luzatu zion ordulariari— . Ez
nuen uste horren berandu zenik.
— Hurrengora arte. Eta kontu egin!
— Lasai. Ez naiz inoiz gehiago atzerapenarekin helduko.
Santiren «kontu egin!» hura ez zen gai hari loturik joan. Haatik, gus-
tura entzun zuen justifikazioa.
Ines, bitartean, aldez aurretik elkar hartu bezala, bederatziak eta
laurdenak baino lehentxeago autobus-geltoki jakin batean kokatu
zen Santiren segurtasuna egiteko asmoz.
Laster ikusi zuen Santi kaleaz bestaldean lehendik finkatu ibilbidean
aurrera, berarengana etorri beharrean. Telefono kabina batean sartu
eta minutu pare batez deitzen egotearen plantak eginez, Santik auke-
ra zabala eman zion, zernahi arraroa gertatuz gero, hari errepara
ziezaion. Ekarritako bidean atzera egin zuen ondoren.
Garbi zetorrela ikusirik, Ines atzetik joan zitzaion. Handik lasterre-
ra elkarrekin ziren berriro, eta etxeko bidea elkarri gerritik oraturik
egin ondoren bertara iristean Santik legalari buruz hitz egin zion.
Ines bat etorri zen aurrerantzean hitzorduetara bera joateko pro-
posamenarekin, eta gaia konpondu osteko egoera aproposa iruditu
zitzaion bere ustez gaizki lotua zuten beste gai baten korapiloa as-
katzeko: Santik hain begi txarrez zekusan lokal egoki baten aloka-
tzearena.
— Ez ote dugu hobe garajearena begiratzea? — proposatu zion.
— Zertara dator horrekin duzun tema? — nahiz eta galdera tonu go-
202 egin zuen, nolabaiteko mesfidantza zerion.
Inesek argudio zehatzen bidez ezabatu zuen Santiren uzkurtasuna.
Gauza bat zen momentuz lokalik ez hartzea, eta beste bat, oso
bestelakoa, zer-nolako aukerak egon zitezkeen ez aztertzea,
badaezpada ere.
Une hartan garajerik gabe molda zitezkeen. Ezin jakin, ordea, zer
nolako arazoei egin beharko zieten aurre handik aurrera. Hobe zu-
ten, beraz, lokalaren aukera jorratzea. Hori bai, balizko arazo hura
konpontzeko ahaleginean egiazkoak alboratu gabe.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
IV
Helburuak erabiltzen zituen ibilbideak beste bi astez goitik behera
gogotik miatu ostean, berdin jarraitzen zuten: han ez zen inongo
ahulgunerik. Azterturiko toki guztiek zuten akats edo oztopo na-
barmenen bat: edo helburua karga koka zezaketen lekutik urrunegi
igarotzen zela; edo egoki aktibatzeko inongo aukerarik ematen ez
zuela; edo inguruan etengabe jende gehiegi zebilela...
Lekuren bati begia bota zioten bakoitzean, errealitate gordinak za-
puztu egin zien itxaropena handik lasterrera. Baldintzetako bat edo
beste betetzen zuten leku franko zegoen, baina denak batera beteko
zituenik ezin aurkitu.
Hala ere, etsi gabe, eutsi egin zioten egokieraren bat topa zezaketen
esperantzari, eta ez zuten beraz baztertu ongi aparkatuta egitearena,
baina galarazitako guneren batean utzita egiteko aukerak ere azter-
tzen hasiak ziren, eta dagoeneko begia botata zioten aukera bati edo
besteri.
Ordu eta toki jakin batzuetan gaizki aparkaturiko autoak bereha-
la egiten ziren susmagarri, eta poliziek halako xehetasunei sekulako
arreta jartzen zietela jakinda, autoa galarazitako gunean aparkatuta
utzi ahalko zuten denbora neurtzea, leku bakoitzaren arabera, ez zen
erraza izango.
Nola erabaki, orduan, zenbat denbora utz zezaketen? Nola molda-
tu?... Galdera haiei eta beste zenbaitzuei erantzuna emate asmoz ha-
maika buelta eman zioten gaiari.
— Nola lortu bonba-autoa helburua azaldu baino pare bat minutu
lehenago uztea? — Santiren galdera zuzenean joan zen mamira.
— Autoa aparkatzeaz arduratuko denari helburua noiz datorren
abisatuz, noski.
Anjelek frantziar Estatuan erositako walkie-talkie parea zuen buruan.
Haietaz balia zitezkeen... helburuak erabiltzen zituen lau ibilbidee-
tako batean horretarako ahalbidea emango zuen toki egokiren bat
aurkituz gero. Eta halakorik topatzea ez zen erraza izango.
Gai hura zintzilik utzi behar izan bazuten ere, denbora tarte apro-
posarena egun hartan bertan lotu zuten: helburua oso ordutegi al-
dakorretan mugitzen baitzen... goizeko bidaian izan ezik. Goizean,
zortzietatik bederatziak laurden gutxitarako tartean ekiten zion bi-
deari. Ordu horretan egitea erabaki zuten, beraz, eta denbora tarte
hori ahalik eta zorrotzen aztertzen emango zituzten gehienbat on-
dorengo egunak.
Gau hartan alaitasuna zeriela igartzen zen, han laurek elkarrekin
emango zuten lehena izatekoa baitzen. Urtezahar egunari zegokio-
nez afari eder bat prestatu zuten, eta baita hura jaten poliki gozatu
ere. Turroia dastatzen ari zirela, GAL auzia ekarri zuten hizpidera:
Bahitu ondoren desagerrarazitako Joxi Zabala eta Joxean Lasa izan
ziren lehen biktimak, 1983ko urrian, eta 1987 bitartean hogeita za-
zpi pertsonaren hilketa hartu zuen bere gain talde hark. Gehienak,
euskal iheslari politikoak, baina tartean baita haiekin zerikusirik ez
zuten hamar lagun ere. Ia denak frantziar herritarrak.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
— Gure burua defendatzeko pipa aldean eramatea ez zen merke ate-
ratzen, gainera — urte latz haietako oroitzapenak oldarrean etorri zi-
tzaizkion Santiri.
— Zergatik? — harritu zen Ane.
— Bagenekien aldean armaren bat generamala harrapatuz gero bere-
hala deportatuko gintuztena.
— Baina hobe hori lur azpian bukatzea baino, ez?
— Orduz geroztik deportaturik segitzen dutenei galdetu beharko die-
zu hori.
GAL auziaren inguruan azken egunetan jakiten ari zen guztiak ja-
torri ezaguna zuen, Amedo komisario ordearen eta bere menpeko
Dominguez inspektorearen espetxeratzea 1988an. Frantziar epaile
batek aurkituriko froga ukaezinengatik espetxeratu ere. Mertzenario
batzuk kontratatzean, bi poliziek froga nabarmenegiak utzi baitzi-
tuzten.
Bada, urte batzuen buruan, kartzelaz nazka-nazka eginda zeudelako-
edo, gerra zikinari buruz zekitenaren zati bat azaltzeari ekin zioten,
eta Segundo Marey frantziar herritarraren bahiketa aldarrikatzeko
erabili zuten zirriborroa atera zutenean, erraz frogatu ahal izan zen
bukaera Sancristobalek, Bizkaiko gobernadore zibila izandakoak,
eskuz idatzia zela. Ondoren, Danborenea, PSOEko buruzagi ohia,
azaldu zen tartean eta Barne-ministerioko bigarren buru izandako
Rafael Veraren txanda etorri zen atzetik.
Etakideek hasiera-hasieratik jakin zuten hilketa haien atzean nor ze-
goen, nork mugitzen zituen hariak, baina bazegoen zerbait ordura
arte burutik pasatu ere egin ez zitzaiena. Alegia, hilketak zuzen-zu-
zenean antolatu zituztenak PSOEko politikariak izan zirela. Eta are
gutxiago azken aldian argi eta garbi agertzen ari zen moduan jardun
zutenik, hots, maila operatiboan, aurren-aurreneko lerroan.
— Guri zeharo surrealista egiten zaigu HBko buruzagi bat borroka
armatua gidatzen irudikatzea, eta eskema berbera aplikatu zenioten
etsaiari, ezta? — galdegin zion Anek.
— Bai, geure logikaz aztertu genuen ordukoa, kontuan hartu gabe
jendilaje horren logikak gurearekin zerikusirik ez duela — onartu
zuen Santik.
Hamabiak gainean zituztelarik, xanpain botila bat zabaldu zuten.
Topa eginez egingo zioten ongi etorria urte berriari, eta unea lau-
rentzat oso berezia izango zela jakinik, Anjelek aldez aurretik bertso
bat atondu zuen. Baita kantatu ere, besteen arreta eskatu ondoren,
"Zuek horrela ikusi eta" doinua erabiliz:
Bihotz bihotzez "Urte berri on!"
desiratuaz batera,
itxaropentsu natorkizue
lagunok hau esatera:
ahulguneen bila gabiltza
ezin aurkituz bat bera,
baina saiatzen bagera,
oztopoak gora behera,
ekintza baietz atera!
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Goazen, beraz, barnean dugun
hoberena ematera,
Euskal Herria hurbildu dadin
gurekin Libertatera.
— Ez da txarra izan. Ahotsa kaskar samarra, baina bertsoa balekoa.
— Bertsolari txapelketara aurkezten ez banaiz, zergatik dela uste du-
zue, ba? Ahotsagatik, lagunok, ahotsagatik!
Hamabi kanpai-hotsetako lehena orduantxe aditu zuten.
— Gure Herria lehenbailehen aske izan dadin! — ohi baino askoz in-
dartsuago bota zuen Anek, telebistatik aditzen ziren oihu ozenek
eta kaleko bat-bateko harrabotsak horretarako aukera ematen zio-
tela baliatuz.
— Hala bedi! — oihu egin zuten laurek batera, are ozenago, topa egi-
nez.
V
Egun txepeletan txepelenak larunbatak eta igandeak izaten zituzte-
nez, normalean bietako batean elkartzen ziren apartamentuan ekin-
tzaren gorabeherak aztertu asmoz, eta halaxe bilduta zeuden laurak
igande hartan ere.
Urtarrilaren 15 hari, ordea, beste zerbaitek eman zion bizitasuna.
Ez zen ekintza bat izan. Ezta erorketa ere. Bi berri mota haiei egiten
zieten jaramon handiena, baina ordukoan politikari biren adieraz-
penek merezi izan zuten haien arreta guztia. Joseba Egibarrek eta
Mario Onaindiak esandakoa interesgarria iruditu zitzaien behingoz,
euskal preso politikoen sakabanaketaren aurka zeudela esan berri
baitzuten.
Bazekiten kartzela ezagutzeko aukera oso zabala zutena, eta gogoz
ekin zioten gaia jorratzeari, entzuten ari ziren Anje Duhalderen ka-
setearen ordez, Hertzainak taldearen beste bat jarriz. Bertan zegoen
beraien "564" abesti hunkigarria, eta Inesi zeharo aproposa iruditu
zitzaion gaiari ekiteko:
Hotz amaigabe bat baino latzago
ta urteak egun baino gehio
564 ohe huts
samina zabaltzen ...
Hasi bezain pronto etorri zen hizpidera Santik bi gose greba luze
eginak zituela, 1981ean atxilotu eta bi urtez Puertoko espetxean
eduki zutenean.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
— Gogorra izan al zen? — galdetu zion Anek.
— Tira, hogeita bi urterekin eta borrokarako nuen grinarekin ez zi-
tzaidan zaila egin.
Santik gose greba haietaz hitz egin zien. Hunkiturik hitz egin ere,
Puerton hain talde polita bildu zirenez, baten bat beti egoten baitzen
aldarte oneko: irri, txantxa eta zirikaden artean elkarri laguntza ezin
hobea ematen ahal zioten aldi oro.
Gaiaren harira ezinbestekoa izan zen halako batean GALekoen go-
rabeherak etortzea hizpidera:
— Kartzela okerreko eztarritik joan zaie Amedo eta konpainiari
— Santi izugarri gozatzen ari zen istorio haiekin.
— Hori da, hori, kantatzea! -bota zuen Anek.
— Ea espetxeratu berri horiek ere kantu txapelketan parte hartzera
animatzen diren — Anjelek eskuak bata bestearen kontra igurtzi zi-
tuen asetasunez gainezka.
— Nahiago nuke! — Inesi barne-barnetik irten zitzaion.
— Askaldu ere noizbait egin beharko dugu, ez? — bostetarantz zihoan
erlojua, eta ordu horretan ingelesei tea hartzea bururatzen omen
zaien era berean, Santiri txurro-txokolatearen apeta egiten zitzaion.
— Gose, ala? — galdegin zion Anek, zirikatzaile.
— Gosea? Zer den ere ez daki-eta! — Inesek harrituarena egin zuen— .
Apetitua bai itzela!
— Zein arduratuko da txurroez?
— Santi sekulako espezialista egina daukat.
Ordurako txurroak egiteko tresnak erosiak zituzten, eta edozein
aukera baliatzen zuten inbertsioari etekina ateratzeko. Gozozale tal-
dea, laurok osatzen zutena.
Txantxetan, izen horixe ipini zioten laurek osatzen zuten taldeari,
eta askotan barre batzuk egin alde emandako ezizenak betirako ge-
ratzen zirenez, ez zegoen batere argi handik aurrera taldearen izena
ez ote zen benetan Go%o%ale izango.
Txurro-txokolatea prestatu zuten, beraz, eta umore onean askaldu
ostean ekintzari heldu zioten, lehen-lehenik hura gauzatzeko beha-
rrezkoa zen leku egokiaren gaia jorratuz.
Bonba-autoa ongi aparkatuta egitearena baztertuz, debekaturiko
toki egokien atzetik ibiliak ziren buru-belarri. Baita aurkitu ere. Bi
besterik ez, ordea.
— Ez nuen uste izango gaizki aparkatuta egoteko horren aukera urria
egongo zenik — harrituta zegoen Santi.
— Hiri handietan dirudiena baino zailagoa izaten da toki aproposak
topatzea — Anjelek eskarmentu handiagoa zuen arlo hartan.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
— Hurrengo batean mendian ibiltzekoa den talde batean sartuko
naiz! — Santik txantxetan bota zuen, baina ezin esan aukera hura
erakargarria egiten ez zitzaionik.
Bi aukera haien artean bat hautatzeko orduan zalantza ugari izan
zuten. Bertatik pasatzen zen jende kopuruari zegokionez, adibidez,
ekintza garbia egiteko nahiko aproposak ziruditen biek, inguruan ez
baitzen jende askorik ibiltzen. Hori bai, bietan beharko zuten zorte
apurtxo bat.
Beste baldintzei zegokionez, aurreneko lekua oso egokia bazen ere,
ekintza oztopa zezaketen autobusak pasatzen ziren bertatik maiz.
Helburua eta autobusen bat aldi berean agertuz gero, ekintza saioa
bertan behera utzi beharko zuten, horrek zekarren arriskuarekin.
— Autobusa parean suertatzeko aukerak ahulak dira — Anjelek toki
hura zuen gogokoen, bata eta bestearen artean alde handirik ez ba-
zekusan ere.
— Ez al dituzu ezagutzen Murphyren legeak? — galdegin zion Santik.
— Estatistikaz fidatzen naiz ni gehiago.
Anjel lege eta lege-ondo haiek edozein aitzakiaz aipatzen zituzten
Txomin-jakintsu oroz aspertuta zegoen arren, barkatu egin zion ai-
pamenaren pedantekeria.
— Ba, nire esperientziak dio estatistika famatu horrek gehiegitan
egiten duela huts ekintza burutzeko orduan — Santi berean
egoskortu zen.
Bigarren lekuan burutzekotan bonba-autoa gertuagotik eztanda
eginarazi beharko zutenez, beste arrisku bati egin beharko zioten
aurre. Karga leherrarazteko ardura hartuko zuenari zauriak egingo
balizkio, nekez libratuko baitzen behingoan atxilotua izatetik. Eta
norbait eroriz gero, bazekiten zer ondorio ekarri ohi zuen horrek:
taldea pikutara.
Nolanahi ere, toki hartan ez zegoen beste eragozpenik, eta horrega-
tik tematu zen Santi hain sutsu bertan egin zezaten.
— Murphyren lege horiek bakarrik autobusei buruzkoan balio dute,
ala? — bota zuen Anek.
— Beno, beno, utzi tipo hori bakean, eta erabaki dezagun behingoz
— Inesek ere alergia zion Murphyri.
— Beste kontu horiek alde batera utzita, ni zain egoteko aukera hobe-
rena emango digunaren alde — proposatu zuen Anjelek.
Ordurako ongi erabakia zuten nola moldatuko ziren: helburua hau-
taturiko lekutik pasatuko zela baietsi eta abisua emateko ardura Inesi
egokitu zitzaion. Beste hirurek, harik eta mezua jaso arte, hautatu-
riko lekutik hurbil egon beharko zuten. Bada, itxaroten tarte luze-
txoa eman beharrean izan zitezkeenez, garrantzi sakoneko gaia zen
hura.
Non egon zain ekintza-lekutik gehiegi urrundu gabe? Kale gorrian?
Arriskutsua zen. Ahal izanez gero, beste moduren bat aurkitu beha-
rra zegoen.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
— Taberna batean epel-epel itxarotea bezalakorik ez dago — Anjelek
bota zuen proposamena.
— Bai horixe! — adostu zuen Anek.
— Auskalo zenbat ordu bota dituzten hauek biek taberna zuloetan!
Ziriak ziri, laurak bat etorri ziren; erosoena taberna batean eseri-
ta itxarotea izango zen. Eta ekintza burutu ondoren poliziek in-
guruko taberna guztietan galde zezaketenez, ekintza-gunearen in-
guruan zenbat eta taberna gehiago izan, orduan eta lan zailagoa
Poliziarentzat. Azkenean, inguruan taberna gehien zuen tokia auke-
ratu zuten: bigarrena, hain zuzen.
Handik aurrera leku hura eta bere ingurua goitik behera behatu eta
arakatzeari ekin beharko zioten. Baita ekintza gauzatzeko unean sor
zitezkeen ustekabeko guztiak aldez aurretik igartzen saiatzeari ere,
gero horiek banan-banan nola saihestu erabakitzeko.
Xehetasun oro bihur zitekeen garrantzitsua, eta den-dena ongi lotu-
ta utzi nahi zuten. Esperientziak erakutsia baitzien ekintzak gauza-
tzeko orduan balizko zorte gaiztoari inongo zirrikiturik ez zitzaiola
utzi behar, azken unean sortzen ziren ezusteko oztopoek sekulako
buruhausteak ematen baitzituzten.
Planifikazio-zeregin hartan, bestalde, dena ahalik eta modurik erra-
zenean mamitzea zen irizpidea. Hori bai, konplikazioei ihes egin na-
hian, errazkerian erori gabe beti ere.
Soberan zekiten alferrikako konplikazioetan sartuz gero, ekidin
ezinekoak izaten zirela azken orduko ustekabe ezatseginak, eta ha-
lakoetan ekintza-egunean aldez aurretik inork iragarri gabeko ozto-
pagarriak topatzen zituztela behin eta berriro.
Erabaki zuten, bada, ekintza egiteko tokiarena, eta ondoren hurren-
go egunetarako bakoitzaren isilpeko lana zehazteari ekin zioten.
Tartean, ekintzan erabili beharreko autoaren lapurretari zegokiona.
— Nor arduratuko da horretaz? Hobe badaezpada geu izatea, ez?
— proposatu zuen Santik.
Berak eta Inesek ez zuten taldekideen azpiegitura ezagutzen, eta au-
toa ebasterakoan atxilotzen bazituzten, beste bikotea ez omen zen
berehalako arriskuan izango. Hara bere proposamenaren zioa.
— Beno, beno, hori baleko arrazoia bada, guk ezingo genukeen inoiz
arriskutsua den ezertan parte hartu — kexatu zen Anjel.
— Eta txandakatuko bagina? Batzuek kale eginez gero, hurrengoan
besteak saiatuko dira, bai?
— Hori hobeto dago, baina nortzuek egingo dute lehen saioa?
Eztabaida labur baten ondoren, etxeko bikoteak hartu zuen bere
gain ardura hura.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
VI
Espainiar telebistan hamaika bitxikeria ikustera ohituta bazeuden
ere, Santi eta Inesi egun hartakoa pastelaren ginga iruditu zitzaien.
Nor-eta Bizkaiko gobernadore zibila izandako Sancristobal jauna
agertu zen pantailan, kartzelatik zuzenean sekulako azalpenak ema-
ten. Santik eta Inesek izan zuten, bai, zertaz hitz egin gau jelatu har-
tan auto bat lapurtu asmoz etxetik irten zirenean.
Itxaropentsu irten ere, ikastaroan entzundako azalpen ugariei esker
erraz moldatzea espero baitzuten. Bazekiten, dena den, halakoetan
arrisku handi samarretan sartzen ahal zirena, eta haiei aurre egiteko
har zitzaketen neurri guztiak hartuak zituzten.
Etxe barrutik kaleari so egotea maite duten begiluzeen arazoa hor
zegoen, adibidez. Zerbait arraroa edozeinek antzeman zezakeen, eta
Poliziari deitu. Horregatik zeuden ordu hartan beste bi etakideak
eskanerrari adi, eta eurek ere aldean zeramaten polizien frekuentziak
entzuteko erabiltzen diren aparatu horietako bat.
— Ea lehenbailehen bukatzen dugun.
— Zorte pixka batekin ordubete barru etxean gara berriro bero-bero.
— Hobe, bai, hotz hau egitea, leihoetan kuxkuxerorik egon ez dadin.
Neguak beste abantaila batzuk ere eskaintzen zituen autoa lapur-
tzeko orduan. Adibidez, eskularruak jantzita eraman ahal izatearena.
Eguraldia epelagoa balitz, eskularruak jarri eta kendu ibili beharko
zuketen autoan aztarnarik ez uzteko. Edo, gainontzean hatzen sina-
dura uztera arriskatu.
— Ia denek dute barra madarikatu hori.
— Lasai, barrarik gabeko egoki bat aurkitzea nahikoa dugu-eta.
Jende gehienak segurtasunagatik lapurreten aurkako barra bat jar-
tzen zionez autoari, soilik barra gabekoei jaramon egitea erabaki zu-
ten, konplikatuegia baitzen tramankulu haiekin borrokatzea.
— Hara! Barrarik gabeko bat! — Ines seko geratu zen auto baten al-
boan.
— Eta barra beltz hori? — Santik gehixeago hurbildu ahala ikusi zuen— .
Hobe zenuke betaurrekoak ipintzea — bota zion zirikatzaile.
Auto-mota asko irekitzeko bihurkin berezi bat eta bi ahoko giltza
besterik ez ziren behar. Horiek biak txamarraren poltsikoan zerama-
tzan Santik, autoak zabaltzeko ardura bere gain hartua baitzuen.
Inesek, berriz, emakumeek ohikoak dituzten poltsa handi horietako
batean zituen, lepotik zintzilik, auto barruan erabili beharreko tres-
nak. Ongi sailkatuak gainera, dena azkar eta onez burutu ahal izate-
ko poltsa-barrua sail ezberdinetan egoki banaturik baitzuten.
Ines gidariaren eserlekuan jarriko zen, eta Santi albokoan, kortxo-
kentzeko berezi baten bidez blokeoa altxatu, eta egindako zuloan
barrena bihurkina sartuz autoa abiarazteko.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
— Ño! Honek ez dauka barrarik — Ines Fiat Uno zuri baten parean ge-
ratu eta ingurua begirada azkar batez aztertu zuen. Ez zegoen inor,
ezta kuxkuxeroen beldur handirik izateko arrazoirik ere.
— Bai, gustukoa dut. Saia gaitezen.
Bultzadatxo bat eman zioten autoari. Alarmaduna izatea bazitekeen,
eta beste ezertan hasi aurretik zalantza hura argitzea komeni zen.
Alarmak joz gero, ederki zekiten zer ez zuten egin behar: korrika
ihes egin. Alderantziz, halakoetan ezer gertatu izan ez balitz beza-
la jokatzeko gomendatu zieten. Ez baitzen batere arraroa alarmak
berez abiatzea. Areago, hain zen ohikoa non jendeak gehienetan ez
baitzien jaramonik egiten. Ez zegoen, beraz, horren beldur izateko
inongo arrazoirik. Aski zen patxadaz alde egitea.
Atea irekitzeko lana azkar egin zuen Santik. Zenbait autoren kasuan
alarmak atea zabaltzean jotzen badu ere, ez zitzaion horrelakorik
gertatu. Lasai asko sartu ziren biak barruan.
Lapurreten kontrako barra eserlekuen arteko gunean zegoen, jarri
gabe. Hurrengo egunean, jabeak madarikazio galantak botako zi-
tuen hartan izandako deskuidua zela-eta.
Hori pentsatu zuen behintzat Santik zulagailuaz saiatzen zen bitar-
tean ondorengo pausoa erraztu asmoz: kortxo-kentzeko bereziaren
bidez torlojua sartzea. Ziztu bizian amaitu zuen, eta torlojua erraz
asko joan zen klausorraren barrena.
— Aski sartu duzu — ohartarazi zion Inesek, eskanerra enteun bitartean
linternatxo batez kortxo-kentzekoa eta ingurua argitzen zituela.
— Oraindik gehixeago eskatzen du.
Barrurago sar zitekeela irudituz, torlojua zenbait koska estuago sar-
tzeari ekin zion Santik. Lana gaizki burutzeko arrazoien artean na-
hikoa ez sartzea zegoen, eta ez zuen horrelakorik gertatzerik nahi.
— Jarraitzen baduzu, puskatu egingo zaizu.
— Ezetz ba, gogortasuna nabarituko banu, utzi egingo nukeen; baina
samur doa.
Hori esan eta torlojua apurtzea dena bat izan zen. Lur jota geratu
zen. Nabarmen.
— Lasai, Santi, hutsak eginez ikasten da-eta.
— Kontsolamendu eskas samarra da hori niretzat momentu honetan,
baina zinez eskertzen dizut.
Nola edo hala eutsi zioten lasaitasunari, eta beste auto baten atzetik
jarri ziren. Baita topatu ere bost minutu eskaseko bidea egin ostean.
— Hau bai toki egokian — Santi auto gorri bati so geratu zitzaion.
— Hona ba gurea.
Auto zuriarekin egindako eragiketa berberak errepikatu zituzten go-
rriarekin. Alarmarik ez zuela ziurtatzeko bultza, bihurkinaz atea ireki
eta, zulagailua erabili ondoren, klausorra atera kortxo-kentzekoaren
bidez.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Inesen aholkuei jaramonik ez egiteagatik torlojua apurtzean erabat
barregarri sentitu zen Santi. Hala bada, bigarren auto hartan egin
beharreko guztia pausoz pauso eta akatsik gabe burutu ostean lasai-
tu ederra hartu zuen.
Autoa martxan jarri eta handik alde egin, gero toki egoki batean
matrikulak aldatu, gasolina-andela ireki eta beste xehetasun batzuk
konpondu ahala lana amaituta izango zuten.
Santik bere lekutik klausorrak utzitako zuloaren hondoa hobeki ikus
zezakeen, eta bera izan zen bertan bihurkina sartu zuena.
— Ez doa — martxan jartzeko motorraren burrunba entzunagatik,
Inesek ezin zuen autoa abiarazi.
Burrunbaren handia kontuan hartuz, behin eta berriro martxan
jartzen saiatzea batere komeni ez zenez, hiruzpalau saioren ostean
Santik utzi egin zion saiatzeari.
— Hau ere guri gertatu behar!
— Madarikatu honek etengailu famatu horietako bat edukitzea bes-
terik ez dugu behar!
Esana zieten auto-lapurrei aurre egiteko beste bide bat etengailua
ezartzea zela, baina ez zuten espero horrelakorik aurkitzea edo, hobe
esan, auto barruan egotea, trikimailu hura non zen ez baitzekiten.
Nonahi izan zitekeen, eta ez zegoen haren bila luzaz bertan jardu-
terik. Halako kasuetan, miaketa arin baten ondoren aurkitu ezean,
ospa egitea gomendatu zieten.
Etengailuaren bila hasi ziren. Alferrik, ordea. Ordura arte memelo-
tzat hartutako jabe ezezagun hark sekulako ziria sartu zien.
— Ahoa lehor-lehor daukat, Santi.
— Eta nik nola dudala uste duzu, ba? Tori karamelu bat.
Menta zaporeko karamelu bana eraman zuten ahora. Azkeneko argi-
zirrikitu bat geratzen zitzaien artean; hots, dena bateria arazoren bat
besterik ez izatea. Autoari bultza eginez konpon zezaketen agian.
Probatzea erabaki zuten, beren buruei azken aukera bat eman nahi
baitzioten. Gainera, aldapa behera apur bat zegoen, eta horrela erra-
zagoa izango zela pentsatuz ekin zioten nahiko lasai probatzeari...
aldameneko kaletik bat-batean agerturiko bi gizonezkoen eskaintza
jaso zuten arte.
— Laguntzarik behar?
— Eskerrik asko. Konponduko gara bakarrik — Santik oso egoki ezku-
tatu zuen bere aztoramena.
«Ez ahal dira tematuko!» erregutu zuen autoa bultzatzeari eutsiz.
Bikote eskuzabal harengandik lehenbailehen aldendu beharra zeuka-
ten nola edo hala.
Etakide batzuei gertaturiko pasadizoaz oroitu zen: laguntza ematera
hurbildu zitzaizkien herritarren arteko batek ezusteko galanta jaso
zuen haien bonba-auto matxuratuak berearen matrikula berbera
zuela ohartu zenean. Eta bestei esan zienean etakideek hanka egin
behar izan zuten lehergaiez zamaturiko autoa bertan utzita.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Bikote eskuzabala begi-bistatik galdu orduko, gelditu egin ziren.
Gero eta ikuskizun deigarriagoa antzezten ari ziren, eta deabruaren
autoak ez zuen martxan jarri nahi.
— Hobe dugu uztea — zuzen bota zuen Inesek.
— Inoiz ez dut hainbeste arazo izan auto bat altxatzeko, redios!
Bigarrenarekin ere kale egiteak sekulako amorrua eragin zion Santiri.
Kinkiek hain erraz ebasten omen zituztenez, lotsagarria iruditu zi-
tzaion beraiek hainbeste zailtasunekin topo egin izana. Bera autoak
pistola erabiliz lapurtzen ohitua zen. Eta metodo harekin ere behin
baino gehiagotan istorio trakets askoak gertatu zitzaizkion arren, ze-
haro gustura erabiliko zukeen berriro.
Bazekien, ordea, han ez zegoela erabiltzerik, bestela poliziak taldearen
usnaketan jarriko baitziren. Eta, gainera, bonba-autoa gaizki aparkatu-
ta uztea berez arriskutsua izanik, egun batzuk lehenago pistola-mutu-
rraz ebatsia izan den modelo eta kolore jakin batekoa baldin bada...
— Saiatuko al gara berriro? — proposatu zion Inesi.
— Beranduegi egin zaigu. Hobe dugu gehiegi ez arriskatzea.
Bikote batek huts eginez gero, besteak saiatu beharko zuen, eta go-
gorra egin zitzaien arriskua Ane eta Anjelen eskuetan uztea. Erabaki
mingarri hura hartzea beste erremediorik ez zuten ikusi, ordea. Ez
baitzegoen ordu hartan kale gorrian luzaz hala ibiltzerik.
Huts egin ondoren nahiko ezgauza sentiturik, buru-makur itzuli ziren
biak, hasierako segurtasuna lore zimeldua baitzen etxera orduko.
VII
Hura bai ikaraldia! Konturatu gabe inguru arriskutsu batean zebil-
tzala, Anjel eta Aneri nortasun-agiria eskatu zieten. Baita biak goi-
tik behera miatu ere aldean zerbait zeramatenetz ikusteko. Nonbait,
drogaz arduratzen ziren polizia haiek, eta ezer susmagarririk topatu
ez zutenez, kasu gehiagorik ez zieten egin. Izualdia, hori bai, bizitza
guztirako gordetzen diren horietakoa izan zen.
Bezperan gertatu zitzaien hura, zinemara joateko asmoz irten zi-
renean. Ustekabe haren ostean filmaz gozatzeko gogo handirik ez
zitzaien geratu, eta etxera itzultzea lasaigarriago izango zela erabaki
zuten.
Zorionez, ez zieten galdeketa zehatzegirik egin. Zinemarako sarrera-
txartelak erosiak zituztenez, egia hutsa esatearekin erraz irten ziren
estualdi hartatik, koartadaren beharrik gabe.
Nortasun-agiri faltsuekin ere ez zuten inongo arazorik izan. Poliziek
nortasunari buruzko galdera zehatzik ez zieten egin, baina egin izan
baliete ere, datu sinesgarriak emateko gai ziren, dokumentazioarekin
zerikusia zuen xehetasun oro ederki lotua baitzuten.
Bazkaria prestatzen ari ziren bitartean ekin zioten laurek bezperan
gertaturikoa jorratu, eta handik atera zitezkeen ikasgaiak hausnar-
tzeari:
— Eskerrak piparik gabe gindoazen!
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Anek eta Anjelek ez zuten oso gogoko pistola aldean eramatea, eta
are gutxiago izango zuten esperientzia hura bizi ondoren.
— Ba, nire iritziz, pipak arazo asko konpontzen ditu, eta atzokoa ez
da inolaz ere adibiderik egokiena.
Santiri ez zitzaion inoiz antzekorik gertatu; guztiz alderantzizkoak
bai, haatik, eta ez zen gertaera hura izango iritziz aldaraziko ziona.
Berriki etakide batzuei gertatua aipatu zien: isuna jartze asmoz udal-
tzainek geldiarazi zituztenean, pistola-muturraz haiei armak kendu
eta hanka egin zuten.
Erantzun azkarrari eta zorteari, biei eskertu ahal zieten eskapada
hura. Lapurturiko autoan joanez gero, ez baitzen batere erraza iza-
ten onik irtetea zenbait isun eta istriputatik.
Halakoak nahiko maiz gertatzen zitzaizkien, gainera. Batetik, sasian
oso urduri ibili ohi zirelako. Bestetik, gidatzeko ohitura eta trebezia
nahiko galdua izaten zutelako, sasiak ez baitzien aukera handirik
ematen autoan ibiltzeko.
— Lapurturiko auto batean joanez gero, jakina pipa eraman beharra
dagoela! — erantzun zion berehala Anjelek.
Autoak ebasteko, nahiz beste zeregin arriskutsuetarako, denek era-
maten zuten pistola aldean. Gainontzeko kasuetan, armarik gabe
ibiltzen ziren laurak, Santik besteen esanetara makurtu behar izaten
baitzuen.
Haien arrazoiak indartu egin ziren, gainera, bi etakideri frantziar
Estatuko supermerkatu batean gertatuarekin: auskalo zer arra-
zoirengatik, kaxatik pasatu ostean alarma zalapartaka hasi zitzaien.
Lagun batek ospa egitea lortu zuen. Besteari, ordea, pistola zorroan
aurkitu, eta ez zioten halako aukerarik eman.
Ahal zen neurrian, beraz, beti saihesten zuten armekin supermerka-
tuetara sartzea. Oso argi baitzeukaten, batetik, halako lekuetan pis-
tolak nekez egingo ziela mesederik; eta bestetik, miaketaren bat jasa-
nez gero, gorriak ikusi beharko zituztela onik irteteko.
Bazkalondoan gai berberarekin ari ziren jo eta ke, egunero bezala
piztuta zegoen irratiak berri garrantzitsu bat eman zuenean.
— Gregorio Ordoñez hil berri dute Donostiako Alde Zaharrean!
— Hori gurea da! — Ane ziztu bizian altxatu zen irratiaren ondora
joateko— . Bazen ordua horrelako norbait botatzeko.
— Gaur badugu zer ospatu! — Ines eta Anjel ere irratira hurbildu ziren.
— Ez da izango lehen aldia bolanderak jaurti ondoren jairik gabe
geratu garena. Beraz, lasai — ohartarazi zien Santik.
— Honezkero ez dute taldea harrapatuko, motel — gero eta animatua-
go zegoen Ane.
Bera, Ines eta Anjel azken bi urteetan Donostiako Alde Zaharrean
izandako ekintzez hitz egiten hasi ziren:
Sasian Barna
Xabier Makazaga
— Aurrena Santamaria, gero Plomos eta orain Ordoñez. Gehiegi!
Donostiako hauek mundialak dira.
Santiri, irratiko hots asaldatuaren azpitik eta berria ospatzen ari ziren
taldekideen hitz alaien gainetik, burutazio bat erne zitzaion: «Gure
jendeak ongi ulertuko ote du ekintza honen beharra?».
Ezker abertzaleko kide askorentzat nolabaiteko tabua zen politika-
riak ukitzea, eta berak debeku antzeko hura apurtu beharra ongi
ulertu arren, ez zekien zein izan zitekeen haien erantzuna.
Beste galdera bat ere itxura hartzen hasia zen bere baitan: zein on-
dorio ekar zitzakeen ekintza hark?
Barne-kezka haiek mamitzen jardun ostean, Santik burkideei azaldu
zizkien, eta denek ekin zioten gogoz gaia jorratzeari irratian ekintza-
ren gorabeherak etengabe entzuten zituzten bitartean.
— Azken hilabete hauetan maiz pentsatu dut Casasekin gertatuari
buruz — Santi unetxo batez pentsakor geratu zen, hitzak neurtu nahi
izango balitu bezala.
— Ni gazteegia nintzen orduan — argitu zuen Anek.
— Ba, nik hamasei urte nituen, baina saltsetan sartu gabea nintzen
oraindik — Anjeli ere biziki ardura zion gaiak.
Santi orduko hartan gertaturikoa azaltzen saiatu zen: Autonomoen
ekintza hauteskunde egun garrantzitsu baten bezperetan etorri ze-
nez, HBkoei probokazio hutsa iruditu zitzaien, eta beste alderdiekin
batera ekintza gaitzesteko greba orokorrerako deia zabaldu zuten.
Danboreneak berriki esandakoak entzun ondoren, Santik ateratako
ondorioa izan zen Casas ere gerra zikinaren miserietan punta-pun-
tan sartuta zebilela, eta horregatik uste izan zutela PSOEkoek hasie-
ra batean ekintzaren atzean ETA egon zitekeela.
HBkoen jarrera aztertu ondoren, haatik, oso bestela pentsatuko zu-
tela iruditu zitzaion. «Bidea libre dugu! Beldurra dute horiek galanta!
Zernahi eginda ere, ez dira gu ukitzen ausartuko» hausnartuko zuten
pozik, bere ustez.
— Ba, ederra hanka-sartzea greba orokorra babestearena, ez? — bota
zuen Anek Santiren azalpenak arretaz entzun ondoren.
— Orain hori esatea erraza da, baina orduan nekez egin genezakeen
besterik.
— Ziur al zaude?
Santi ez zegoen batere ziur, ez, GALi buruz jakiten ari zirenak no-
labaiteko kontzientzia txarra sortarazi baitzioten. Isilik geratu zen,
erantzunik gabe.
— Beno, oraingoan asmatu dugu behintzat, eta gaitz erdi — Santiren
aztoramenaz oharturik, Anjel burkidea laguntzen saiatu zen.
— Bai, hori da garrantzitsuena.
Santiren baitan, dena den, zalantzak habia egiten ziharduen:
«Beharbada arrisku handiegia hartu dugu» bezalakoak zetozkion be-
hin eta berriro burura.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Behinolako hartan komenigarriena politikoak ez ukitzea zela uste
izan zuten, eta han ziren ondorioak begi-bistan. Erabaki berria au-
sarta zen eta gustukoa zuen. Azken zalantza-arrazoi bat zebilkion,
ordea, buruan bueltaka. «Ez ote zaigu beranduegi etorri ausardia?».
Gaiak gogoeta luze-sakona egiteko hizpidea ematen zuenez, na-
hiko luzaz jardun zuten ekintzaren balizko ondorio guztiak azter-
tzen, egun hartan biltzera bultzatu zituen gaiari heldu zioten arte.
Astelehen buruzuri hark ez baitzituen apartamentuan elkartuta ka-
sualitate hutsez harrapatu. Ekintza gauzatzeko prestaketa lanak oso
aurreratuak ziren, eta azken xehetasunak lotzea besterik ez zitzaien
falta.
Anek eta Anjelek lapurtua zuten jada autoa, eta hari egin beharre-
ko aldaketa guztiak eginda zeuden. Etxekoek baino dezente zorte
hobea izan zuten. Ustekabeko bakarra alarmaz hornituriko auto ba-
tek eman zien, bultzadatxoa nahikoa izan zuen zalapartaka hasteko.
Ingurutik poliki aldendu ostean, bigarren bati ekin, eta inongo ara-
zorik gabe ebatsi zuten. Gainera, gasolina erruz zuen, eta matrikula
aldatzen erraz moldatu ziren.
— Ziur al zaudete matrikula horrekin ez dugula arazorik izango?
— Santi ez zegoen batere lasai, autoari ezin izan ziotelako ipini mode-
lo bereko beste baten plakarik, eta hura arrisku-iturri zatekeen bere
iritziz.
— Hori garaje batekin erraz konpon genezakeen. Bertan gorde eta
kito — Anjelek azkar heldu zion aukerari, gai hura trabeska baitzuen.
— Inesek ez du oraindik ezer egokirik topatu — Santik zakar samar
erantzun zuen, ez baitzitzaion batere gustatu gai hura berriro mahai
gainera atera izana.
— Eta topatuko balu? — Anek ere interes handia zuen lokala aurkitzeko.
Garajearen aldeko argudioak sendotu asmoz gaia ederki balia-
tu bazuten ere, matrikularengatik sor zitekeen arriskua txikia zen.
Komenigarriena modelo bereko beste auto bati zegozkion plaka
faltsuak jartzea izanagatik, haien faltan ongi molda zitezkeen beste
edozeinen matrikularekin.
Gauza bakarra ekidin behar zuten kosta ahala kosta, modelo hura
saltzen hasi baino lehenagoko matrikularen bat jartzea. Huts egi-
te horretaz poliziak ez ezik, beste edozein hiritar ere ohartzen ahal
zen-eta.
Jabeak autoa topa zezakeen beldur izateko motibo handirik ere ez
zegoen. Barruan utzita zituen gauza guztiak kendu, berriren batzuk
ipini eta pegatina bat edo beste gehituz, nekez konturatuko zen, oso
gertutik aztertu ezean behinik behin, auto itxuraldatu hura eta berea
bat bakarra zirela.
Ez zuen merezi, beraz, matrikularen gai hari punta gehiagorik ate-
ratzea, eta Anjeli garajearen gaia alde batera uztea iruditu zitzaion
egokiena, besteei galdera zuzen bat luzatuz:
— Beste zalantzarik ba al duzue ekintzari buruz?
— Nik ez behintzat — erantzun zuen Inesek berehala.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
— Beno, antena eskas samarra iruditu zait niri — une batez bota ez
bota dudan izan ondoren agertu zien Santik bere kezka.
Ederki baitzekien, xehetasun oro ongi zaindu nahi hartan den-dena
hainbesteraino estutuz, behin baino gehiagotan gauzak ongi lotu be-
harrean lagunak itotzea besterik ez zuela lortzen.
— Zenbat eta antena arruntagoa izan, hobe, motel.
Ahal izanez gero, gauza arruntekin moldatzea komeni zitzaien, be-
reziak gehienetan deigarriak izaten baitira. Horregatik, bereizkeriak
saihestu eta arruntasuna aukeratzen zuten, baldin eta arau hura
apurtzea ezinbesteko ez bazen bederen.
— Lasai, proba guztiak egin ditugu, eta primeran iristen da seinalea
— Anjelek gustura eman zizkion azalpen guztiak.
Seinale-igorlea aktibatzeko hautatua zuten lekutik seinalea bonba-
autoraino egoki iritsiko zela egiaztatu, eta dezente urrutiago koka-
tuta ere saiatu ziren, are ziurtasun handiagoa izateko. Berrogeita ha-
mar metro urrunagotik seinalea autoraino garbi iristen zela ikusirik,
erabateko ziurtasunarekin itzuli ziren etxera.
— Gaurko ekintzaren ondoren, aste berean gurea ateratzen bazaigu,
sekulakoa izango da — Anjel biziki animotsu zegoen.
Lehergaiak Ane eta Anjelen azpiegituran zeudenez, bonba-autoa
osatzeaz haiek ziren arduratzekoak, eta autoa zamatu ostean dena
prest izango zen, bakoitzak burutu beharreko lana erabat zehaztua
baitzuten: Ines arduratuko zen helburua bazetorrela ohartarazteaz,
bonba-autoa Anek gidatuko zuen ekintza tokiraino, haren alboan
Santi joango zen eta hark konektatuko zion azken unean kargari
detonagailua. Bonba-autoa eztanda eginarazteko ardura, berriz,
Anjelen esku uztea erabaki zuten.
— Bihar autoa kargatu, etzi eta etzidamu entseguak egin... eta ostegu-
nean gauzatu! — bota zuen Anek euforiaz gainezka.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
VIII
Ane eta Anjel lehen orduan azaltzekotan geratu ziren eta etxeko
bikotea, artega, haiek aldez aurretik egin beharreko telefono deiaren
zain zegoen.
Ines, salako sofan eserita, eskanerrekoak entzuten ari zen auriku-
larraren laguntzaz. Bitartean, Santi zutik zegoen arrainontziari so,
pentsakor. Ez zuten elkarren artean apenas hitzik gurutzatzen, eta
horrek ematen zuen giroaren neurria: astuna.
Telefonoaren txirrina behingoz lasaigarri egin zitzaion Santiri.
— Bai, esan? — Inesek berehala heldu zion aparatuari.
— Kaixo, Alberto naiz. Pasa al naiteke atzo aipatu nizun liburu ho-
rren bila? — Anjelen ahotsa zen.
— Arazorik gabe. Etxean egongo naiz goiz guztian.
Deiaren zioa dena artez zihoala ziurtatzea zen, eta aldi berean han-
dik ordu laurdenera azalduko zirela adieraztea.
— Bazen ordua. Presta dezagun dena.
Zapia balkoian eskegia zegoela ziurtatu, eta leiho ondoan jarri ziren
biak, beste bikotea agertu zain, haiek egin beharreko segurtasun-
ibilbidea zaintzeko.
Euria ari zuen kanpoan, tantaz josiriko kristalaren kanpoaldeak
erakusten zuenez, eta hori lagungarri gerta zekiekeen, giro harekin
jende gutxiago ibiliko baitzen kaleetan.
Aldez aurretik finkaturiko orduan azaldu ziren biak Aneren aterkia-
ren babespean. Egun hartan, etxearen aldameneko okindegian sar-
tuz, etxerako kruasan batzuk erosi zituzten, bide batez taldekideei
edozein xehetasun bitxi atzemateko aukera paregabea eskainiz.
Dendan sartu ziren une berean, haien atzetik aterkirik gabe etorria
zen gizonezko bat dendatik berrogei bat metrora zegoen arkupe-
txoan geratu zen, geldi.
— Ikusi al duzu tipo hori? — Santiren atzamarrak Inesi begiak nora
zuzendu erakutsi zion.
— Euriagatik aterpetu da hor; besterik ez.
— Ba, okindegira begira dago.
Erosketa egin ondoren, segurtasun-ibilbidean aurrera eginez, Anek
eta Anjelek ezkerretara hartu zuten, metro batzuk haratago etxe-
koen bistatik landa luzatzen zen karrikan sartzeko. Kasik berehala,
kalearen bestaldean zegoen aterkirik gabeko emakume argal batek
korrika igaro zuen errepidea, eta kale berean sartu zen.
— Tipoak seinale egin dio! — asaldatu zen Santi.
— Ba, nik ez dut deus ikusi.
— Baietz ba! Atzetik dituzte!
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Santi zeharo urduritu zen. Ane eta Anjel laster etorriko ziren berri-
ro, lehengo ibilbide berbera eginez. Bere susmoak baietsirik geratuz
gero, zapia lehenbailehen kendu beharra zegoen.
— Atzetik balituzte gizona mugitu egingo zen hortik — Inesek ez zion
ez hankarik ez bururik ikusten Santiren ikarari- Eta gainera ez ba-
tak ez besteak dute aterkirik!
Arrazoi hura oso kontuan hartzeko modukoa zen: halako eguraldia-
rekin, nekez ibiliko ziren euritakorik gabe inoren atzetik zebiltzan
poliziak. Dena den, gizon arrunta zein polizia, Santik bere iritziari
eusten zionez, erabaki bat hartu beharra zuten.
— Bueltan datozenean atzetik norbait badute, zapia kendu egingo
dugu, bai? — proposatu zuen Santik.
Berehala izan zuten erantzuna. Bikotearen atzetik, hogei bat metro-
ra, norbait zetorren aterki azpian babesturik. Inesi gaztetxo bat zela
iruditu zitzaion, baina euritakopean zegoenez, ez zeukan ezer ziur-
tasunez baieztatzerik. Beraz, aldez aurretik erabaki bezala, erretiratu
egin zuten zapia balkoitik.
Hori egin bezain laster bikotearen atzetik zihoanak beste norabi-
de bat hartu zuen, eta ez zen inor agertu haren ordez. Arkupeko
gizonak bitartean bertan segitzen zuen, eta bikotea aurretik pasatu
zitzaionean ez zen mugitu ere egin.
— Ikusten! — bota zion Inesek nahiko haserre— . Ziur naiz den-dena
kasualitate hutsa izan dela.
— Ni ere ez nago batere ziur orain — Santiri azken orduko zalantzaren
harra egin zitzaion.
Ordurako, ordea, berandu zen atzera egiteko. Burkideek nabarmen-
dua zuten zapiaren falta, eta zeharo urduri aldendu ziren inguru har-
tatik.
Aldez aurretik erabakia zuten egin beharrekoa. Aurrera eta atzera
luzaroan ibiliz, jazarpenik ez zegoela ongi baieztatu, eta soilik or-
duan deituko zioten Inesi, ohiko segurtasun-ibilbidea errepikatzeko
helburuz. Halaxe egin zuten ordu eta erdi geroago.
— Bea naiz. Etxean zauden jakiteko deitzen dizut, hortik pasatzeko
asmoa baitut — Aneren ahotsa zen.
— Lasai, neska, edozein ordutan etor zaitezke. Egun guztian hemen
izango naiz.
Bigarren aldi hartan etxekoek ez zuten han kanpoan inongo xeheta-
sun susmagarririk igarri. Zapia bere tokian utzi, eta bikotearen zain
geratu ziren.
— Zer gertatu da lehen, ba? — atea itxi bezain laster jakin nahi izan
zuen Anjelek ikaraldiaren zergatia.
— Zerbait arraroa ikusi, eta nahiago izan dugu arriskurik ez hartu
— Santik azaldu zien gertatua.
Nahiz eta antzeko gorabeheretan eskarmentu handienekoa Santi
bera zen, kideek gero eta zalantza handiagoa zuten haren irizpideei
Sasian Barna
Xabier Makazaga
buruzkoan. Anek eta Anjelek gehienbat. Neurriak neurri, emaitzen
aldetik eskas suertatuak ziren Santirenak; gaizki ulertzeak eta ara-
zoak, aldiz, han zeuden.
Segurtasun-neurrien kariaz beste arazo batzuk ere izan baitzituz-
ten. Ez egun hartako adinakorik, baina bai haserreak eragiteko mo-
dukoak, eta horregatik ekin zioten, oso serio ekin ere, gertaturikoa
goitik behera aztertzeari.
Azterketa hark ez zien, dena den, halakoak saihesteko erremedio
mirakuluzkorik ekarri, eta gaiari bueltak emateaz aspertu zirenean
zintzilik zuten beste gai korapilatsu bezain larri bati eutsi zioten:
— Oraindik ez al dute ezer aipatu autoari buruz? — harritu zen Ane.
— Eskanerra gelditu gabe ari gara entzuten, eta ezertxo ere ez.
Bi egun ziren jada aparatua gau eta egun piztuta zeukatela, zuzenean
aditzerik ez zutenetan grabagailua jartzen baitzioten. Ane eta Anjel
ere berdintsu egiten ari ziren haien etxean.
— Hori ere guri gertatu behar! — Anjel zeharo haserre zegoen.
Lehergaiez bete, bi ekintza saio egin, eta hirugarrena egiteko au-
toaren bila joan zirenenean, ezusteko galanta: autorik ez.
Edozein istripu saihesteari erabateko lehentasuna emanez, ez zuten
sekula detonagailurik uzten bonba-auto barruan ekintza saioak egi-
teko ez bazen. Karga lehertzeko arriskua guztiz bazter zezaketen,
beraz, detonagailurik gabe ezinezkoa baitzen halakorik gertatzea.
Gainera etorri zitzaien arazoa ez zen makala, dena den, eta ongi
aztertu beharra zeukaten.
— Txakurrek behintzat ez dute eraman; hori ziur — Santik hasieratik
baztertu zuen aukera hura.
Bazekien-eta, ederki jakin ere, haiek atzeman izan balute, eraman
ordez bertan utziko zuketela, autoa berreskuratzera azalduko zena
harrapatzeko. Hala jokatzen zuten beti.
Aukera hura zeharo baztertuz, bigarren hipotesi bati egin zioten lekua.
Garabiak etakideek ebatsiriko autoren bat edo beste jada eramana zue-
nez, haiei ere gauza bera gertatu izana ez zen hain harritzekoa izango.
Garaje faltan, arriskuan jausi nahi ez bazuten, autoa etengabe mu-
gitzera beharturik zeudenez, aldi oro hura uzteko toki egokiren bat
aurkitzea ez baitzen batere erraza izaten: bateko debekuak, besteko
leku desegokiak...
Karrika hartan, haatik, ezinezkoa zen garabiarena gertatu izana,
aparkatzeko inongo debekurik ez zegoen-eta. Zalantzarako inongo
zirrikiturik ez zuen uzten toki hark.
Hirugarren hipotesi bat aztertzeari ekin zioten orduan. Egunero
auto mordoxka ebasten zituzten kinkiek. Beti lapurretaren kontrako
barra jartzen ziotelako izan ez balitz, aho batez onartuko zuketen hi-
potesi haren gertagarritasuna oso kontuan hartzeko modukoa zela.
Barra hura ipintzeak lapurtze oro guztiz ezinezko egiten zuelakoan
baitzeuden, baina aldi berean huraxe zen, izan, geratzen zitzaien
Sasian Barna
Xabier Makazaga
azken aukera. Horregatik, Anjelek atera zuen ondorioa izan zen
Aneri ahaztu egin zitzaiola barra ipintzea.
— Seguru naiz jarri niola — defendatu zuen hark bere burua.
— Baita zera ere! -Anjelek zakar erantzun zion— . Denok dakigu ba-
rrarekin arriskurik ez dagoena!
— Beharbada kinkiek ezagutuko dute barra kentzeko metodoren bat
— Ines Aneren alde agertu zen.
— Alferrik zabiltzate aitzakia bila. Barra ipintzea ahaztu zuen, eta
kito!
— Ba, ez dut ulertzen — negarrari eman zion Anek.
— Lasai, laztana, horrelakoak edonori gertatu ahal zaizkio-eta — kon-
tsolatu nahi izan zuen Inesek.
— Adibidez, hor duzue gaur niri gertatua — Santik ere laguntza luzatu
zion.
— Bai, baina zureak ez du ondoriorik izan; begira, ordea, barra ma-
darikatu bat ez ipintzeagatik egin digun aberia!
Anjelen zakarkeria mingarri zitzaion Aneri. Eta ez hari bakarrik.
Etxeko bikotea ere gero eta haserreago zegoen.
— Pasatzen ari zara, Anjel — hitz-jario erasokor eta desegoki hura
mozteko erabakia hartu zuen Santik.
— Honezkero ez du erremediorik eta, eztabaida antzuetan inda-
rrak alferrik galdu beharrean, hobe dugu etorkizunari begiratzea
— Inesentzat ere oso argi zegoen auzia.
— Barkatu, hainbeste istoriorekin urduri jarri naiz — Anjelen hitzen
tonuak hark esandakoaren balioa nabarmendu zuen.
Laurak zeuden urduri lapurretagatik, handik aurrera askoz ere kontu
handiagoz jardun beharko baitzuten. Poliziek bonba-autoa aurkitu
eta hatz-markei esker norbaiten identitatea atzeman zezaketen. Ez
zen hain harritzekoa izango, adibidez, Anerenak topatzea, berak gi-
datu eta aparkatu baitzuen.
Karga prestatu eta bonba-autoa osatzeko orduan kontu bereziz eki-
ten zioten hatz-markarik ez uzteko. Ekintza gauzatu aurretik ere au-
toa poliki txukuntzen zuten. Gainontzean, ez zieten horri jaramon
handirik egiten, zeharo gogaikarria baitzitzaien une oro hartaz ar-
duratzea.
Gertaturikoa ikusiz, ordea, erabaki zuten handik aurrera hatzen kon-
tu hura arreta handiagoz zainduko zutela.
— Ahantz gaitezen behingoz horretaz — Inesek ez zuen inolaz ere
zaurian hazkaka jarraitzerik nahi— . Beste auto bat eskuratzeak du
orain lehentasuna.
— Lapurretan parte hartu nahi nuke — errua berea zelakoan, Anek
bere burua eskaini zuen.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Txandatzekotan geratu zirenez, aldi hartan etxeko bikoteari zego-
kion lan hura. Haatik, aurrekoan besteak hobeto moldatu zirela kon-
tuan hartuz, azkenean haiek errepikatzea erabaki zuten aho batez.
Bazuten artean beste bonba-auto bat egiteko adina osagai, eta laster
izango ziren berriro ekintza-saioei ekiteko prest.
IX
Ane eta Anjel erraz moldatu ziren beste auto bat lapurtu, hura be-
har bezala egokitu eta proba guztiak burutzen, lan hura lehen egin-
dakoaren errepikapena besterik ez baitzen izan. Lapurtu eta lau egu-
nera osatua zuten jada bonba-autoa eta berehala ekin zioten berriro
ekintza saioei.
Erabaki bezala, itxaron leku gisa taberna batez baliatuz ekin ere:
Anjel, kafesnea dastatu bitartean egunkariko iragarki laburrei begira,
libretatxo batean lan-eskaintzak eta haiei zegozkien telefono zenba-
kiak apuntatzen ziharduen. Ane eta Santik, beste bazterrean, buka-
tua zuten gosaria. Garrantzirik gabeko berriketa lasaian ziruditen
arren, erne eta tentsiopean zeuden.
Aurreko bi egunetan helburua ekintza-lekutik pasatu ez zenez, hiruga-
rren saio hura balekoa izatea espero zuten. Lau ibilbide ezberdin era-
biltzen zituen eta noizbait egokitu beharko zitzaion hura egitea ere.
Ekintza saioetarako beraien eguneroko itxura aldatze asmoz, denek
erabiltzeko moduko hiru betaurreko pare zituzten taldean. Santik
jarrita zeramatzan haietako batzuk; Anjelen egunerokoak, hain zu-
zen. Azken hau zalantzan egon zen, beste batzuk jarri ez jarri, eta
azkenean, poliziek eduki zezaketen bere edozein argazkitan begietan
ezer gabe azalduko zena jakinik, ipini egin zituen.
Arroparen hautaketan ere arreta berezia jarri zuten. Ohikoak bazter-
tuz, beste estilo batzuetako janzkiez baliatu ziren. Santik, adibidez,
hain egoki geratzen zitzaizkion jaka eta gorbata kendu zituen, eta
Anek galtzen ordez gona zuen soinean.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
— Maizago jantzi beharko zenituzke horrelako gonak. Oso zango
politak dituzu.
— Hitz goxoak Inesentzat gorde, txo! — ez zen zakarkeriarik Aneren
ahotsean, denbora galdu alde edozertaz jardun behar hartan libre
baitzen zernahi esatea.
— Ordua aurrera doa; gaur ere kale.
Helburua agertu ezean, entsegu haiek apenas arriskurik bazuten ere,
mezua jaso ahala alarma gorri guztiak piztuko ziren, eta horrexega-
tik zeramaten hirurek pistola aldean.
— Badator! — Ane zeharo asaldatu zen.
— Bazen ordua! — nahiz eta lasaitasunari eutsi nahi izan, Santiri ere
taupada ederretan ari zitzaion bihotza dantzan. Aldez aurretik era-
bakitako keinua egin zion Anjeli.
Ez ziren batera irten. Aurrena Anjel joan zen, eta ia berehala biko-
tea. Tabernatik hurbil zuten aparkaturik autoa, arazorik gabe alde
egiteko eran kokatua, eta Anek berehala eutsi ahal izan zion bolan-
teari bideari ekiteko.
— Denboraz ongi gabiltza. Bi minutu eskas baizik ez dira igaro -Santi
bere ordulariko kronometroari adi zegoen.
Erabakitakoaren arabera, autoa bost minutuko epearen barruan laga
beharko zuten hautaturiko lekuan, eta edozein ustekabeko zela-eta,
tarte horretan egiterik ez bazegoen, saioa bertan behera uztekotan
lotu ziren.
Bidean zegoen semaforo bakarrean seko itsatsiak geratu ziren.
— Semaforo ostia hau gorri egokitu behar! — haserretu zen Santi.
— Lasai, epe barruan iritsiko gara-eta.
Semaforotik ihes egitea lortzerako, hiru minutuak joak zituen kro-
nometroak. Nolanahi ere, geratzen zitzaien minutu pare hartan
ederki molda zitezkeen. Hori, beste oztoporen batekin aurrez aurre
jo ezean, jakina. Bestela dena errepikatzea beste biderik ez zuten
izango.
— Prest? — Aneri, bost zentzumenak erne, adrenalina guztia batera ari
zitzaion lanean.
Hautaturiko tokia bistan zuten, eta haren ustez hango inguru guz-
tian enbarazu egin zezakeen ezer ez zegoen.
— Aurrera! — Santik ere, edozein xehetasun susmagarri bilatu nahian,
begiratu sakona eman zien bazterrei; ez zuen kezkatzeko moduko
ezer nabaritu. Han zegoen, gainera, Anjel bere lekuan prest.
Inguruko edonor, dena den, polizia izan zitekeen. Balizko horretan
jarrita, uniformedun arruntek zaila zuten etakideen mugimenduetan
ezer arrarorik usaintzea. Egoki prestaturiko poliziek, ordea, susmo
txarra har zezaketen.
— Lasai konektatu — aholku egin zion Anek ibilgailua aparkatu bezain
laster.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Lasaitasun eskaera hura lagunari adina bere buruari zuzendu zion,
antzeko bere aurreneko ekintza izanik, urduri baitzegoen.
Azken orduko eragiketa haiek erraztu asmoz, kordoi detonatzailea
Santiren eserlekuaren azpiraino luzatua zuten, hark dena aise egin
zezan. Lan erraza zen, baina, kasu hartan, sekulako tentsiopean egin
beharrekoa: seinale-hargailua abiarazi; froga-bonbillatxoak — elkartu-
riko bi erabiltzen zituzten- pizten ez zirela ziurtatu; detonagailuak
konektatu — ekintzaren garrantzia kontuan hartuz, hiru badaezpada
ere— eta, azkenik, kordoiaren muturraz egindako espiralean sartu,
horrela kargari itsatsiak gera zitezen.
Hura guztia egiteko hamar segundo aski zituenez, Santik ziztu bizian
amaitu zuen eta, Anerekin batera, bizkor irten zen autotik.
— Primeran atera zaigu dena.
— Orain Anjeli tokatzen zaio zailena.
Helburuak jarraitu ohi zuen bidean aurrera joan ziren. Lehenik,
ehun bat metro aldendu bitartean, azkar samar; polikiago gero.
Leherketaren hotsa aditu ostean, ahalik eta lasterren ospa egitea bes-
terik ez zitzaien geratuko. Anjelek bere kasa egingo zuen hanka, eta
apartamentuan elkartuko ziren laurak.
Ekintzaren ondoren lehenbailehen elkartu beharra zuten, denak
onik irten zirela ziurtatzeko. Gehienbat, Anjel, hura baitzen berezi-
ki, arriskuan zegoena.
Dena den, oso era segurua zuten bonba-autoa eztanda eginarazteko:
seinale-igorlea arropa azpian, gerrian, eraman, eta eskua poltsikoan
sartuz pultsadoreari sakatu. Inork ezingo zuen nabaritu, beraz, Anjel
leherketaren eragilea izan zenik.
Inguruetan poliziarik balego, ordea, susmagarritzat har zezakeen
Anjelek bertatik alde egitea. Zauriak jasotzeko arriskua ere hor ze-
goen... Hara zergatik zitzaien hain ezinbesteko ekintza burutu be-
zain laster elkartzea.
— Helburua! — Ane zeharo asaldatu zen hura ikustean.
Han zihoan lasai asko leherketa gertatu beharreko tokitik pasatu on-
doren. Ez zegoen tronpatzerik. Halako autotzarra erraz asko nabari
zitekeen beste guztien artean.
- Zerbait gaizki atera da -Santirentzat ere kolpe latza izan zen; dena
eginda zegoela uste izan, eta hara non egoera okerrera joana zi-
tzaien.
Eztabaida sakona izan zuten autoa berreskuratzeari buruz. Ez ote
zen arriskutsuegia? Ekintzarako ongi aparkaturik uztea lortuz gero,
ez zuen zertan arriskutsua izan beharrik, baina gaizki lagata arriskua
nabarmen biderkatzen zen.
Bonba-autoa gaizki aparkaturik uztea neurturiko arriskua zuten.
Berreskuratzea beharbada gehiegizkoa. Arazoa sakon aztertu ondo-
ren, haatik, autoa berreskuratzearena hartzeko moduko arriskutzat
io zuten.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Bi arrazoi nagusitu ziren eztabaidan. Batetik, kale egin eta autoa ber-
tan utziz, ekintza betirako zapuztuko zitzaiela. Bestetik, eta hura zen
garrantzitsuena, leku hartan gaizki aparkaturik lagatako autoak ez
zirela deigarri egiten, jende dezentek uzten baitzuen hala denbora
laburrerako.
Berreskuratu beharra zuten, bada, eta ekarritako bide berberari ekin
zioten itzuleran. Bonba-autoa utziz geroztik bi minutu eskas igaro
ziren, eta laster izango zuten berriro begi-bistan.
— Beti hipotesi okerrena gertatzea ere! — kexatu zen Santi.
— Lasai, dena ongi joango zaigu — berriro ere, Santiri adina, bere
buruari luzatu zion mezua Anek.
Lehentxeago egindakoa baino askoz ere betebehar arriskutsua-
goa izango zen egitekotan zirena. Bi arrisku motagatik izan ere.
Okerrena, bitarte hartan, poliziek autoari susmo txarra hartu eta
kontrolatua izatea. Eta kontuan hartzeko moduko beste hipotesi bat
ere bazegoen: udaltzainak edota garabia azaltzea.
Balizko haiei aurre egiteko modua hitzartua zuten: arazoren bat su-
matuz gero, Anjel seinale jakin bat egitekotan zen. Kalearen beste al-
dean ikusi zutenean, nahiz eta artega zegoela iritzi, hark galzorietan
erabili beharreko keinua egin ez zuenez, autora hurbildu ziren.
Anjelek beste betebehar bat ere bazuen. Taldekideek bonba-autoa
arazorik gabe berreskuratzen zutela ziurtatu ondoren, Inesi deitu
behar zion hirurak onik zirela jakin zezan. Ekintzak kale egin zuela
jabetzean, Ines larritu egingo baitzen hutsaren zergatia atxiloketaren
batean egon zitekeelakoan.
Artean etxeratu gabea bazen, erantzungailuan utziko zion abisua:
aldez aurretik adosturiko mezu arrunt bat.
— Goazen lehenbailehen — Anek barrura sartu bezain laster jarri nahi
izan zuen martxan.
— Itxaron detonagailuak kendu arte behintzat! — haserretu zen Santi.
Lehenagoko pauso berberak egin beharko zituen atzekoz aurrera:
detonagailuak espiraletik atera, seinale hargailutik deskonektatu, gu-
rutzatu, korronte estatikoren baten erruz leher ez zitezen gurutzatu
ere, ongi babestu eta gorde, azkenik aparatua itzaltzeko.
Biek hartu zuten lasaitu ederra handik irten zirenean, eta bidea
inongo arazorik gabe egin ostean, autoa egoki aparkatu, lapurreten
aurkako barra jarri, eta apartamenturako bidea hartu zuten.
Erabakia zuten elkarrekin ez etxeratzea, bakoitza bere aldetik baizik,
eta Santi izan zen abiatzen lehena. Apartamentuko atea berriro itxi
orduko luzatu zion galdera Anjeli.
— Zer gertatu da?
— Ez dudala karga aktibatu — erantzun zuen hark goibel.
Berehala eman zizkion Anjelek azalpen guztiak: helburua ikusi-
takoan, eskua poltsikoan sartu, seinale-igorlea piztu eta hatza pul-
tsadorearen gainean jarri omen zuen. Hura bonba-autoaren parera
iristera zihoala, ordea, hiru gazte agertu ziren. Hurbilegi bere ustez.
Lipar batean erabaki behar izan zuen zer egin. Hatza, eta baita gor-
putz guztia ere, dardara batean izan ostean, ez zion sakatu.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Samindura sakona ageri zuen hitz eta keinu guztietan. Ez zen gu-
txiagorako, erabakia hartzeko momentuan ederki baitzekien autoa
berreskuratzea burkideentzat oso arriskutsua izango zena.
Bada, haiek onik atera ziren arren, egindakoaz edo, hobe esan, egin
gabekoaz zuen duda galanta ez zen, haatik, desagertu.
— Lasai, Anjel; egokiena egin duzu, ziur — Inesek bizkarrean jo zion
lagunkoi.
— Guztiok egingo genukeen gauza bera, motel.
Halako batean, Ane agertu zen, jakin-minez agertu ere, eta Anjelen
azalpenak entzun orduko, hark ere taldekidea animatzeari ekin zion,
larrialdi gaizto hura lehenbailehen atzean utz zezan.
— Ez eman horri buelta gehiagorik. Hurrengo saioan garbi-garbi ate-
rako zaigu; ziur!
Anjelek, ordea, buru makur jarraitu zuen. Lagunak arriskuan jar-
tzeaz gain, den-dena errepikatu beharko zuten. Berriro ekin beharko
zioten hainbat egunez tabernan itxaroteari, berriro bonba-autoa toki
debekatuan utzi beharko, berriro... Zer ez ote zuen emango une
haietan Oihana neska-laguna bere alboan izatearren!
Lehen aldi hartan kale egin ostean, berehala hasi ziren berriro saioe-
kin, eta helburuak haiei komeni zitzaien ibilbidea hartu zuenean,
Anjel betiko lekuan jarri zen karga aktibatzeko prest.
Aurrekoan gertatua gogoan, berriro ere gorputz guztia dar-dar ba-
tean izan zuen, baina orduan ez bezala gogotik sakatu zion pultsa-
doreari. Alfer-alferrik sakatu ere, denen harridurarako lehen aldian
gertaturiko gauza berbera gertatu baitzitzaien. Helburua bidean au-
rrera galdu zen.
Bigarren aldiz kale egin ostean, ezinbesteko ikusi zuten huts uler-
tezin haren arrazoia argitze asmoz biltzea, eta bildu ahala ekin zioten
gaia jorratzeari.
- Ez dago zalantza izpirik seinalea iritsi, iristen dela -Anerentzat
sekulako misterioa zen hura dena.
— Hau ulertuko duenik! — Anjelek ere hamaika buelta eman zizkion
arazoari, eta ezin erantzun egokirik osatu.
- Orduan, zer kristo izan daiteke? -Santiri besteei bezain harrigarria
egiten zitzaion hura dena.
— Ziur detonagailuen akatsa izan zela. Haiek aldatu, badaezpada ge-
hiago jarri, eta astelehenean saioekin segi dezakegu — proposatu zuen
Inesek.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
— Ezta pentsatu ere! Bitan kale egin, eta arazorik gabe irtetea zor-
te handiegia izan da hirugarrenez besterik gabe arriskatzeko — aurre
egin zion Anjelek.
Haren iritziz detonagailuena zeharo baztertzerik ez bazegoen ere,
ekintza saioekin jarraitu aurretik misterio hura argitu beharra ze-
goen.
Ane ere uste berekoa zen, eta gaiari erabateko lehentasuna emanez
hutsa argi zezakeen arrazoiren bat aurkitzeari ekin zioten. Motibo
ezkutu hura topatu arte ez zuten bakerik izango.
Bazekiten misterioa argitzekotan imajinazioa erruz erabili beharko
zutela. Isilpeko lan hartan sortzen ziren hamaika ustekaberi aurre
egiteko orduan, irudimena erabakigarria baitzen. Prestakuntzak be-
rak adinako garrantzia zuen.
— Eta helburua bera izango balitz seinalea pasatzen uzten ez duena?
— proposatu zuen halako batean Santik.
Hipotesi hura lehenago ere bururatu zitzaion, baina absurdutzat jo
eta bazterturik izan zuen ordura arte. Seinale guzti-guztiak neutrali-
zatzen zituen aparatu bat? Horretaz ez zekiten ezertxo ere. Posible
ote zen halakorik lortzea?
— Ez da batere ideia txarra — Anek oso zentzuzko iritzi zion hipote-
siari.
Denei gustatu zitzaien. Aukera hura ezin zen besterik gabe baztertu.
Nola egiaztatu, ordea? Buru-belarri sartu ziren hipotesian, eta denen
artean azkar aurkitu zioten irtenbide bat: aski zen helburuak egiten
zuen ibilbideko edozein tokitan autoa ongi aparkaturik uztea. Ez
zeukan inongo garrantzirik ekintzarako beharkizunak betetzea, eta
horrek gauzak erabat erraztuko zituen.
Helburuaren lau ibilbide ezberdinek bazuten, hasieran, zati amanko-
mun bat. Bertan saiatuko ziren proba egiten, auto barruan utziko
zituzten hiru aparaturen laguntzaz: seinale-hargailua, pilaz zebilen
edozein irrati eta, azkenik, grabagailua.
Irratiaren pila-elikatzeak soilik hargailuari seinalea iristean funtzio-
natuko zuen, eta helburua agertutakoan aski izango zen, inguruko
edozein posiziotan egonda, pultsadoreari sakatu eta hala eustea.
— Helburua pasatzen den unean seinalea mozten bada, akabo gure
buruhausteak!
Autoa berreskuratzean grabaketaren baitan etenik ez bazegoen, bes-
te arrazoiren bat bilatu beharko zuten. Etena emanez gero, aldiz, ez
zitzaien zalantza izpirik geratuko: helburuak seinale guztiak indarga-
betzen zituen aparaturen bat zuen.
— Astelehenean bertan egin dezakegu proba — animatu zen Ane.
— Ez al da hobe izango, dena ongi prestatzeko, egun gehiago itxaro-
tea? — Santik xehetasun guztiak egoki lotu nahi izaten zituen beti.
— Garajerik bagenu ez genukeen batere arazorik izango itxaroteko
— aukera suertatuz gero, Anjelek azkar asko heltzen zion lokalaren
gaiari, azken batean bera eta Ane baitziren bonba-autoa osatu behar
zutenak.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
— Inesek ez du oraingoz ezer egokirik topatu.
— Eta horretaz denok arduratuko bagina? — galdetu zuen Anek.
Prestatu ondorengo egunak igaro ahala, kargak indarra galtzen due-
nez, ekintza egin ezinik segituz gero, eltzeak hustu, lehergaia xeha-
tu eta berriro betetzera behartuak izango ziren. Garajerik gabe lan
arriskutsu samarra zena.
Ongi etorriko zitzaien, beraz, lokal itxi bat, eta azkenean Santik ere
bere onespena eman zuen, zerbait txukuna aurkituz gero, alokatze-
ko. Gogoz kontra eman ere, argi utzi baitzien taldekideei oso arris-
kutsua iruditzen zitzaiola.
Lapurtu zieten autoaren auzia ere aztertu zuten. Ezbeharra gertatu
zenetik hiru aste pasatxo ziren igaroak, eta hasiera bateko bi hipote-
si nagusiei helduz segitzen zuten; edo arrisku handia, edo sekulako
zortea. Eta aukeran nahiago zuten bigarren hipotesiaren arabera lan
egin; alegia, autoaren bila saiatu, nola edo hala.
Gai haren azken muturrak jorratzerako, bazkalordua gainera etorri
zitzaien. Bezperan egindako porrusalda eta etxeko bikoteak ederki
prestaturiko gibela izan zituzten mahai gainean. Postre gisa, berriz,
laurek biziki maite zuten arroz-esnea.
Bazkalostean, egun haietan pil-pilean zebilen gai bat hartu zuten hi-
zpide: Rafael Vera eta Danborenea egunkarietako lehen orrialdeetan
zebiltzan.
— Nork esango zigun guri jendilaje hori kartzelan ikusiko genuenik!
— bota zuen Santik, gaiak eragiten zion poza agertuz.
— Bai, motel, gero eta harrituago nago — Anjeli ere nabari zitzaion
gozatzen ari zela.
— Ez dute, ez, barruan denbora luzerik egingo.
Gogoz jardun zuten GAL aferari buruz kalakan, haren atzean mugi
zitezkeen askotariko interesak ulertu nahian, halako batean Anek as-
kaltzeko berandu samar egiten ari zitzaiela aipatu zuen arte.
— Berehala prestatuko dut txokolatea — Ines mahaitik jaiki, eta sukal-
derantz abiatu zen.
— Lagunduko al dizut? — Anjel bere atzetik joan zen.
— Etxean ez da, ez, hain azkar mugitzen — Anek, ahotsa goraturik,
Anjeli eztenkadatxo bat bota zion— . Nor engainatu nahi duzu?!
Ez ziren batere luzatu askaria prestatzeko orduan; bai ordea ma-
haian, sabela berdintzeaz batera eztabaidari eutsi baitzioten. Gaia
agortu zutenean, solasa jolas edo joko bihurtzea otu zitzaion Inesi.
— Gustura egingo nuke partxisean.
— Musean galtzeaz aspertuta, ala? — Aneri ez zitzaion zirikatzeko go-
goa inoiz ahitzen.
— Zorte txarra dugulako hartzen diguzue gaina kartetan — Santiren
erantzuna.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
— Tira, tira, zuek musean Plixti eta Plaxtaren kontra ere irabazteko
gai ote zinateke, ba? — Anjelek ez zuen gogoko saltsatik kanpo ge-
ratzea.
Partxisean isuri zituzten nolabait atsegin-atsekabeak. Edo hesiak zi-
rela, edo batek hari jan, eta besteari pasatzen utzi ziola, edo ez dakit
nork bat gehiago kontatu ote zuen argi ez zegoela... Umeen pare
eman zituzten orduak, eta lasaigarri egokiagorik nekez aurkituko zu-
telakoan, halako partidatxoak maizago errepikatzekotan geratu ziren
laurak.
XI
Pare bat aste lehenago erabakitako proba egin ahala argitu zitzaizkien
duda-mudak: seinale guztiak ezabatzen zituen aparaturen bat zuen
helburuak, ziur, auto barruan seinale-hargailuarekin batera utzitako
grabagailua berreskuratzean, garbi ikusi baitzuten kasetean etenaldi
nabarmena ageri zela.
Ekintza seinale-hargailua erabiliz egitea ezinezkoa zen beraz, ezkutu
ikusezin hark sekulako babesa ematen baitzion.
Misterioa argitua zuten azkenean. Geroztik, ordea, beste buruhaus-
te zailago bati egin behar zioten aurre. Nola gauzatu ekintza, nola
egin? Egongelako sofan elkarren ondoan eserita, Ines eta Santik ara-
20 hura zuten une hartan mintzagai.
— Hobe dugu ekintza bertan behera uztea — Santik beltz ikusten zuen
egitasmo haren etorkizuna.
— Lasaiago pentsatuz zerbait bururatuko zaigu — Ines ere kezkati ze-
goen, baina irtenbideren bat aurkitzeko esperantza handia zuen.
— Baita zera ere! Kablea erabiltzea beste erremediorik ez dago, eta
kito!
— Carrerorena horrela egin zuten, ez?
— Eta?!
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Inesek aipamen hura eginez Santi susperrarazi nahi baldin bazuen
ere, alferrik ari zen, hark ederki baitzekien ekintza hura gauzatu ze-
nean poliziei ez zitzaiela burutik pasatu ere egiten erakundea antze-
ko ezer egiteko gai izan zitekeenik.
Hogeita bat urte igaro ostean, eta urte haietan jasotako kolpe latzen
ondorioz, oso neurri zorrotzak hartzen zituzten; helburuaren ezku-
tu gaindiezin hura lekuko.
Dena den, berri txar haren ostean on askoak ere jasoak zituen tal-
deak: garaje txukuna topatu eta alokatzeaz gain, lapurturiko bonba-
autoa ere aurkitua zuten.
Biak ala biak Ane eta Anjelek topatu zituzten, eta garajea haiek baka-
rrik ezagutzekotan geratu ziren, haien etxearekin egin zuten bezala.
Autoa lehergaiez zamatzea bien ardura zenez, onena huraxe litzate-
keela iritzi zioten laurek.
Lapurtua zieten autoari zegokienez, Ane eta Anjelek ezusteko ede-
rra jasoa zuten bezperan, esperantza handirik gabe haren bila hirian
zehar osteratxo bat egiten ari zirela. Ezin duda izpirik egin: kolore,
matrikula eta modelo hartako autoa derrigorrez izan behar zuen be-
raiena.
Aldez aurretik erabaki legez, ez ziren inolaz ere haren alboan geratu
eta poliziak atzetik ez zituztela ziurtatzeko txango luzea egin ondoren
burkideengana jo zuten aurkikuntzaren berri ematera. Orduan, bakoi-
tzak bere aldetik lekua ahalik eta zehatzen aztertu, eta Inesen aparta-
mentuan biltzekotan geratu ziren laurak zer egin erabakitzeko.
Horren zain zeuden Ines eta Santi egongelan kalakan eta beste biko-
tea heldu bezain pronto ekin zioten laurek azterketari. Horretarako,
mahai gainean hiriaren planoa jarri, autoa agerturiko auzoaren er-
dian zabaldua, eta hari begira hasi ziren eztabaida bizian.
— Ez da posible berrogei egunean txakurrek aurkitu ez izana — Anjel
ez zen batere fidatzen.
— Ba, niri ez zait hain arraroa iruditzen.
Santik argitu zienez, auto ebatsiak erraz atzematen zituzten gaizki
aparkatuta zeudenean edota lapurtuak zirela begi-bistakoa izanez
gero. Poliziarentzat interes berezia zutenean ere, delituren bat egi-
teko erabilia izan zelako adibidez, azkar aurkitzeko modua izan ze-
zaketen.
Bonba-auto lapurtuak, ordea, matrikula garbia zuen, inongo salake-
tarekin loturarik gabea, eta lapurrek ongi aparkatua utzi zutenez,
normala zen poliziei deigarria iruditu ez izana.
— Eta ebasleek maletegia ez irekitzea ere logikoa al da? — Santiren ar-
gibideei zuzen iritzi arren, Anjelek bazuen artean zalantzarik; huraxe
nabarmenena.
— Irekita ere, zer aurkituko zuten, ba, bertan? — berehala erantzun
zion Santik.
Baita ederki arrazoitu ere bere ikuspuntua: auto-lapurrak, ohiki,
maletegiaren edukiaz arduratzen baziren ere, zer zela-eta imajinatu
beharko zuten ezer susmagarririk han barruan zegoena ikustean?
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Lokarri antz nabarmeneko kordoi detonatzailea eta bi lapiko han-
di, auskalo zertaz ongi beteak. Lapikoen barruan zegoena lehergaia
zenik ez zitzaien burutik pasatu ere egingo. Han barruan ez zegoen
kinkien intereseko ezer. Gauzak bere hartan utziko zituzten segu-
ruenik.
Denek eman zioten arrazoi eta ikusi zuten bazela han lehenbailehen
erantzuna ematea eskatzen zuen galdera bat; alegia, autoa berresku-
ratzen saiatzea merezi zuen ala ez.
— Arriskutsuegia iruditzen zait — Anek argi eta garbi azaldu zuen bere
iritzia.
— Tranpa izan daiteke — Inesek ere zorte on handiegitzat zuen autoa
hain erraz berreskuratu ahal izatea.
— Egin dezagun egoeraren analisi logiko bat — Santiren hitz fetitxea
logika zen eta, hura oinarri harturik, zehatz-mehatz azaldu zien bere
ikuspegia.
Ez omen zuen inongo zentzurik segadaren hipotesiak. Autoa poli-
zien eskuetan jausi eta zelatan egoteko toki egokiren bat aukeratu
behar izan balute, ez zuketen inondik ere hura hautatuko. Denei iru-
ditu zitzaien segadarako erabat desegokia.
Poliziaren ustezko tranpan eroriko baziren, gainera, lehenik eta
behin autoa aurkitu beharra izango zutenez, ezin esan leku hura
horretarako aproposena zenik. Autoa askoz ere errazago topatzea
ahalbidetuko zukeen hamaika leku izanik hirian, polizien ikuspegitik
haietako batean aparkatzea izango zen normalena.
— Eta autoari bip-bip horietako bat ezarri badiote? -Anjelek kezka
ugari zituen oraindik.
— Hori litekeenagoa ikusten dut, baina hain leku bazterrekoan zela-
tan egotea ez — behingoz bederen Santi bat zetorren Anjelen zalan-
tzekin.
Eztabaidak luze jo zien. Azkenean, denak ados jarri ziren; segada-
renak ez zuen zentzurik. Taldeak autoa topatzeko posibilitate hain
urria izanik, nekez egongo ziren berrogei egunean halako txoko baz-
tertu batean zain. Bip-bip delakoarena, aldiz, beldurgarriagoa zen.
Zelatan luzaroan egoteak eskatzen zituen baldintzak betetzea kora-
pilatsu samarra zenez, bazitekeen autoari halako detektagailu txiki
bat ezarri izana, norbaitek hura hartuko balu erraz joateko haren
atzetik. Santik berak ere aitortu behar izan zuen aukera hura ukaezi-
na zela.
— Orduan ez du merezi arrisku hori hartzea — Anek ez zuen ikusten
zer abantaila atera zezaketen bonba-autoa berreskuratuz.
— Lehergai faltan bagina, normala izango zen arriskatzea, baina
ekintzarako adina edukita, zertarako? — Anjel ikuspegi berekoa zen.
— Gauzak gaizki joango balira galera handia izan dezakegu; eta ongi
joanda, berriz, askorik ez dugu irabaziko — Ines ere beste biekin ados
zetorren.
— Oker zaudete. Arrisku gutxirekin irabazi itzela atera dezakegu
— Santik enfasi berezia eman zien azken hitzei, bere baieztapen har-
taz erabat seguru baitzegoen.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Azkar asko bota zituen bere arrazoiak. Autoa berreskuratuz gauza
garrantzitsu bat lortuko omen zuten: poliziaren atzaparretan eroriko
ez zela ziurtatzea.
— Pentsa — Santik etenaldi bat egin zuen, hausnartzen ari zenak bi-
ziki kezkatzen zuenaren seinale— , autoan hatz-aztarnak aurkitzeko
arriskua oso handia da, eta aurkitzen ez badituzte ere, segurtasun-
neurriak estutu egingo dituzte; zeharo, gainera.
Ez zuen gehiago esan beharrik izan guztiek uler zezaten balizko
hark taldearen etorkizuna kolokan jarriko zuela. Nabarmena zen,
beraz, autoa berreskuratzeak zekarren onura.
— Nik bakarrik berreskura dezaket, nahi baduzue — proposatu zuen
Santik.
— Kasu horretan ez zinateke zu bakarrik jarriko arriskuan, talde osoa
baizik — Inesek ez zuen batere gogoko izan balentria hura.
Beste bi etakideek ere lekuz kanpokotzat jo zuten proposamena,
eta denen arteko adostasuna erdietsi nahian, eztabaidari ekin zioten
berriro. Ikuspegiak gero eta bateratuagoak ziren arren, denek aho
batez hartzeko zailegia zen erabakia. Eta ezer egitekotan, hobe zu-
ten, bai, denak bat etorrita egitea.
Anjelek aurkitu zuen modu aproposa:
— Eta Josuri laguntza eskatuko bagenio?
Ez zuen, ez, legala Eba gisa izendatu, ordurako laurek ezagutzen
baitzuten benetako izena. Baita bere helbide eta telefono zenbakia
ere.
Santiren hitz fetitxea logika izanagatik, ezin esan beti ongi erabil-
tzen zuenik logika famatu hura. Legalaren nortasunari zegokionez
hartuak zituen gehiegizko segurtasun-neurriak lekuko, haien bidez
eraginkortasuna beharrean aurkakoa lortu baitzuen.
Egokiena legalak ahalik eta taldekide gutxien ezagutzea izanik, bere
kasa erabaki zuen Santik alderantziz ere berdin jokatzea litzatekeela
aproposena. Denbora igaro ahala, ordea, bere baitan horri buruz
zalantzak piztu ziren, eta Inesi iritzia eskatu ondoren beste bi burki-
deena ere beharrezkotzat jo zuen. Azkar asko erabaki zuten zer egin
lauren artean. Ebaren istorioa aurrerantzean torturapean poliziei si-
nestarazten saiatuko liratekeen koartada besterik ez zen izango.
— Ez da batere ideia txarra; ez horixe! — Anjel berehala jabetu zen
legalak joka zezakeen paperaz.
— Ziur naiz laguntzeko prest azalduko dena — Josu ezaguturik, Santik
ez zuen horretaz duda izpirik.
— Baina baiezkoa ematen badu ere, ba al dugu bera arriskuan jartze-
ko eskubiderik? — galdetu zuen Anek.
Azkenean, laurak bat etorri ziren Josuren laguntza eskatzeari zego-
kionez. Bera atxilotuko balute, Santi eta Ines identifika zitzakeen,
gehienez jota. Lauretako edozein eroriz gero, aldiz, akabo taldea.
Eta beste gauza ugari ere bai, denek gauza askotxo baitzekiten.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Zehatz-mehatz finkatu zuten nola gauzatu berreskurapena. Lehenik
eta behin, Josuk errepaso on bat eman beharko zion autoari: bertan
sartu, martxan jarri, eta guztia prest utzi benetan berreskuratzera
joango zenerako. Jarraian, segurtasun-ibilbide bat egin beharko zuen
oinez, horrela taldeak ziurta ahal zezan poliziarik ez zuela atzetik.
Dena arazorik gabe joango balitz, Josu autora bueltatu, hura hartu,
eta handik hurbil Ane eta Anjel izango lituzke zain, bi lapikoak haien
autoan sartuta ospa egiteko prest.
Bikotea, lehen-lehenik, eltzeetan bip-bip aparaturik ez zegoela ziur-
tatzeaz arduratuko zen. Ondoren, eta orduan soilik, lokalera joango
ziren.
Josuk, bitartean, bere aldetik aurrera segituz, hatz-marka oro eza-
batu, eta bonba-auto ohia aldez aurretik aukeraturiko leku egokiren
batean ongi aparkaturik utziko zuen.
Argi zegoen garajea oso une egokian hartua zutena. Dagoeneko
ederki etorri zitzaien, lehergaiez beteriko bi lapikoak bertan lasai
asko hustu zituztenean, kale gorrian lan arriskutsua izango baitzen
hura. Lapurturiko bonba-autoa berreskuratzeko ere lokalak seku-
lako mesedea egingo zien.
Laster jakingo zuten, beraz, bonba-auto ebatsiaren azpian Poliziaren
segadarik ba ote zegoen, Inesek berehala izango baitzuen legalare-
kin hitzordua.
Autoaren berreskuratzea ongi lotu ostean, burutu beharreko ekintza
izan zuten hizpide. Gai hartaz hitz egiten hasi orduko, Santiri nabar-
men ilundu zitzaion begitartea. Nabarmena zen ekintza, egitekotan,
kablea erabiliz egin beharko zutena, eta hori arriskutsuegia iruditzen
zitzaion.
— Bihar bertan izango garenez bitartekariarekin, hobe erakundeari
galdetzen badiogu, ez?
— Eta erantzuna jaso bitartean besoa besoaren gainean egon? — eran-
tzun zion berehala Anek.
— Alferrik da ekintza honekin tematzea. Horren ordez, zergatik ez
gara saiatzen beste bat egiten?
— Benetan merezi duen zerbait aurkituko bagenu, zergatik ez? — onar-
tu zuen Anek— . Baina oraingoz behintzat erdipurdiko gauzak beste-
rik ez ditugu topatu.
— Erakundeak helburu zehatz bat jarri digu, eta ahal dugun guztia
egin behar dugu hori betetzeko — Anjel, eztabaida bere jatorrizko
ildotik aldentzen ari zela iritzirik, gaia berriro bide egokira ekartzen
saiatu zen.
— Arrazoi du Anjelek. Ekin diezaiogun gogoz egin beharrekoari, eta
bidean beste zerbait sortzen bazaigu, orduan hitz egingo dugu auke-
ra berriaz — Ines iritzi berekoa zen.
Amore eman zuen Santik, hitz haien ondoren ez baitzegoen ezer
esaterik. Ekintza prestatzeko egin beharrekoak aztertzea zen une
hartan premiazkoena.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
— Orain arte aukeraturiko tokietan ez dago inolaz ere kablea erabiliz
egiterik — Santik berak heldu zion arazoaren funtsari.
Leku aproposen bat topatzekotan, seguruenik ezinbestekotzat jo-
tzen zuten baldintzaren bat baztertu beharrean izango ziren: hel-
burua bonba-autotik hurbil pasatzea derrigorrezkoa zen; pultsado-
reari sakatuko ziona handik urruntxo izatea ere bai...
Baldintza bakar bat iruditu zitzaien alboratzeko modukoa, karga
aktibatuko zuenaren posizioa autoarekiko lerro perpendikularrean
izatea. Helburua bonba-autoaren pare-parean noiz pasatuko zen
ongi ikusteko baldintza hura beharrezko bazitzaien ere, ez zen bes-
teak bezain garrantzitsua.
Azkenean, beharkizun harekin malguago jokatuz, lau ibilbideak be-
rriro goitik behera aztertzekotan geratu ziren, kablea erabiltzeko
modua eman zezakeen leku baten bila, eta ondoren biharamuneko
hitzordua ekarri zuten hizpidera.
Bitartekariaren bidez bidali beharreko ia guztia idatzia zuten ordu-
rako: lehen-lehenik, beste taldeak ahalik azkarren jakinaren gainean
egon zitezen, ezkutuarena aipatu zuten. Ondoren, beraien duda-
mudak agertu zituzten. Ekintzak gauzatzeko orduan erabateko au-
tonomia bazuten ere, ordura arte inoiz inori sortu zitzaionik uste
ez zuten zailtasun baten aurrean zirelakoan, beharrezko iritzi zioten
hari buruz kontsulta egiteari, azken batean arrisku oso handietan
sartzekoak baitziren. Aurrera egin behar zuten ala ez, horixe izan
zen erakundeari galdetu ziotena.
Ez ziren askorik luzatu falta zitzaiena idazten: lau gauzatxo, tartean
lapurtu zieten bonba-autoarena, hura berreskuratzeko moduan zeu-
dela aipatuz. Hori bai, xehetasun handirik eman gabe, badaezpada
ere.
Martxoko larunbat hark ez zuen gehiagotarako eman, baina ondo-
rengo egunetan izango zuten nahiko zeregin: biharamunean bitar-
tekariarekin hitzordua, gero lapurturiko bonba-autoa berreskuratu,
eta horrez gain, ekintza egiteko toki egoki bat aurkitu.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
XII
Bonba-autoa inongo arazorik gabe berreskuratu zuten, eta Josu
agindutakoa betetzen oso ongi moldatu zenez, egun hartan Inesek
denen izenean eskerrik beroenak eman behar zizkion. Hitzordua,
betiko legez, arratsaldeko zazpi eta erdietan izango zen.
Askalostean, harantz abiatu aurretik, Santi eta Ines azken hiru egun
haietan pil-pilean zebilen berriaz hitz egiten ari ziren egongelako
sofan eserita.
Hamar urte lehenago Alacant inguruan kare bizitan ehortzita aur-
kitu eta geroztik bertako udal hilerriko deposituan gordeta zituzten
bi gorpu Joxi Zabala eta Joxean Lasarenak ote ziren zabaldu zuten
hedabideek. Hala omen zioen bederen euskal abokatu batek jaso-
tako deiak; ia hamabi urte lehenago Iparraldean desagerturiko bi
zoritxarreko iheslari haienak zirela.
— Uste al zenuen inoiz aurkituko zituztenik? — galdegin zion Inesek.
— Egia esan, ez — Santi hunkituta zegoen, biak ezagutu baitzituen.
Iheslariek esana zuten, hasiera-hasieratik, biak Baionan desagertu
ziren egunean Intxaurrondoko guardia zibilak ikusi zituztela in-
guruan, eta horrenbestez ez zeukatela zalantza izpirik bahitzaileen
nortasunaz. Eta biei gertatuko zitzaienaz ere ez: harik eta zekiketen
guztia atera arte, tortura ikaragarriak jasan beharko zituzten. Gero,
heriotza. Eta azkenik inork idoroko ez zuen zulo batean lurperatuko
zituzten.
Bazekiten, ederki jakin ere, hura izango zela bien patu ikaragarria eta
horregatik oso argi zeukaten mila aldiz hobea zela tiro edo lehergai-
luen ondorioz hiltzea lagun haiei gertatu zitzaiena baino.
Horretaz hitz egiten hasi ziren biak, baina laster aldatu zuen
Inesek gaia, nabarmena egin baitzitzaion Santiren aztoramena.
Bitartekariaren bidez erakundeak bidali zien ohar bat aipamenera
ekarriz aldatu ere.
Hari esker erantzuntzat eman zezaketen igorri berri zuten galde-
rari buruzko erantzuna, helburu berberarekin aurrera egin bai ala
ez. Oharrak zera azpimarratzen baitzuen, finkaturiko ekintza hura
gauzatzeak sekulako garrantzia zeukala.
Gai hari buruzko kezkak alboratzeko ezin hobeki etorri zitzaien.
Ahalegin berezia eskatzen zien erakundeak, ekintza aurrera aterat-
zeko egin ahalak egiteko esanez, eta eskakizun hark haiek luzatu-
riko galderari oso erantzun garbia ematen ziolakoan zeuden denak...
Santi izan ezik.
Dena den, berean tematzea desegokia izango zelakoan, erakundeak
uhin-ezkutuarena ez zekiela azpimarratuz, adibidez, ez zituen bere
duda-mudak berriro mahai gainean jarri.
Ekintzarekin aurrera egitea erabaki zuten, beraz, eta hura kablea erabi-
liz gauzatzeko leku apropos baten bila hasi ziren; alfer-alferrik, ordea,
eta horrek areagotu baizik ez zuen egin Santiren jarrera ezkorra:
Sasian Barna
Xabier Makazaga
— Erakundearen eskaera zehatza eta garbia da, bai, baina ziur naiz ez
dugula aurkituko toki egokirik — nahiz eta zalantzak baztertzen saia-
tu, Santik nekez begira zezakeen baikortasunez egitasmo hura.
— Oso denbora gutxi izan dugu orain arte.
— Alferrik eskatuko diogu denborari ezin eman dezakeena — Santi
pentsakor geratu zen erlojuari begira— . Irtengo al gara? — proposatu
zuen azkenean.
— Oraindik seiak besterik ez dira.
— Hobe badaezpada garaiz abiatzea.
Segurtasun-ibilbidea kontrolatzeko hautatua zeukaten kafetegian
beti egoten zen beraiei egoki zetorkien lekuren bat. Santik, hala ere,
bertara ordu erdiko aurrerapenarekin iristea maite zuen, ustekabe-
koei inongo zirrikiturik ez uzteko.
Zuhurtziaren ildo berean, Santik eskatuta jarriko zen beste bikotea
eskanerrari adi hitzordua baino ordu erdi lehenago. Zazpietatik aurre-
ra han izango ziren biak Poliziaren frekuentzien jarraipena egiten, eta
kezkatzeko moduko zerbait entzunez gero kafetegira deituko zuten.
Zazpietan heldu ziren Ines eta Santi kafetegira. Ohiko lekua libre
zegoen. Biak lasai eseri, eta garagardo bana eskatu zuten.
— Bere orduan etorriko ahal da!
— Lasai, Santi, aurreneko aldi hartan izan ezik, oso puntuala izan da beti.
— Bai, badirudi zurekin gusturago egoten dela — bota zion Santik
txantxetan.
Ziriak ziri, pozik zegoen, zeregin hura Inesen eskuetan utzi zuenez
geroztik ez baitzen inongo arazorik sortu. Argi zegoen, gainera, bien
artean hobeto moldatzen zirena.
— Han dator! — Josu bistan egon bezain laster ikusi zuen Inesek.
— Zuk duzu, zuk, begi zorrotza!
— Ia-ia zuk neskekin duzunaren adinakoa.
Inesen blaustadarentzako erantzuna hantxe botatzekotan zegoela,
tximista batek jo izan balu bezala asaldatu zen Santi.
— Ikusi al duzu tipo hori?!
— Txamarra berdexka daramana? — Inesek ez zuen azalpen handirik
behar izan nori buruz ari zen igartzeko.
— Bai, bera!
Josu ohiko erakusleihoan begira geratu bezain laster, legala baino
metro batzuk atzerago zetorren gizonezko hura seko geldi geratu
zen beste denda baten parean. Atzetik emakumezko bat agertu zen,
eta gizonaren alboan geldituz, hitz batzuk gurutzatu zituzten.
— Atzetik ditu! Oraingoan bai, ziur nago!
Sasian Barna
Xabier Makazaga
— Beharbada ez da ezer — Inesek nahiago zuen bikote arrunt bat bes-
terik ez zela sinetsi.
Erakusleihoaren aurrean minutu batzuk igaro ostean, legalak betiko
bideari ekin zionean, emakumezkoak azkar asko jarraitu zien haren
pausoei.
— Eta orain zer diozu?
— Kasualitate handiegia da, bai — onartu zuen Inesek; Santi baino
lasaiago egonagatik, bere baitan ere artegatasuna leku egiten hasia
zen— . Baina seguruenik beste alarma faltsu bat besterik ez da izango.
Ezkerretan hasten zen ohiko kalean sartu zen Josu. Emakumeak ez
zuen denbora luzerik behar izan karrika bera hartzeko. Hura izan
zen, hain zuzen, gizonak aukeraturiko abagunea beste bien bide-
tik abiatzeko. Alboan inor ez zuela hitz batzuk egin ostean abiatu
ere, eta zeharo nabarmena egin zitzaien soinean ezkutatua zeraman
mikro bati zuzendu zizkiola hitzok.
— Izorra hadi! Atzetik eta atzetik ditu!
Segurtasun-neurrien artean hura zen hartzen zailena. Etxearen "gar-
biketak" edota soinean zituzten gauzenak, adibidez, nekez eman ze-
zakeen arazorik, interpretazio okerren beldur izateko arrazoirik ez
baitzen kasu haietan. Norbait segitua den aztertzea, ordea, zeharo
zaila izaten da, eta hala izanik, ahal bezain ongi egiten saiatzen ziren.
— Badator berriro — oraingoan ere Ines izan zen legala ikusi zuen
lehena.
Josuren urratsetan urrats eginez zahar bat zihoan. Legala geldi gera-
tutakoan gauza bera egin zuen gizon aguretu itxurako hark.
— Badirudi txakur-aukera zabala dutela txakurtegian.
— Gero eta zabalagoa, zoritxarrez.
— Nola da posible txakurrak atzetik izatea? -Santi biziki kezkaturik
zegoen.
— Ez ote du lapurtu ziguten bonba-autoarekin zerikusia?
Hipotesia baztertzeko modukoa iruditu arren, Santiri gogorra egin
zitzaion aukera hura ere han zela onartzea. Berak emandako iritzia
erabat garrantzitsua izan baitzen autoa berreskuratzea erabakitzeko
orduan.
— Lagunek ez ote dute ezer arrarorik entzun eskanerrean?
— Ezetz dirudi.
Halaxe zen, bai: beste bikoteak, eskanerrari adi belarriak erne egona-
gatik, ez zuen ezer susmagarririk entzun.
— Goazen badaezpada, hemen ez dugu-eta ezer egiten — hordiari ar-
doa bezala, Santiri hipotesia burura igotzen ari zitzaion, eta pentsatu
zuen haize freskoak ez ziola batere kalterik egingo.
— Bai, goazen — Ines pentsakor geratu zen une batez— , baina ez ahaz-
tu eman beharreko abisuaz.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
— Ene, bai! -Santik zeharo ahantzia zuen— . Nik esango diot zerbitza-
riari — berarengana hurbildu eta adosturikoa esan zion.
Taldekideek eskanerrean zerbait susmagarria entzun eta deitu izan
balute, Santik utzitako enkargua emango zien zerbitzariak: «Etxera
joan direla esateko eskatu didate». Beste edozein mezuk ere balio
izango zuen, hitzordura agertu ez zirela jakinarazteko modu bat bes-
terik ez baitzen.
— Arazo zaharrak konpondu ahala berriak sortzen zaizkigu — kexatu
zen Santi kafetegitik atera bezain pronto.
— Gaur galanta konpondu dugu behintzat.
XIII
Apirilaren lehen egun hartan Apirileko arraina izeneko eguna ospa-
tzen zen Iparraldean, hots, Hegoaldean izaten den Inu^ente Egunaicen
antzekoa, eta etxeko bikotea irribarretsu zegoen, heltzear ziren bur-
kideei ziri eder bat sartzeko prest.
— Ziur al zaude ez direla konturatuko?
— Zeharo! — Santik are gehiago alaitu zuen begia— . Niri ere itzela sar-
tu zidaten errefuxiatu berritan.
Amua barru-barruraino nola irentsi zuen etorri zitzaion gogora.
Iparraldera iritsi berria zela, goizaldeko ordu bata eta erdietan tele-
bistan saio ezin interesgarriago bat zegoela esan zioten eta, hantxe
egon zen, esnaturik, ordua iritsi arte.
Aparatua piztu zuenean, arrainontzi bat ikusi zuen pantailan.
Ezohiko irudi hura zela-eta harritu egin zen, baina emisioa hasi bi-
tartean jarritako betegarria zelakoan, ordu-erdi pasatxo eman zuen
arraintxoei begira.
Iparraldean, arrainak ikusi bezain laster denek ulertzen zuten nor-
bait harpa jotzen ari zitzaiela. Berak, aldiz, ez zuen Apirileko arraina
delako hari buruzko inongo berririk. Pantailako arrainontzia ikus-
teak ez zion inolako bonbillatxorik piztu kaskoan. Aspertu zenean
telebista itzali, eta tutik ere ulertu gabe oheratu zen. Biharamunean
barre ederrak egin zituzten bere kontura.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Oroitzapenen harira, Plixti eta Plaxtarengana hurreratu zen Santi
eta, janari apur batzuk ontzian bota bitartean, gozotasunez hitz egin
zien.
— Telebistan ateratako haiek ez ziren zuek bezain politak; ez horixe!
— Azken egun hauetan Plaxta pattal samar ikusten dut — Ines ere
arrainontzira hurbildu zen.
— Beharbada Plixtik aspertuta dauka — Santi lehenik Inesi zuzendu
zitzaion; gero arrainari— . Ez zara, ba, ni bezain gogaikarria izango,
ezta?
— Zu bezalakoa balitz, Plaxta munduko arrainik zoriontsuena litza-
teke.
Inesen ezpainek Santirenak bilatu zituzten; bere eskuek, berriz, ha-
ren ipurdia. Baita aurkitu ere. Nahiz eta halakoak, ohiki, biek gehien
maite zuten jolaserako gonbite izaten ziren, taldekideen zain zeude-
nez, musu grinatsu hark ez zuen jarraipenik izan.
Lagunak apartamentuan sartu bezain laster ekin zioten prestaturiko
ziria sartzeari.
— Jakin al duzue? — Inesek hitzei enfasi berezia emanez egin zien
galdera.
— Zer? — harritu ziren iritsi berriak.
— Roldanek espetxetik ihes egin du. Oraintxe bertan entzun dugu
irratian. Flash bat eman dute.
Ziria sartzeko berriki Laos-en atxilotu eta espainiaratu ondoren
kartzelan zegoen Guardia Zibilaren buru ohia aukeratzea ideia ezin
hobea iruditu zitzaien. Hari buruz ordura arte jakindakoak hain si-
nesgaitzak zirenez, beste edozein berri harrigarri guztiz sinesgarria
zatekeen.
— Tipo honek marka guztiak apurtzen ditu. Hilabetea besterik ez
kartzelan, eta ospa! — Santi ihesari buruzko xehetasunak irratian ka-
tetik katera bilatzen zebilenaren itxurak egiten ari zen.
— Helikopteroz alde egin du, ezta? — Anek galdera txantxa kutsuz
egin zuen.
— Bai — Inesi harrituaren begitartea egin zitzaion— . Zuek ere aditu
duzue, ala?
— Ez, baina apirilaren batean maiz gertatzen dira horren antzekoak.
Etxeko bikotea txundituta geratu zen, besteek zirikada nondik zeto-
rren zein erraz igarri zieten ikusirik. Laster jakin zuten, haatik, zer
zela-eta zeuden hain zorrotz.
Anek eta Anjelek beste adarkada dotore baten berri zuten.
Euskaldunon Egunkariak apirileko arrain irudimentsu bat tartekatu
zuen bere orrialdeetan ia jende guztia jokoz kanpo harrapatuz.
Zenbait egun lehenago enkante batean hogeita hamahiru milioi peze-
ta ordaindu zituen ordura arte ezezaguna zen norbaitek, Lei^arragaren
Biblia eskuratzearren. Egunkariak lehen orrialdean zekarrenaren
arabera, eroslea Euskaltzainburua izan zen; hots, Haritxelhar jau-
Sasian Barna
Xabier Makazaga
na. Loto frantziarrean libera mordoxka irabazi, eta diruaren zati bat
hartarako erabili omen zuen.
Efe berri agentziak, amua irentsiz, bere bezero guztiei helarazi zien
ustezko berria, eta egia jakin bezain laster hura zuzendu beharrean
aurkitu zen. Barre galantak egin zituzten Ane eta Anjelek irrati bidez
jakin zutenean.
— Benetan barregarri utzi gaituzue -aitortu zuen Santik-. Behin
pentsatuko ziria sartzea eta Egunkariakoek ez digute, ba, guztia sa-
boteatu!
— Adarra jotzeko aukera hain urria uzten duten lagunek, merezi ote
dute askaririk? — Inesek txokolatez bete zituen lau katilu eder.
— Berriro halakorik egiten badiguzue, hurrengoan txurrorik gabe ge-
ratuko zarete — Santik, txantxetan, txurro bat jarri zion ahoan Aneri.
Une hartan gauzak ongi zihoazen berriro taldean, ekintza arrakastaz
gauzatzeko aukerek nabarmen egin baitzuten gora: saiatzearen saiat-
zez, ekintza burutzeko leku nahiko aproposa atzeman zuten halako
batean. Ezin esan, inola ere, ezaugarri guzti-guztiak aldekoak zitue-
nik, baina nahiko erabilgarria bazen bederen.
Helburuak bonba-autoaren hurbil-hurbilean zertan pasatu izango
ez zuen arren, oso aldendurik ere ez zela ibiliko kalkulatu zuten,
ezkutuak emandako konfiantza zela eta. Horri buruz leku berria eta
antzinakoa berdintsuak zirela esan zitekeen. Aldiz, eta aldez aurretik
igarri bezala, topatu berri zuten toki hartan ez zegoen kablea era-
biliz perpendikulartasuna erdiesteko modurik. Ondorioz, helburua
autoaren parean doi-doi noiz igaroko zen zehatz-mehatz kalkulatzea
zaila gerta zitekeen.
Helburuaren autoa blindatua zenez, erdi-erdian asmatzeak garran-
tzia handia zuen, eta bazekiten hala jokatuz zaila izaten dela halako-
rik lortzea. Aukeran beste modu hoberik ez zuten, haatik, eta zirt
edo zart egiteko tenorea heldua zitzaien, leku egokiagorik ez baitzu-
ten inon topatuko.
Bada, txurro-txokolate beroak dastatu ostean, gai hura jorratzeari
ekin zioten:
— Lekua bera ez da txarra. Kablea hedatzearena, ordea... — hasi zen
Santi.
— Asmatuko dugu modu errazen bat, motel — moztu zion Anek.
Hogeita bat urte lehenago, Carreroren aurkako ekintza gauzatzeko
orduan, etakideek oso irudimentsu jokatu zuten elektrikariz jantzita
susmo oro desbideratzeko, eta beraiek ere irudimenari astindu ede-
rrak eman beharko zizkioten ekintza hura inorentzat deigarri izango
ez zen moduren batean gauzatu ahal izateko.
Hasteko, aurrez aurre zeukaten arazo handi bat gainditzeko: bonba-
autoa bigarren lerroan utzi beharra. Bada, nola konektatu kablea au-
toari? Hori egiteko moduren bat asmatzea ez zen lan erraza izango.
Mirarizko irtenbiderik ez zitzaien agertuko, ziur. Gero eta konben-
tzituago zeuden, ordea, hausnartzen segituz gero, zerbait burura-
tuko zitzaiela. Eta horretan zebiltzan buru-belarri.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
— Ni neu kezkatuen naukana perpendikulartasun ezarena da — Inesek
ekin zion guztien artean korapilatsuena zen gaiari.
— Aukeratu dugun posiziotik ongi ikusten da — lasaitu nahi izan zuen
Anek— . Gainera, Carrerorena ere berdintsu egin zuten.
— Baita kale egindako makina bat ere — zuzendu zion Anjelek.
Arrazoi guztiarekin zuzendu ere. Bista oso engainagarria izaten bai-
ta. Nahiz eta erraz asma daitekeela pentsatu norberak, errealitateak
erakusten zuen perpendikulartasun egokia lortu ezean maizegi huts
egiten zela.
Carreroren aurkako ekintzan noiz sakatu jakiteko seinale moduan
auto bat jarri zuten. Beraien kasuan, autoak bi funtzio bete beharko
zituen batera; lehergailu eta erreferentzia izango zen aldi berean.
Hori bai, oraingo honetan auto blindatua dezente azkarrago igaroko
zen aukeraturiko gunean zehar, eta kale egiteko aukerak biderkatu
egingo ziren.
Aukera hura besterik ez zuten, haatik, eta zalantzak alde batera utziz
ekintza lantzeari ekin zioten. Baita ederki landu ere, eta hurrengo
egunetako eginbeharra finkatu ondoren, aho batez adostu zituzten
bakoitzaren lanak.
XIV
Banan-banan gainditu zituzten egun batzuk lehenago gaindiezinak
ziruditen hainbat oztopo gaizto. Lehenik, bonba-autoa bigarren le-
rroan jarri behar izateak zekartzan eragozpenak menderatuz, kablea
ahalik errazen konektatzearena.
Asmo horrekin, auto bat lapurtu eta toki egokian ongi aparkatua
zuten jadanik. Estolda-aho baten ondoan, hain zuzen, isurbideaz
baliatzea baitzen kablea espaloi azpitik, denen begi-bistatik at, pasa-
tzeko era bakarra.
Horretarako erabili zuten sokatxoa estoldan barrena espaloiaren
beste aldera pasarazteak nahiko lan eman zien. Azkenik, autoa gar-
bitzearen aitzakiaz denbora luzez saiatu ostean, lortu zuten.
Soka fin hura erabiltzeko arrazoiak bi ziren. Lehena, kablea baino
errazago pasa zitekeela. Bigarrena, eta garrantzitsuena, hark nekez
piztuko zuela inoren susmoa estolda barruan utzi behar zuten den-
boran. Kablea hedatu ondoren, sokatxoari lotzea aski izango zen
espaloi azpitik auto barruraino erraz asko eramateko.
Azken unean, bonba-autoa lehendik egoki aparkaturik zutenaren
pare-parean jarri, ahalik eta elkartuen, eta kableen arteko azken ko-
nexioa azkar eta txukun egin ahalko zuten. Helburua iritsi artean
nekez ikusiko zuen han inork ezer arrarorik bertatik bertara eta ongi
begiratuta ez bazen.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Horrenbestez, ekintza egin, egin zezaketen, eta gainera leku berriak
bazuen abantaila nabarmen bat: helburua beti pasatzen zen ber-
tatik... bidaia hura egiten ez zuen aldi bakanetan izan ezik. Lehen
ekintza saioa balekoa izango zenaren ia erabateko ziurtasuna zuten,
beraz.
Desabantaila handi askoa ere bazuen, haatik. Tokia helburuaren
etxetik gertu zegoenez, ez zien inongo aukerarik ematen bere eto-
rreraren abisua jaso eta, lehen bezala, bonba-autoa azken unean
aparkatzeko. Ondorioz, garaiz utzi beharko zuten aukeraturiko le-
kuan eta ondoren ahalik lasaien itxaron.
Hori lehen-lehenik kablea behar bezala hedatzea lortzen bazuten,
jakina, eta hura ez zen batere lan erraza izango, alfer-alferrik jardun
baitzuten kablea egunez hedatzeko aitzakien bila.
Toki hartan elektrikariz mozorrotuta egitea, Carrerroren aurkako
ekintzan bezala, erokeria zatekeen. Azkenean, aho batez erabaki zu-
ten egokiena goizaldera hedatzea izango zela. Eguna argitu eta lan-
gileak mugitzen hasi aurretik.
Lehenik, kablea zabaldu eta sokatxoaren bidez aldez aurretik aparka-
tua zuten autoraino igo. Gero, zortziak baino lehentxeago, bonba-
autoa aparkatu, azken loturak egin eta bakoitza bere lekuan jarri.
Horiek ziren segidan eta ia etenik gabe egin behar zituztenak eta
horretarako, arratsaldean oheratuz, lo ahalik ongien eginda joan be-
harra zegoen.
Iratzargailuak goizeko hiruetan esnatu zituen, eta une hartan Santik
eta Inesek gosaria bukatu berria zuten.
— Oso urduri nago, maitea — aitortu zion Santik eguneko lehen ziga-
rretaren zuztarra hautsontzian itzaliz.
— Lasai, dena ongi aterako da-eta.
— Gehiegi arriskatu beharko dugu.
— Denok dakigu limitetik gertu ibiliko garena, baina egiteko mo-
dukoa da — animatu zuen Inesek.
Etxetik irteteko orduak jo arte bete beharreko lanei errepaso on bat
eman, eta material guztia txukun sailkatzen jardun zuten biek. Isil-
isilik irten ziren apartamentutik.
Autoa gertu aparkaturik zuten. Iheserako ebatsitako bat, hain zuzen,
hautaturiko tokiagatik eta metodoagatik, ekintza gauzatu ostean oi-
nez alde egiteko aukera ez baitzen batere fidagarria.
Hainbeste auto lapurtu behar izateak arrisku-maila igo zuen arren,
lan hura zailtasun berezirik gabe bete izanak, are ausartago sentiarazi
zituen azken arazoei aurre egiteko.
Esperientziaz zekiten, gainera, arrisku handienekoak ziruditen ze-
reginen ondorioz gutxitan izaten zirela atxiloketak. Txikikeriaz har-
turiko hamaika xehetasun gaizki lotuen ondorioz, aldiz, urtea joan
urtea etorri erorketa itzelak gertatu ohi ziren.
Beste bikotea zain zuten bidean. Biak autoan sartu eta elkar agurtu
ahala hasi zen Santi bateratzaile lanetan.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
— Eman diezaiogun errepaso orokor bat egin beharrekoari.
— Buruz dakigu den-dena eta! — kexatu zen Ane.
— Ba, hamaikagarren aldiz bada ere, errepikatzea hobe.
Santi beti bezain zorrotz zebilen isilpeko lanari zegokionez. Gainera,
kablea hedatzen esperientzia pixka bat zuen bakarra bera zen, ha-
mabost-hogei urte lehenago hala egiten baitziren antzeko ekintzak
baliabide elektroniko egokien faltan.
Eskarmentu apur hura militantzia hasi berritako ekintza batera mu-
gatzen zen. Bide estu samar batetik pasatu ohi ziren guardia zibilen
land-rover pare baten aurkakoa, hain zuzen.
Lehergai eta metrailaz beteriko lapikoa bide ertzean jarri, berrehun
metroko kablea haiek pasatzean karga leherrarazteko baldintza ego-
kiak betetzen zituen toki bateraino zabaldu eta, dena ederki kamu-
flatu ostean, han igaro zituzten taldekoek txandaka hiru egun luze
zain... sekulako euritea bota, eta karga zeharo hondatu zuen arte.
Eta ez bakarrik hondatu, baita ageri askoan utzi ere. Ez ziren ausartu
dena kentzera eta, berria Guardia Zibilaren belarritaraino iristeare-
kin batera, ekintza betirako zapuztu zitzaien.
Oraingoan ez zuten halako arriskurik. Orduan ez zuten oso handi
bat bai, ordea. Alde galanta baitzegoen ia trafikorik igarotzen ez zen
bide erdi galdu baten ertzean kablea hedatzetik halako hiri handi
batean egitera. Toki oso egokia aukeratu bazuten ere, ezin saihestu
etxe batzuen bistan lan egin behar izatea. Eta biztanleren batek iku-
siko balitu...
Espainolak ez ziren, dena den, frantsesak bezain zaleak edozein ton-
takeriagatik poliziei deitzeko orduan. Hori zen bederen haien iritzia,
eta lana onik burutzea espero zuten.
Ekintza-lekura iritsi bezain laster, aldez aurretik pausoz pauso anto-
laturikoa abian jartzeari ekin zioten:
— Beldurrik gabe piztu eta eten argiak, e! — Santik azken aipamen urdu-
ria luzatu zion Inesi. Honek auto barruan eskanerrari adi geratu behar
zuen eta, alarmarik balego, besteei modu horretan ohartarazi.
— Argi guztiak itzalita daude. Primeran! -Ane beraien lana ikus ze-
zaketen biztanleen etxe barnetako argiez ari zen oraingoan.
Anjelek, Inesen moduan, eskaner bat zeraman soinean, eta hari adi-
na inguruei kasu berezia egiteaz gain, aldenduago aparkatuta utzi
berria zuten autoaren argiei so egotea zen bere lana.
Anek eta Santik zuten, beraz, kablea hedatu eta kamuflatzearen ar-
dura. Horretarako, lotu beharreko bi puntuen arteko ibilbidea zatiz
zati aldez aurretik ederki aztertua zuten, kablea zeharo estaltzea ezi-
nezko izanik, behinik behin ahalik eta arreta gutxien piztu zezan.
Kablea estoldaren irteeran utziriko sokatxo muturrarekin lotzearena
azken unerako uztekotan geratu ziren. Gero, jadanik ongi aparkatua
zuten autoraino isurbidean barrena igoteea erabat erraza izango zen.
— Ea ahalik azkarren egiten dugun — Santik beti zuen prest bere ohiko
"aholku" haietako bat.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
— Baietz ordu laurdenean! — baita Anek ere bere baikortasun alai hura.
Harturiko neurriekin nekez egingo zitzaien behintzat korapilorik,
kablea txukun asko bildua baitzuten txirrika egoki batean, eta berta-
tik askatzea lan erraz eta segurua zen.
Gauaren estalpea taldekoen lagun, gertuko etxeetakoei ezinezko
izango zitzaien zertan ziharduten zehaztea. Zerbait arraroan zebilt-
zala antzematea askoz ere errazagoa zen, eta hari zioten beldur.
Estoldan ipinitako sokatxoaren ondotik hasi zuten hedaketa. Kablea
ongi ezkutatzeko ordubete luzea ere aski izango ez zenez, emaitza
duina lortzearekin konformatzekotan geratu ziren, eta arazo berezi-
rik gabe zatiz zati helmugarantz hurbilduz, hogei minutu eskasen
buruan ia bukaturik zuten.
Bat-batean, Inesek auto barrutik piztu eta etendako argiak ikusi zi-
tuen Anjelek eta bere ahots urduriak gaua urratu zuen:
— Ospa! Ospa! Ospa!
— Ez da posible! — etsipenak koska egin zion Aneri.
— Dena jaso beharra dago!
Halakorik gertatzea aukera urruna baino gehiago zenez, ongi loturik
zuten egin beharrekoa:
Ahal bazen, dena garbi uzteari garrantzi berezia eman zioten. Kablea
eta beste edozer susmagarria utziz gero, hobe izango baitzuten ekin-
tzaz ahaztea, poliziek saioa igarri, eta segurtasun-neurriak izugarri
zorroztuko baitzituzten. Arrastorik utzi ezean, aldiz, egitasmoarekin
nahiko lasai jarraitzeko moduan izango zirelakoan zeuden.
Aspiradora eta antzekoek duten sistema erabiltzea iruditu zitzaien
egokiena. Botoi bati sakatu, beraien kasuan bi seguru kendu — istri-
puz ken ez zedin jarri zioten ziurtasun bikoitza-, eta ziztu bizian
etorri zen kable guztia hogei minutu lehenago txirrikan zegoen po-
sizio berera.
Ines besteak zeuden tokirantz hurbildu zen autoarekin, eta berehala
egon ziren denak alde egiteko prest. Laurak barruan izan ahala eman
zituen argibideak:
— Jende susmagarria dagoela-eta, patruila bati hona etortzeko agin-
dua eman diote.
— Ziur al zaude gutaz ari direla? — Anjelek ez zuen deus entzun bere
eskanerrean eta, lana txukun asko egin zutela irizten zionez, sines-
gaitza zitzaion inork deitu izana.
— Gugandik oso gertu beste jende susmagarririk ez badabil behint-
zat, bai.
Eskanerrean entzundakoak ez zion zalantzari inongo zirrikiturik uz-
ten. Une hartan bertan patruila bat beraiengandik oso hurbil izan
zitekeen, eta lauek zituzten armak prest.
Ederki zekiten ezusteko tiroketa batean katigatuak geratuz gero, ne-
kez irtengo zirela guztiz onik. Eta beraien artean zauritu bakar bat
egotea aski izan zitekeen dena pikutara joateko.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Auskalo zenbat adrenalina isuri zuten ondorengo minutu pare
bukaezin haietan. Haien ahoetatik ez zen hitz bakar bat gehiago ir-
ten bertatik ongi urrundu arte. Orduan, lehen uneko tentsio ika-
ragarria baretzen joan zen, eta pixkanaka denak lasaitu egin ziren.
Patruilak ez zuen han deus aurkituko eta lau etakideek laster gozatu
ahalko zuten Inesek alokaturiko apartamentuaren babesaz.
— Bihar edo etzi saia gaitezke berriro — bota zuen Anjelek beraien
buruak arriskutik guztiz at sentitu bezain laster.
— Ez al duzu gaurkoarekin nahikoa izan! — haserretu zitzaion Santi.
— Eztabaida antzuetan nahasi ordez, hobe eskanerrari adi egotea, ez?
Inesen aipamenak errotik moztu zuen liskar hasiera hura, berehala
ohartu baitziren etxean izan arte zeharo lekuz kanpo zegoela ezta-
baida oro.
Ekintza saioa prestatzen ari ziren tokira bidalitako patruilak zen-
tralarekin zein frekuentziatan ziharduen jakin arren, hobe zuten,
badaezpada ere, bigarren eskanerrean beste frekuentzia guztiak ere
zaintzea, eta hura Anjelen lana zen.
Ordu laurden baten buruan entzun zuen Inesek denek entzun nahi
zutena. Jende susmagarri haren arrastorik ez zegoela-eta, handik
alde egiteko patruilak luzatutako baimen-eskaera. Eta hura onart-
zearekin, patruilari alde egiteko onespena emateaz gain, taldekoei
ekintzarekin jarraitzeko esperantza berria ere eman zien zentralak.
XV
Asteburuetatik kanpo denak apartamentuan oso gutxitan elkartzen
baziren ere, inork ez zuen zalantza izpirik egin ostegun buruzuri
hartan laurak bertan izatearen egokitasunaz. Bezperako ekintzak
hori eta gehiago merezi zuela iritzi zioten aho batez.
Ohi bezala, apartamentuan irratia piztua zegoen. Ez irratia soilik,
ordea. Albistearen garrantzia zela-eta, telebista ere jarria zuten aha-
lik eta berri gehien entzun asmoz.
Gehienetan, irratiaren zarata besterik ez zen aditzen. Bezperako
ekintzarekin zerikusirik ez zuenetan telebistari bolumena kentzen
baitzioten, irudiek berriro haiei interesatzen zitzaien albisteari buruz
ari zela erakutsi arte.
Bi aparatuetako batek ekintzari loturiko edozein gai ukitzen hasi
ahala, bere alboan zituen laurak. Biak hari buruz batera ari zirenean,
berriz, banatu egiten ziren biei adi egoteko.
Egunkari guzti-guztiak erosi zituzten, gainera, eta baita ederki mia-
tu ere Aznarren kontrako atentatuaren inguruan emandako edozein
xehetasunen bila. Han zeuden denak egongelan barreiaturik, seku-
lako anabasan, interesatzen zitzaizkien orrietan irekiak.
Laster espainiar gobernuburu izatera helduko zen PPko presidentea
argazkietan irribarretsu agertzen bazen ere, bibote haren azpian na-
bari zitzaion sustoaren handia.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Eragindako lurrikara begi-bistakoa izanik, beraien baitan hasieran
uzkur pizturiko poza pixkanaka handituz joan zen, eta azkenerako
iruditu zitzaien Carreroren aurkako ekintzak espainiar agintarien es-
kema oro apurtzea lortu zuen gisara, bezperakoak ere ia baldintza
guztiak bete zituela antzeko eragina izateko.
— Horren blindaje ona izan ez balu, jai zuen! — argazkiak eta tele-
bistako irudiak behin eta berriro aztertu ostean, Anjelek blindajeari
leporatu zion ekintzak huts egitearen errua.
Santik, bere aldetik, helburuarekiko perpendikulartasun ezari egotzi
zion hutsegitea. Bere iritziz, ekintza burutu zuten etakideek beraien
antzeko arazoak izan zituzten, seguruenik, eta karga aktibatzerakoan
nahiko posizio makurrarekin konformatu behar izan zuten. Handik
ez zitzaien batere erraza izan bete-betean asmatzea. Autoa azkar
samar badoa, segundo batean hogei bat metroko bidea egiten baitu.
Beraiek arazo berbera zuten: perpendikulartasunaz ezin baliatuz, pa-
re-parean noiz pasatuko zen kalkulatzeko zailtasuna. Nolanahi ere,
aukera hobearen faltan, horrela saiatzekotan ziren, eta Santi ziur zen
Aznarren aurkako ekintza burutu berri zutenek ere gauza bera egin
zutena.
— Ez al da pasatu bonba-autotik urrunegi? — Anek horretan ikusten
zuen hutsaren arrazoi nagusia: distantzian.
Ekintza burutu zutenei bonba-autoa bigarren lerroan uztea ezi-
nezkoa egin zitzaielakoan zegoen. Arrisku handiegia zelako segu-
ruenik.
— Bai, hala dirudi — nahiz eta argazkiak nahasgarriak izan zitezkeen,
Santi bat zetorren karga lehertzerakoan helburua urrunegi egon zi-
tekeenaren susmoan.
— Hori ere izan daiteke arrazoietako bat, bai — onartu zuen Anjelek.
Aurreko goizaldeko sustoaren ondoren, beraien artean eztabaida
bizia izan zen egin beharrekoaz eta bezperako ekintzak hura baz-
tertzera bultzatu bazituen ere, sakoneko arazoak bere horretan zi-
rauenez, han agertu zen berriro gaia.
— Guk ere lortuko dugu eta hutsik gabe gainera! — Anek indar berezia
eman zien bere hitzei.
— Sekulakoa izango zen une honetan egitea! — Anjel ere zeharo ani-
maturik zegoen.
— Noski, baina are segurtasun-neurri zorrotzagoak har ditzakete
orain — Ines neurriz kanpoko euforia hura baretzen saiatu zen.
— Gainera, lehengoan gertaturikoa orain ekintza saio batekin lotu
dezakete — gehitu zuen Santik.
Bere ustez, antzeko ekintza bat gertatu izanak bi ondorio zekart-
zan beraientzat. Bata guztiz baikorra: beren buruengan konfiantza
handia ematea. Bestea, ordea, ezkorra: praktikan zaildu egingo zuen
ekintza onik burutzea. Eta bi faktore horien nahasketa esku artean
lehertuko zitzaien beldur zen; alegia, gehiegizko konfiantzaz itsutu-
rik arrisku-muga gaindituko zuten beldur.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Eskapadaren ondorengo egun haietan jarraipen zehatza egin zioten
hedabide zein eskanerrak ziotenari. Aipamen ñimiñoena ere ez zen
egon ekintza saioarekin lotzeko modukoa. Bazekiten, gainera, poli-
ziek egunero jasotako ehunka deien artean segidarik gabeak hainbes-
te izanik, normalena deus ez gertatzea zela, baina. . . Santirengan be-
deren zalantzak bazuen ostatu.
— Lehengo eguneko patruila arrunt hark ezer aurkitu ez bazuen ere,
orain txakur prestatuagoek...
— Baita zera ere! — moztu zion Anjelek— . Alde horretatik ez dago
arriskurik.
— Baina neurri zorrotzagoen aldetik bai — Inesek arazo nagusirantz
gidatu zuen eztabaida.
— Ba, hartzen badituzte ohartuko gara, eta ezin bada ezin da, e!
— Anek oso keinu adierazkorra egin zuen Santiri begira.
Azkenean, denak bat etorri ziren. Gau hartan erabilitako autoa baz-
tertu, badaezpada ere, eta bere ordez beste bat lapurtuko zuten.
Horrez gain, ongi begiratu beharra zegoen segurtasun-neurrietan
aldaketarik balego, ezustean harrapa ez zitzan, eta horren arabera
erabaki.
Ondoko egunetan egin beharreko lanen banaketa bukatzerako afalt-
zeko ordua gainean zuten. Arrautza frijituak eta aldez aurretik aton-
duriko tomate-saltsa izan zituzten mahai gainean; baita gazta sorta
ederra ere, frantziar Estatuko ohiturei jarraikiz.
Aste pare bat lehenago, Aberri Egunaren bezperetan, ELAk eta
LABek batera plazaraturiko komunikatua zela-eta, pozteko arra-
zoiak ez ziren hutsaren hurrengoak eta horretaz hitz egin zuten afa-
lostean:
- Berebiziko garrantzia du -nabarmendu zuen Santik.
- Garrantzia bai, baina ez hainbestekoa — zuzendu zion Anek.
- ELAkoak fidagarriagoak balira... -Anjelek ere, Santik ez bezala,
nahiko mesfidati hartu zuen berria.
- Balira eta balitz elkarrekin dabiltz! -Inesen hitz-jokoa.
Bazuen, bai, garrantzia; eta handia. Halakorik ez zen aspaldian gerta-
tu eta abertzaleen arteko batasunaren bidea ireki zezakeen. Betidanik
amesturiko elkarlan horretaz hitz egiteko parada ezin hobea eskaini
zien.
— Bien artean gehiengo sindikala dute. Gehiengo politikoa ere abert-
zalea da. Elkar hartuko bagenu. . . — Santiren begirada ameslaria oso
adierazgarria izan zen.
— "Bagenu"rentzat ez al duzu hitz-jokorik ezagutzen, Ines?
-Ez.
- Ba, tori bat: bagenu eta bagina, alferreko ahalegina!
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Ez ziren, ez, garairik onenak elkar hartzeari buruz baikor izateko,
abertzaleen arteko zatiketa inoiz baino handiagoa baitzen. "Hiltzaile"
alde batetik; "saldua" bestetik. . . elkarri botatzen zizkiotenak gero
eta larriagoak izanik, bazirudien ez zuela atzera bueltarik.
Gaiari gogoz heldu zioten eta Santik argi eta garbi azaldu zuen bere
kezka borroka armatuak abertzaleen arteko elkar hartzeari jartzen
zizkion oztopoei buruz.
Horren harira, taldekideek galdera ugari jarri zituzten mahai gai-
nean: borroka armaturik gabe, nola egin aurrera, ordea? Nola lortu
espainiar zein frantziar Estatuek euskaldunok erabakitakoa onar ze-
zaten? Desobedientzia zibilaren bidez? Zer egiteko eta arriskatzeko
prest zeuden borroka armatua hain gogor gaitzesten zutenek aurre-
ra egiteko?
Eta han jardun zuten gaia jorratzen Ane eta Anjeli alde egiteko or-
dua heldu zitzaien arte. Haiek joan orduko, intimitate-gosez zegoen
Ines arrainontzira hurbildu zen.
— Zoriontsuak ote dira Plixti eta Plaxta? -galdegin zion Santiri.
— Alai ikusten ditut nik — bi arraintxoak kiribilak egiten ari ziren or-
duan ere.
— Hain leku txiki eta estuan? — Inesek gehiago zehaztu zuen bere
galdera.
— Ez dute besterik ezagutu — are gehiago hurbildu ziren biak arrai-
nontzira— . Gainera oso "guraso" jatorrak egokitu zaizkie. Ez al da
egia, Plixti? — bere kutuna zuen arra, Inesen begikoa emea zen bitar-
tean.
— Batzuetan gure seme-alabatxoak balira bezala sentitzen ditut, bai
— aitortu zion Inesek.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
XVI
Aznarren kontrako ekintzak ederki astindu zituen bazterrak.
Egunetan hitz egin zen hari buruz, eta laster hartu zuen ETA erakun-
deak bere gain, bide batez Alternatiba Demokratikoa plazaratuz.
Lau etakideak jakitun ziren erakundearen asmoaz KAS alternatiba
gaurkotzeari buruz, mezulariaren bidez jaso berria baitzuten gaia jo-
rratzen zuen lan bat. Franco hil berri zela plazaraturiko alternatiba
taktiko hura behin bakarrik egokitu baitzen, bi urte geroago, 1978ko
urtarrilean. Geroztik, hamazazpi urte luzez, ukitu ere ez zen egin,
eta hura gaurkotzea premiazkoa iritziz, oso garrantzitsutzat zeuka-
ten pauso hura zuzen eta tentuz ematea. Nola, ordea?
Pozik hartu zuten, horregatik, halako proposamen zehatz eta irekia
zabaldu izana: bi negoziazio-marko. Bata ETA erakundea eta es-
painiar Estatuaren artekoa, Autodeterminazio eskubidea ezagutua
izan zedin. Bestea euskal herritar guztiei zegokiena, mugarik gabeko
prozesu demokratikoari ekiteko.
Goiz hartan Ines eta Santik luzaz jardun zuten Alternatiba Demokratiko
hari buruz, eta egongelako sofan eserita beste bien zain jarri zire-
nean, Josu legalaren gaiari heldu zioten. Poliziek legalari egindako ja-
rraipenaz ohartu zirenetik hilabete luzea joana zen, eta berririk gabe
jarraitzen zuten hari buruz.
— Ohartu ote da atzetik dituela? — Inesek hala espero zuen.
- Ez dut uste.
— Zerbait oker doala ohartu behar du behintzat.
Jarraipenaz jabetu zirenean, biek oso iritzi ezberdina eman zuten ha-
ren atzean egon zitekeen arrazoiaz. Inesen aburuz Josu ezker abert-
zaleko kidea zelako zelatatu zuten, badaezpada. Alokaturiko estudio
batean bizi zen estudiante tunantea izanik are arrazoi handiagoare-
kin. Santik, ordea, oso bestelako iritzia zuen hasieran. Haren ustez
ez baitzegoen arrazoirik legala susmopean izateko.
— Ziur al zaude txakurren begietara Josu euskaldun ikasle arrunta
besterik ez dela? — galdegin zion Inesek orduko hartan.
— Ezker abertzaleko antolakundetan militatu gabea dela ziurtatu zi-
dan.
— Eta inoiz ez al dio preso bati bisita egin, edo idatzi, edo...
— Kontxo! Horrela hasiz gero, milaka laguni egin beharko zioten
jarraipena.
Euskal Herritik kanpo, espainiar Estatuan zehar zebiltzanak ez zi-
ren, ordea, hainbeste. Haiek noizik eta behin zelatatzea ez zen ho-
rrenbesteko lana. Aldian behin ezusteko on bat jasotzekotan merezi
zielakoan zegoen Ines.
— Bere etxea erabili ez badugu, oso garbi ez dagoenaren seinale, ez?
— bota zion Santiri azken argudio gisa.
Erakundeari ez baitzitzaion iruditu Josu horretarako behar adina
garbi zegoenik. Bere etxean taldeko lagunak edukitzeko oso garbi
Sasian Barna
Xabier Makazaga
behar zuen, eta ez zen hura kasua. Laguntza emateko adina bai, bai-
na ez gehiago, unibertsitatean ikasle izatea ez baitzen estalki egokia.
Azkenean Santik onartu behar izan zuen Inesek emandakoak zirela
arrazoi sendoenak, eta itxura guztien arabera orduko hura badaezpa-
dako zelatatzea izan zitekeela.
Hilabete luzez makina bat buelta eman zioten gaiari, eta egun hartan
ere hipotesiekin gora eta behera jarraitzen zuten:
— Txakurrak beharbada ez ziren ohartu isilpeko hitzordu bat zela
— argudiatu zuen Inesek.
— Zerbait arrarotan zebilela antzemango zioten behintzat, eta zela-
tatzearekin segitzeko nahikoa motibo bazegoela. Ziur telefono ent-
zuketak zorroztu dituztela.
— Seguruenik ondorengo hitzorduetara ere jarraitu diote, bai.
Hitzordu batek kale eginez gero, beste bat izaten zuten aldez aurre-
tik finkatua astebete geroago, eta bigarren hark ere huts egiten zuen
aldietarako hiru astean behin errepikatzekotan geratu ziren.
Horrez gain, telefonoa ere erabil zezaketen hariari berriro eusteko.
Hori bai, erabiltzekotan oso tentuz egiten zuten. Adibidez, egunean
bertan presazko hitzordu bat finkatzeko modua hitzartua zeuka-
ten: telefono kabina batetik deitu eta, era zehatz batean, "Damaso"
izeneko norbaitekin hitz egin nahia adierazi. Josuk aski zuen han
"Damaso"rik ez zela bizi erantzutearekin.
Halako deiak edozeinek jaso ahal zituen, eta telefonoa kontrolpean
izanda ere, poliziek nekez hartuko zioten susmo txarrik. Nahikoa
zen "Damaso" bezalako izen arraro samarra aukeratzea, antzeko be-
netako dei batekin nahasketarik gerta ez zedin.
Jarraipenaren balizkoari ez zioten aldez aurretik behar adina kontu
egin, eta ez zeukaten Josu ohartarazteko modu segururik. Maldizio
ederrak bota zituzten horren kontura, berehala ohartu baitziren
erremedio erraza zuela balizko hark: horretarako beste izen arraro
samar bat aukeratu izan balute, poliziak ez ziren ezertaz jabetuko,
eta Josuk ospa egiteko arazorik ez zukeen izango normalean.
— Eta deituko bagenio? — proposatu zuen bat-batean Inesek.
— Ezta pentsatu ere! — Santiri ez zitzaion proposamena batere gus-
tatu.
— Ba, horrela uztea ere.... Josu erabiltzen ari garela iruditzen zait.
"Erabiltze" horri nahi adina kakotx jarri, baina erabili azken ba-
tean.
— Ez pentsa nik ere batzuetan sentsazio gaizto hori ez dudanik.
Soluzio onena hori da, ordea.
— Josuk ihes egitea lortuko balu, hori bai primerako soluzioa.
Poliziak atzetik zituela konturatu ahala Josuri telefonoz deitu ez deitu
zalantzan izan ostean, baztertu egin zuten aukera hura arriskutsuegia
irudituz, baina hilabete luze haren buruan halako dei batek zekarren
arriskua baretu zelakoan, Inesek arrazoi sendoak jarri zituen mahai
Sasian Barna
Xabier Makazaga
gainean deitzearen alde, haren ustez oso garrantzitsua baitzen lega-
lak arriskuaz jabetu eta hanka egin zezan.
Santik are sendoagotzat zituen, ordea, deitzearen kontrako bere
arrazoiak, zeharo seguru baitzegoen poliziek taldea harrapatzeko
amu gisa erabili nahi zutela legala. Taldekoek legalarekin harremane-
tan jarri zain zeudela hura ongi baino hobeto kontrolatuz; eta haren
telefonoa are hobekiago.
Horrenbestez, deituko baliote hanka egitea lortuko zuenik batere
segurua ez izateaz gain, poliziek berehala jakingo zuketen nondik
egina izan zen deia. Eta hiritik bertatik egindakoa izateak oso infor-
mazio baliotsua emango zien: taldea bertan zen.
Inesek ontzat eman zuen argudio hura, nabarmena baitzen balizko
hitzordu haietara inor agertzeke eta deirik gabe poliziek ez zutela
inolaz ere taldea jada bertan zegoenaren susmorik hartuko, eta hori
izugarri komeni zitzaiela. Hala ere, iruditu zitzaion bazegoela beste
aukerarik:
— Eta zeharka abisatuko bagenio? — proposatu zion Santiri.
- Nola zeharka?
— Txakurrak ez ohartzeko moduan — zehaztu zuen Inesek bere pro-
posamena.
Eta baita hura lortzeko mahai gainean zenbait aukera jarri ere. Haren
iritziz poliziei ziria sartzeko modukoak omen ziren formula haietatik
bat berak ez zuen, ordea, Santiren onespenik jaso.
Tentagarrien egin zitzaionari ere berehala egotzi zion akats nabar-
mena: poliziak lehen unean ohartu ez, eta Josuk ospa egitea lortzen
bazuen, dei guztiak zehatz-mehatz aztertuko zituzten, eta halabeha-
rrez ohartu.
Santik bereari eutsi zion, beraz: hobe zuten deitu gabe jarraitzea.
Poliziak alfer-alferrik ibiliko ziren legala zelatatzen, eta bitartean be-
raiek lasaiago burutu zezaketen ekintza.
Ines ez zegoen batere konbentzituta hala jokatzearen egokitasunaz,
eta Santik halako batean amore emango zuelakoan, han jarraitu zuen
tematurik zeharka abisatzeko formula berriak proposatuz.
Eta beharbada azkenean lortuko zukeen, telefonoaren txirrinak ez-
tabaida eten ez balu. Erabat eten ere, Anjelen deia inoiz ahazten ez
diren horietakoa izan baitzen: poliziak atzetik zituzten.
Zur eta lur geratu zen Ines burkidearen azalpen urduriak entzutean.
Anjelek zioenez, ez zuten zalantza izpirik jarraipenaz. Momentuz
iskin egin zietelakoan zeuden arren, oso argi zeukaten ospa egin be-
harra zegoela. Berak eta Anek bai bederen.
Beraiei ere lehenbailehen hanka egitea gomendatu zien, eta Josuri
deitzea, horretarako bera baino egokiagoak zirelakoan. Azalpen ge-
hiago ematea alferrikakoa zela esanez, "zorte on!" hunkitu batez
agurtu zen.
Halakorik ez zuten espero. Han zebiltzan legala gora eta legala be-
hera... eta beste bikotea izan ataka larrian aurkitzen zena. Zer esanik
ez poliziak haien atzetik bazebiltzan arrisku itzela zegoena. Zirt edo
zart erabaki beharra zuten.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
— Ziur ditxosozko garaje horregatik dela. Esan nizuen! — bota zuen
Santik haserre.
Inesi ez zitzaion batere gustatu purrustada hura, baina une hartan
egin zezaketen azkena ika-mikan hastea zelakoan, beste gai batera
jo zuen.
— Alde egin aurretik, etxea hatz markez garbitu beharko dugu, ez?
— Ez daukagu minutu bat bera galtzerik. Armak eta paperak hartu,
eta ospa!
Santik bazekien, esperientziak eman ohi duen eskarmentuari esker
jakin ere, halakoetan segundo bakoitza erabakigarria izaten dela, eta
ez zion utzi inongo zirrikiturik zorte txarrari. Berehala hartu zuten
kalerako bidea.
Lau pareta itogarri haiek atzean utziaz, hirian murgiltzearekin, la-
saiago sentitu ziren. Nahiz eta arriskua hor zebilen oraindik, putreak
bezala haien buru gainean bueltaka, kalean askoz ere aukera zabala-
goa zuten bederen onik irteteko.
Ez zioten eztabaidatzeari ekin Josuri deitu edo ez. Azken orduko
berri latzak zirela-eta, zeharo argi zeukaten biak: burkidea jakinaren
gainean jarri beharra zegoen ospa egin zezan.
— Leku seguruan izan ahala deituko diogu — proposatu zuen Santik.
— Zenbat eta azkarrago, hobe — ohartarazi zion Inesek.
Eztabaida labur baten buruan, Josuk lehenbailehen hanka egitea oso
garrantzitsua zela onartu eta hiritik bertatik deitzea erabaki zuten.
Hori bai, zeharka abisatzeko Inesek proposatu berri zituen formula
haietako bat erabiltzeaz gain, segurtasun neurri ahalik eta zorrotze-
nak hartuz.
Ez baitzuten ahazteko moduan zazpi urte eta erdi lehenago etakide
bati gertatua. Guardia zibilek bazekiten eguerdiko ordu batean la-
guntzaile bati deitu behar ziona, eta eskualde bateko telefono-kabina
guztiak kontrolpean izan zituzten.
Ordu inguru hartan kabinetatik deitu zutenek sekula ahazten ez di-
ren horietako sustoa jaso zuten bat-batean pistoladun mordoa gai-
nera etorri zitzaizkienean. Eta etakideak sustoaren ostean tortura
latzak ere bai.
Telefono-kabinak saihestekotan, haatik, tabernaren batetik deitu be-
harko zioten, eta hura ere ez zen batere aukera ona. Zer egin, beraz?
Etxetik aldendu bitartean, azkenik, kabinaren aukera hobetsi zuten.
Baita deia nork egingo zion ere: Santik.
Xehetasun guztiak lotu bitartean, halako deiak egiteko egokitzat
zeukaten telefono-kabina baten gertutik pasatu ziren ingurua 20-
rrotz aztertuz. Ezer susmagarririk ez zuten sumatu. Santi, orduan,
bakarrik bueltatu eta kabinara sartu zen.
Hariaren beste aldean emakume baten ahotsa entzun zuen bere
deiari erantzunez. Urduri ipini zen.
— Josurekin hitz egin nahi dut.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
— Dutxan dago — erantzun zion hark— . Noren partez dela esan behar
diot?
Deia ahalik eta gutxien luzatzea erabakia zuten, eta egoera hura oso
susmagarria egin zitzaion. Ederki zekien zein izaten zen polizien
jokaera halakoetan: deia ahalik eta gehien luzatu, eta aukera izanez
gero, atxilotuari torturapean telefonoz erantzun arazi haren taldeki-
deak harrapatzeko. Eta baita harrapatu ere behin baino gehiagotan.
Segurtasun neurri egokiei esker ihes egindakoak zituen gehienbat
gogoan. Hala nola, bizpahiru urte lehenago atxiloturiko etakide ba-
ten kasua. Torturapean muga-pasoa trenez egin zuela aitortu behar
izan zuena, hain zuzen. Hura erauzi zioten bezala, taldekide baten
telefono deiari erantzun araztea ere lortu baitzuten poliziek. Alfer-
alferrik, ordea, aldez aurretik ados jarriak baitziren eman beharreko
erantzun zehatz bati buruz, eta hariaren beste aldekoa erraz jabetu
zen egoeraz.
Beraiek ez zuten adostua antzeko trikimailurik, eta gainera "dutxan"
omen zegoen. Nor ote zen emakume hura? Zer esan behar zion?
Ondorio bakarra atera zuen argi: "dutxatik" irten zain egotea eroke-
ria zatekeela.
— Pako naiz. Har dezala dutxa lasai, geroxeago pasako naiz etxetik-
eta — nahiz eta hankak dardarka izan, Santiri ez zitzaion urdurita-
sunik nabari ahotsean.
— Baina...
Pako zela esatea aldez aurretik pentsatua zuen, izen hura eman bai-
tzion Josuri bere kontaktua zenean. Gainerakoa inprobisazio hutsean
joan zitzaion. Deia berehala moztearena ere bai, emakumearen «bai-
na...» harritua airean geratu baitzen.
Hortik aurrerakoan Santik gidoiari jarraitu zion, eta Inesengana itzu-
li zen bertatik lehenbailehen ospa egiteko. Santiren azalpen urduriak
entzun orduko eman zuen hark bere iritzia.
— Ez ote zen hobe Josuri esan beharrekoa emakumeari esatea?
— Eta txakurra bada?
— Eta ez bada?
Ez zegoen, ez, batere garbi Santik hala jokatuz asmatu ote zuen edo
ez. Hariaren bestaldekoa polizia bazen, ezingo zuen ondorio argirik
atera dei hartatik, eta hori primeran zetorkien. Bazitekeen, haatik,
polizia ez izatea, eta orduan Josu izango zen kaltea nozituko zue-
na: dei haren zioak zeharo ihes egingo zionez, nekez jabetuko zen
egoeraren larriaz.
— Deituko al diogu berriro? — proposatu zuen Inesek.
— Ezta pentsatu ere! Leku seguruan izan arte, hobe dugu gehiago ez
arriskatzea.
— Ba, Euskal Herrira iritsi bezain pronto orduan.
Bazuten, bai, arrazoirik hiritik lehenbailehen ospa egiteko. Gaua se-
guru non igaro ez zeukaten, eta hotelen batera joatea ez zitzaien
batere irtenbide ona iruditu. Egoera hartan poliziek kontrolpean
izango zituzten den-denak.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Nok ihes egin, ordea? Autoz ezta pentsatu ere, zeren eta, kontrolen
batean erortzeko beldurra zela eta, halako eskapadetarako autoek ez
baitzieten behar adina konfiantza ematen.
Trenaren aukera ere alboratzeko modukoa iruditu zitzaien. Bai be-
hintzat bidearen lehen zatia egiteko, tren-geltoki handiak poliziez
josiak egoten baitziren, eta une hartan bidaia luzeak zeharo kontrol-
pean irudikatzen zituzten.
Euskal Herrira arteko ihesaldia zatika egitea erabaki zuten, beraz, eta
lehen zati arriskutsu hartarako autobusaz baliatzea. Hurrengo zatia
trenez burutu zezaketen, eta gero gerokoak.
Bide bazterreko geltoki txiki batean igo ziren autobusera. Ederki
beteta zihoan, eta horrek are konfiantza handiagoa eman zien.
Kontrolen bat pasatu behar baldin bazuten, seguruenik ez ziren ja-
rriko hainbeste jende banan-banan miatzen.
Esperantza horri eutsiz ekin zieten ondorengo kilometro labur be-
zain arriskutsuei, burkideak etengabe gogoan: non izango ote ziren
Ane eta Anjel? Beraiek bezala ospa egiteko zorian, edo polizien at-
zaparretan ordurako? Eta Josu?
Harturiko segurtasun-neurri zorrotzei esker bazitekeen denak onik
irtetea. Torturen ondorioz atxiloketa-kate luzea jadanik martxan iza-
tea ere bai, ordea.
Epilogoa
Ines eta Josuk hamar urte luze zeramaten elkarrekin izan gabe isilpe-
ko hitzordu hartan elkartu zirenean eta jakin-minez gainezka zeuden
biak.
— Zer moduz zabiltzate? — Josu izan zen hitz egiten lehena, elkarri
emaniko besarkada berotik askatu ahala.
— Ni oso ondo, eta alaba zer esanik ez — alai erantzun zion Inesek.
Alde ederra baitzegoen zortzi urteko Argi alabarentzat ama espe-
txean izan, edota bere alboan.
Inesek lau urte eta erdi eginak zituen frantziar Estatuan kartzelan,
eta, estraditatu ondoren, beste sei hilabete espainiarrean. Berriki,
baldintzapeko askatasunean utzia zuten frantziarren eta espainiarren
akusazioak berberak izan zitezkeelakoan.
— Eta Santi?
— Beno — zer erantzun asmatu ezinik geratu zen— , lehen baino hobeto.
Alaiago zebilen, bai. Azkenaldi hartako berriak oso lagungarri izan
zitzaizkion, eta bisitetan zein gutunetan bizi poza zerion.
Hamar urte lehenago, korrika eta presaka ihes egitea lortu ondoren,
frantziar Estatura heldu zirenean bezainbesteko bizi pozik ez, hala
ere. Ordukoak, eta ondoren sasian emandakoak, bizitzako unerik
bete eta zoriontsuentzat baitzituzten biek.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Lehenik, Anerekin elkartu ziren, eta hark esan zien Anjel bere nes-
kalagunarekin zela aspaldiko partez. Gero, Oihana bera ere ezagutu
zuten eta bi bikoteek hamabost egun zoragarri eman ahal izan zituz-
ten itsas bazterrean horretarako propio alokaturiko etxetxo batean.
Handik aurrerakoak ere ezer gutxi izan zuen ikustekorik espainiar
Estatuan pasatutako estutasunekin, eta sasia berez beti gogorra bada
ere, ederki moldatu ziren biak isilpeko lanean... harik eta gutxien es-
pero zutenean frantziar polizia gainera etorri zitzaien arte.
Geroztik, Santik itzalpea besterik ez zuen ezagutu, eta Lizarra-
Garaziko hitzarmenaren harira sekulako euforian murgildu ostean
zeharo lur jota geratu zen amets eder hura zapuztu zitzaionean. Hori
bai, kartzelari duintasun handiz jarraitu zion aurre egiten.
— Anoetako proposamenarekin animatuko zen, ez?
— Izugarri. Oso gutun baikorra idatzi zidan berehala.
— Hankak lurrean izanen ahal ditu behintzat!
Beharko zituen, bai, Batasuna-k sei hilabete lehenago Anoetako
belodromoan egindako proposamena aurrera atera ezean, "Orain
Herria, orain bakea", etorkizun gogorra baitzuen zain: lehenik fran-
tziar espetxeak, ondoren estradizioa, eta gero gerokoak, espainiar
Estatuan irekiak zituen hamaika sumarioengatik.
Garai batean taldekide izandako Anjel ere antzeko egoeran zegoen,
frantziar poliziek Ines eta Santi baino are lehenago atxilotu zute-
netik. Espainiarrek luzaturiko estradizio eskaerak onartuak zituzten
frantziar epaileek eta ederki zekien haiengatik ezarriko zizkioten es-
petxe zigorrak oso gogorrak izango zirela.
— Eta zu, zer moduz moldatzen zara? — Inesek ere lehenbailehen ase
nahi izan zuen bere jakin-min hura.
— Primeran!
— Itxura ezin hobea duzu, bai. Eta kristoren kolorea!
— Oso maiz joaten naiz mendira. Ahal dudan guztietan, egia esan.
Orain aprobetxatu beharko, itzalpeak koloreari mesede gutxi egiten
dio eta.
Nahiz eta berriro espetxeratua izateko aukera zabala izan, oso umo-
retsu bota zuen Josuk, balizko hura erabat bereganatua baitzeukan.
Askatasuna antolakundean zebilen bezala ibiliaz, preso, iheslari eta
deportatuen alde buru belarri lanean, bazekien, ederki jakin ere,
edozein egunetan atxilo hartu ahal zutena. Albait gehien irautea zen
bere asmoa. Eta ahal zuen guztia ematea.
Kartzelatik atera eta berehala ekin zion lan hari, barruan utzitako la-
gun guztiek hura eta gehiago merezi zutelakoan. Baldintzarik gogo-
rrenetan, barruan presoek borrokan tinko jarraitzen bazuten, nola
ez zuen bada berak beste horrenbeste egingo kanpoan.
Hitzordu hura, hain zuzen, Askatasuna-ren lanarekin estu lotua ze-
goen. Inesi proposamen zehatz bat egin asmoz elkartu baitzen bera-
rekin. Hura luzatu aurretik, dena den, Josuk bere erorketarena argitu
Sasian Barna
Xabier Makazaga
nahi izan zuen, oraindik ez baitzekien zergatik ez zen agertu inor
hamar urte lehenagoko hitzordu haietara.
Berehala azaldu zizkion Inesek orduan gertaturikoak: poliziak atze-
tik zituela ohartu zirenekoa; ospa egin aurretik Santik egin zion deia;
emakume haren erantzuna dutxan zegoela esanez...
— Ba, egia da dutxan nengoela — argitu zion Josuk.
Bere lagun bat izan zen deia hartu zuena eta hark esan zionean
Pakok deitu zuela, eta geroxeago etxetik pasatuko zela, harridurak
gaina hartu zion kezkari bere baitan. Nor ote zen bisitari hura?
Eta harrituta jarraitu zuen polizien galderek misterioa argitu zioten
arte. Atxilotu ahala izugarri interesatu baitziren Pako famatu hartaz.
Orduan bai kezkatu zela. Atxilo edukiko zuten bost egun ikaraga-
rriengatik ez ezik, baita buruan etengabe izan zuen dudarengatik
ere: «ez ahal da benetan etxera agertuko!».
— A zer zorte txarra!! — jalgi zuen Inesek burkidearen azalpenak pe-
naz entzun ondoren.
— Lasai. Nabarmena da gain-gainean nituela, eta bestela ere ez dut
uste ospa egiteko aukerarik emanen zidatenik.
Hala zirudien, bai, zeren eta Santik bigarren aldiz deitu zuenerako,
Euskal Herritik jada, Josu polizien atzaparretan baitzen.
Orduko hartan deiari erantzun zionak aurpegi gogorregia izan zuen
ea Pako zen galdegitean. Santiri hain egin zitzaion nabaria hariaren
bestaldean zegoenaren nortasuna, berehala moztu zuela komunika-
zioa.
Gero, egunkarien bidez Josu zehazki noiz atxilotu zuten jakitean,
amorrazioak gainezka egin zion dei hartan huts ikaragarria egin zue-
lakoan. Esan beharrekoa emakume hari esan balio...
Josuren azalpenek garbi utzi zuten, ordea, ez zuela inondik ere hu-
tsik egin, haren ustez erdi-erdian asmatu baitzuen lehen dei hartan,
poliziak zeharo despistatuz.
— Atxilotu nindutenean amorratuta zeuden. Pako etxean agertu zain
egon ziren, eta argi dago atera zuten ondorioa: deiarekin ziri galanta
sartu zenietela.
Inesi sekulako poza eman zion hura entzuteak, jakin ederki
baitzekien azalpen hark Santirengan izango zuen eragin ezin hobea.
Aukera izan ahala aipatuko zion Josuk esandakoa, aspaldiko kontua
izanagatik, oso lagungarri egingo baitzitzaion burkidearen iritzia.
— Zuek ospa egitea lortu zenuten, eta hori zen garrantzitsuena — ani-
matu zen Josu.
— Zu sakrifikatu beharra izan genuen horretarako, ordea.
Inesek zehatz-mehatz azaldu zizkion gai hari buruz hamar urte lehe-
nago izandako eztabaida eta burutazioak, eta Josuk ez zuen inongo
zailtasunik izan erabaki hura ulertzeko.
Sasian Barna
Xabier Makazaga
Ez zen, gainera, aspaldiko kontua talde bat berregituratzera joan-
dako etakide ilegal batzuen erorketarena, nonbait poliziak legal bati
luzaz egindako jarraipenaren haritik: behin eta berriro zelatatu omen
zuten ilegalak harrapatu arte.
Poliziek ederki baitzekiten, tortura latzenak erabilita ere, legalei ge-
hienetan ezer gutxi ateratzen ahal zietela. Ilegal batek eduki zezakeen
informazioa askoz ere garrantzitsuagoa zen haientzat. Horregatik
eusten zieten hain luzaz legalen hariei ilegalak harrapatu asmoz.
Josu oso gustura geratu zen hizketaldi hartaz, eta une aproposa iru-
ditu zitzaion Inesi proposamena luzatzeko. Gaia aldatu zuen, beraz,
eta zuzenean joan zen harira:
— Errepresioaren kontrako arloan ziharduten lagun dezente espe-
txeratu dituzte azkenaldian, eta horietako batek utzitako hutsunea
betetzeko oso egokia zara — hasi zen Josu.
Hasi, eta bukatu, ez baitzuen jarraitzerik izan. Inesek bazeukan ha-
lako proposamenen bat luzatuko ote zionaren susmoa, eta ondo
mamitua eta hausnartua zuen erantzuna:
— Lan handiegia litzateke hori niretzat. Bestela ere maiz sentitzen
dut egoerak gainditzen nauela, eta horrelako arduraren bat hartuko
banu...
Inesen aurpegian nabarmen islatu zen erantzun hura eman beharra-
ren gogorra.
— Ezezkoa emateagatik ez zaitez behintzat gaizki sentitu.
Nahikoa lan zuen, bai, alabarekin. Espetxean izan zen bitartean, gu-
rasoak arduratu ziren Argiz, eta ezin zion huts egin zortzi urteko
neskato hari, bere behar handia baitzuen.
Santiz arduratzea ere ez zen lan makala izango. Oraindik ez zioten
baimenik eman hura bisitatzeko, baina onartu bezain azkar ahalik
eta maizenen joateko asmoa zuen, eta horretan emango zituen aste-
buru asko eta asko.
Hura dena gutxi balitz, gainera, bizitza aurrera atera beharra zeukan.
Ogibiderik ez zuen oraindik, eta bai Santiren senideek bai berarenak
laguntza paregabea ematen bazioten ere, ez zuen inongo gogorik
luzaz hala jarraitzeko.
— Ahal dudana egingo dut, e!
— Horretaz ez dut zalantza izpirik, eta biziki eskertzen dizut zure
prestutasuna.
Besarkada bero batekin agurtu zuten elkar.
— Beno, badakizu, edozer gauza gertatuta ere, manifa batean ezagutu
dugu elkar, bai? — gogorarazi zion Josuk.
— Ea laster ikusten garen. Eta zorte on, beharko duzu eta.
— Baita zuk ere, txikita.
*
ataramiñe
EUSKAL ERREPRESALI ATU PDLITIKOEN
L ITERATURA KO ADERNO AK
www.literaturakoadernoak.org
ataramiñe formatu txikian
El silencio del infierno
Fernando Alonso
2003
Gosea lagun, laguna
Segapoto kolektiboa
2004
Lunaren Goiztiri
Juan Luis Mugertza
2005
Claude Gueux
Victor Hugo (itzulpena:Zorion Zamakola)
2007
Kartzelako neurriak
Urtzi Zubizarreta
2008
Bakarmortuko kronikak
MikelAntza
2011
Ametsen txokoan bizi baiz
Ibon Muñoa
2011
Fakin Xokona
Oier GoitiaAbadia
2012
Sasian Barna
Xabier Makazaga
2012
Santi, Ines, Ane eta Anjel dira baina Saioa, Zigor edo Miren izan zitezkeen.
Trepetak motxilan bildu eta poltsikoak ametsez lepo mugaren bestaldera
joandakoak, "mugaren bestaldera joatea"k berun zaporea zuen garaiean.
Zapore mikatz bezain gozoko kontakizuna dastatuko du irakurleak, orriak pasa
ahala. Mitifikatzeko helbururik gabe, urte luzez hamaika euskal gizon-emakumek
parte hartu zuten borroka klandestinoaren zertzeladak. Izan zirelako baikara eta
garelako izango baitira. Gu eta haiek.
Xabier Makazaga
Zarautz
1 98 I ean Iparraldean errefuxiatu ondoren,
hogei urte eman zituen frantziar Estatuan sasian eta
bi espetxealditan. Gero, bi urte Zarautzen,
eta 2003an alde egitea erabaki behar izan zuen,
berriro ere torturaren ikaraz. Bruselara joan eta
han bizi da geroztik.
Torturaren gaia jorratu du gehienbat bertan, tartean
hiru liburu idatziz: "Torturodores & CIA",
"Lo red: el tormento en lo Espoño constitucionol" eta
"Monuol del torturodor espoñol". Lehena eta azkena
sarean daude eskuragarri, dohain.
www.literaturakoadernoak.org